Bermeoko Udalak eta Nuntxaku Kultur Alkarteak hitzarmena sinatu dabe Jose Doneko Kapilaren erabilerea arautzeko

Bizkaie! 2012-05-07 11:58   Musikea

Hitzarmen honen bitartez, Nuntxaku Kultur Alkarteak kudeatuko dau Kapilaren erabilerea eta autogestinoa izango da erabiliko dauen finantziazino bidea. Horretarako, urte osoan zehar egiten diran ekitaldiak alkarteak antolatutakoak izango dira.

Bermeoko Udalak eta Nuntxaku Kultur Alkarteak hitzarmena sinatu dabe Jose Done ikastetxe zaharreko Kapilaren erabilerea arautzeko, holan, zortzi urtean berbaz eginda egoan akordioa formalizetako. Alkarteak zortzi urte daroaz Kapilan kultur ekitaldiak antolatzen, azken bost urteetan era autogestionatuan, beti be inori kalterik sortu barik eta ezelako kejarik eragin barik.

Idurre Bideguren Bermeoko alkateak eta Aritz Llantada Nuntxaku Kultur Alkarteko lehendakariak sinatu dabe hitzarmena, eta pasa dan asteko Osoko Bilkuran onartu zan.

Hitzarmen honen bitartez, Nuntxaku Kultur Alkarteak kudeatuko dau Kapilaren erabilerea eta autogestinoa izango da erabiliko dauen finantziazino bidea. Horretarako, urte osoan zehar egiten diran ekitaldiak alkarteak antolatutakoak izango dira.

Horrezaz gan, Nuntxaku Kultur Alkarteak asanblada edegien bidez funtzionauko dau eta edozein herritarrek izango dau bertan parte hartzeko aukerea. Kontuak kontu, Kapilaren beharrizana dauen edozein herritar edo taldek erabili ahal izango dau, alkarteak berak beteten dituan gitxieneko baldintzak beteta, hau da, antolakuntzan inplikau, azpiegiturea modu egokian erabili, garbitasuna zaindu eta etekin pribaturik ez atara. Izan be, hitzarmenak jasoten dau Kapillan ez dala negozio personalik eta pribaturik egongo eta bertan antolatzen diran jardueretan irabazi ekonomikoak egon ezkero, beste ekimen bat antolatzeko erabiliko dirala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu