Belako mungiarrek irabazi dabe Gaztearen XXI. Maketa Lehiaketea

Bizkaie! 2012-04-27 14:11   Musikea

Belako talde bizkaitarra izan da Gaztearen XXI. Maketa Lehiaketako irabazlea. Talde mungiarrak 3.000 euro irabazi ditu dirutan eta 3.000 euro musika-tresnatan edo musika-ekipamenduan. Horrezaz gan, bideoklip baten grabazinoa eta Bilbao BBK Liven joteko aukerea eskuratu ditu. Entzuleen Saria, barriz, Ebony Rose taldearentzat izan da. 2.000 euro eskuratu ditu.

Belako talde bizkaitarra izan da Gaztearen XXI. Maketa Lehiaketako irabazlea bart Bilbon jokatutako finalean. Talde mungiarrak 3.000 euro irabazi ditu dirutan eta 3.000 euro musika-tresnatan edo musika-ekipamenduan. Horrezaz gan, bideoklip baten grabazinoa eta Bilbao BBK Liven joteko aukerea eskuratu ditu. Entzuleen Saria, barriz, Ebony Rose taldearentzat izan da. 2.000 euro eskuratu ditu.

Maketa Lehiaketako epaimahaiak ondorengo arrazoietan oinarritu dau erabagia: Belako talde mungiarrak agertokian erakutsitako indarra izugarria izan da. Retrofuturismo polita egiten dabe. Estilo zoroa dabe eta konpetenteak dira.

Horrezaz gan, aurkezturiko talde guztien maila aparta azpimarratu nahi izan dabe eta, batez be, bost finalistek taula gainean adierazo daben jarrera profesionala. Era berean, nabarmentzekoa da, Gaztearen XXI. Maketa Lehiaketan izandako parte hartzea, izan be, danetara, 300 abesti baino gehiago izan dira aurtengo edizinoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu