Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Gernikako bonbardaketearen 75. urtemugea gogoratuko dau
2012-04-25 11:48 MusikeaMunicheko Orkestra Filarmonikoa zuzendu ostean, Euskadira itzuli dan Andres Orozco-Estradaren zuzendaritzapean, eguen honetan, apirilaren 26an, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta zapatuan, apirilaren 28an, Iruñeako Baluarte Auditoriumean izango dira kontzertuak.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) apirilaren 26an beteten dan Gernikako bonbardaketearen 75. urteurrena gogoratuko dau abonu-denporaldiaren hamaikagarren programan, Sorozabalen Gernika eta In Paradisum eta Faureren Requiemaren azken mobimentua interpretatuz, Bilboko Koral Alkarteagaz batera. Gainera, Joaquin Achucarro piano-jotzaile bilbotarrak Rachmaninoven Paganiniren gai baten gaineko rapsodia interpretauko dau eta, egitaraua osotzeko, Straussen Heriotza eta antzaldatzea eta Till Eulenspiegel izango dira entzungai.
Municheko Orkestra Filarmonikoa zuzendu ostean, Euskadira itzuli dan Andres Orozco-Estradaren zuzendaritzapean, eguen honetan, apirilaren 26an, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta zapatuan, apirilaren 28an, Iruñeako Baluarte Auditoriumean izango dira kontzertuak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren iturriek jakinarazo dabenez.
Gernikako bonbardaketearen oroimenez sortutako partiturek behin baino gehiagotan alkartu ditue EOS eta Bilboko Koral Alkartea: 2000. urtean, Euskal Konpositoreen Bilduman, Pablo Sorozabali eskainitako monografikoaren barruan, Gernika euskal hileta martxea grabau eben, eta 2008an, Francisco Escuderoren (1912-2012) Gernika operea argitaratu eben, mundu mailan lehen aldiz. Sorozabalek 1976an idatzitako abesbatza eta orkestrarako partiturea, 1966an txistu, tronpa eta tanborretarako egindako lehenengo martxearen berrikuspena da.
Orkestraren iturriek nabarmendu dabe EOSentzat ohore handia dala beti Joaquin Achucarro piano-jotzailea bere eszenatokietan izatea. Oraingoan musikari bilbotarrak bere jaioterrian eta Iruñean Paganiniren gai baten gaineko rapsodia interpretauko dau; musikalan hau Rachmaninoven katalogo osoko obrarik sotilenetakoa da, asmamen handikoa eta arreta handienaz eregia, egitarauaren oharren egile Juan Manuel Vianaren berbetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!