Bilbao Orkestra Sinfonikoak 17 kontzertu eskainiko ditu 2012-2013 denporaldian

Bizkaie! 2012-05-14 10:50   Musikea

Bilbao Orkestra Sinfonikoak 2012-2013 denporaldia aurkeztu dau; urriaren 18an emongo dau lehenengo kontzertua, eta danetara 17 emonaldi eukiko ditue. Denporaldia abiatzeko, Massimo Spadano kontzertinoa konbidau dau BOSek; errezitaldia eskainiko dau, Emma Schmidt pianistea lagun dauela.

Bilbao Orkestra Sinfonikoak 2012-2013 denporaldia aurkeztu dau; urriaren 18an emongo dau lehenengo kontzertua, eta danetara 17 emonaldi eukiko ditue. Denporaldiaren aurkezpenean, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputadu eta BOSeko presidente Josune Ariztondo izan zan, BOSeko arduradunakaz batera

2012-1013 denporaldiko kontzertu guztietatik, hamar ganbera denporaldikoak dira, eta Bilboko Euskalduna Jauregiko A1 aretoan eskainiko ditue. Emonaldiok astelehenetan izango dira, lehenengoa, zemendiaren 5ean, eta azkenengoa, 2013ko maiatzaren 20an. Ganerako zazpi saioak BOSeko ganbera taldeek egingo ditue, Bizkaiko hainbat herritan.

Denporaldia abiatzeko, Massimo Spadano kontzertinoa konbidau dau BOSek; errezitaldia eskainiko dau, Emma Schmidt pianistea lagun dauela. Horrezaz aparte, Bakarlari bikainak errezitalean zikloan, besteak beste, Alexandre Da Costa biolinisteak parte hartuko dau.

Bakarlari bikainak BOSegaz zikloan, barriz, Johannes Moser biolontxelo-jotzailea izango da; BOSeko musikariakaz batera, Schuberten kintetoa do maiorrean eskainiko dau. Inauteri sasoian, Osvaldo Golijoven musikeaz gozetako aukerea izango da, eta David Krakauer klezmer klarinete-jotzaileak bere lanik arrakastatsuenetako bat eskainiko dau: Isaac itsuaren amesak eta errezuak.

Argentinaren omenezko kontzertuagaz amaituko da aurtengo denporaldia; hurrengoa, barriz, ¡Viva México! izenburukoagaz itxiko dabe. Erritmoa eta kolorea izango dira nagusi egun horretako programan, Revueltas, Chavez y Marquezen doinuei esker.

Bonu eta txartelen prezioei jagokenez, ez da igoerarik izango, beraz orain dala bost denporaldiko prezioak izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu