Hasier Oleaga bilbotarrak 'Cantus caterva' jazz estiloko diskoa kaleratu dau
2012-04-27 12:22 MusikeaCantus caterva Hasier Oleaga bateria-jotzailearen lan barria da. Hamar kanta batu ditu bilbotarrak. Orain arte beste musikari batzuek gidatutako proiektuetan jardun dau, gitxitan ibili da bera buru. Horregaitik, proiektu berezia da Gaztelupeko Hotsak etxeko Errabal zigiluan.
Cantus caterva Hasier Oleaga bateria-jotzailearen lan barria da. Hamar kanta batu ditu bilbotarrak. Orain arte beste musikari batzuek gidatutako proiektuetan jardun dau, gitxitan ibili da bera buru. Horregaitik, proiektu berezia da Gaztelupeko Hotsak etxeko Errabal zigiluan.
Esperientzia luzeko beste sei musikari ezagun batu ditu bere inguruan melodietan oinarritutako hamar piezak grabetako: Iñaki Salvador (pianoa), Mikel Andueza (saxofoia), Julen Izarra (saxofoia), Fernando Neira (baxu elektrikoa), Jorge Abadias (gitarrea) eta Jon Piris (kontrabaxua). Teresa Zabalzaren laguntzinoa be izan dau ahotsean. Honek guztionek hainbat talde formatugaz jokatzeko aukerea empon deutso Oleagari: jazz laukote akustikoa, piano hirukotea, boskote eta seikote elektrikoak eta, azkenengo kanta bietan, haize instrumentu barik, Salvadorren eta Abadiasen ganean itxizpisu melodikoa. Musikari belaunaldi biren arteko bategiteak interes handiagoa emoten deutso Hasier Oleagaren egitasmoari, nabarmendu dabe diskoetxeko iturriek.
Hasier Oleagaren taldeak Donostiako 47. Jazzaldian aurkeztuko dau zuzenean Cantus Caterva lana,Trinidade plazan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!