Sharrie Williamsek abiatuko dau Getxoko XXV. Nazinoarteko Blues Jaialdia, garagarrilaren 18an

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-07-09 15:30   Musikea

Jazz doinuen oihartzuna oraindino herrian dagoala, XXV. Nazinoarteko Blues Jaialdia aurkeztu dau Getxok. Garagarrilaren 18tik 20ra bitartean bluesak hartuko dau Biotz Alai plazea. Sharrie Williams, Dana Fuchs eta Charlie Mussewhite dira nagusi aurtengo kartelean.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Ruaille-Buaille taldea Ortigueirako Jaialdiaren finalean

Bizkaie! 2013-07-09 12:28   Musikea

Ruaille-Buaille (Rula-Bula) taldea datorren eguenean, garagarrilak 11, abiatuko da Ortigueirako Folk Jaialdirantz, Runas 2013 egitasmoaren finalean parte hartzeko. Egitasmo horren helburua da nazinoarteko folk eta zelta estiloko talde barriak sustatzea, Ortigueirako Mundu Zeltaren Nazinoarteko Jaialdiaren egitarauaren barruan.

12.000 lagun batu ditu jazzaren magiak Getxon

Bizkaie! 2013-07-08 12:12   Musikea

Poloniako talde eta artistek arrakastatsu jardun dabe Getxoko 37. Jazzaldian. Pernal Szkil Quintet izan da talde lehiaketako irabazlea, eta Artur Tuznik Trio bandako buruak, Artur Tuznik piano-jotzaile poloniarrak, jaso dau bakarlaririk onenaren saria.

Bilbo eta Miarritze alkarlanean, Bilbao BBK Live eta BIG Festival musika jaialdien barri zabaltzeko

Dabi Piedra 2013-07-05 14:18   Musikea

Michel Poueyts Miarritzeko alkateordeak be alkarlanaren garrantzia azpimarratu dau: komunidade baten parte gara, batzuek mugak daukiez buruan, baina danok euskaldunak gara eta alkarregaz behar eginda, nazinoartean lehiakor izan gaitekez maila ekonomikoan, turistikoan zein kulturalean.

Unexpected taldeak ekingo deutso Artiumen egingo dan V. Ilunabarrean kontzertu eta proiekzino programeari

Bizkaie! 2013-07-04 12:11   Musikea

Garagarrileko barikuetarako Gasteizko Artiumek aire zabalean antolatutako kontzertuen eta proiekzinoen Ilunabarrean programeari hilaren 5ean ekingo jako Unexpected taldearen kontzertuagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bartzelonako Euskal Etxeak II. EH Sona lehiaketea abiarazo dau

Bizkaie! 2013-07-04 10:56   Musikea

Antolakuntzeak jakinarazo dauenez, saria Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen dauen EH Sona 2013 jaialdiaren barruan kontzertu bat eskaintzea izango da, Bartzelonako Razzmatazz aretoan Gatibu talde gernikarragaz batera.

Bilbao BBK Live jaialdiak kontzertuak, zinemea eta erakusketak eroango ditu urigunera

Bizkaie! 2013-07-03 10:47   Musikea

Arriaga Plazea ekitaldi areto erraldoi bihurtuko da La Bien Querida, Dorian, El Inquilino Comunista eta El Columpio Asesino taldeen kontzertuakaz, jaialdiaren 2014ko edizinorako kartelen lehiaketako erakusketeagaz. Gainera, El Cosmonauta zientzia fikzinozko filma proiektauko da BBK Aretoan, eta Kale Nagusian ezusteko kontzertu bat izango da.

Aste Nagusia 2013ko Bertoko Pop Rock kontzertuek estilo guztietako 17 talde batuko ditue

Bizkaie! 2013-07-01 12:04   Musikea

2013an Aste Nagusiko agertokian parte hartu gura leukien taldeen 78 maketa aurkeztu dira, joan dan urtean baino 5 gitxiago. Beraz, argi dago Aste Nagusiko Pop Rock erakusketeak aparteko garrantzia dauela bertoko talde eta musikarien artean eta parte hartze eta onarpen handia dauela.

Bermeoko XVI. Jazzaldiak 3 kontzertu eta jam session bat eskainiko ditu garagarrilaren 3tik 5era

Bizkaie! 2013-06-28 15:18   Musikea

Aurten Jazzber jaialdi honetan, Carlos Velasco Quintet euskaldunek, Poloniako Freeway Quintet eta Kopenhagen egoitza dauen Artur Tuznik Trio taldeak parte hartuko dabe. Kontzertu guztiak Kafe Antzokian izango dira eta sarrerea doban izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Udako musika jaialdiak abian dira

Bizkaie! 2013-06-27 12:16   Musikea

Musikaz ganezka dator astegoiena, han eta hemen danetariko jaialdiak daukaguz egunotan Euskal Herrian: Musikaire, Elorrion; Euskal Herria Zuzenean, Lekornen; Azkena Rock Festival, Gasteizen; eta Tolosandblues, Tolosan.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Le Bus Rouge taldeak irabazi dau Zornotzako Haizetara VIII. Kale Musikarien Lehiaketako sari nagusia

Bizkaie! 2013-06-24 12:29   Musikea

Zornotzako kaleak musikaz bete dira astegoienean, Haizetara VIII. Kale Musikarien Lehiaketea dala eta. Frantziako Le Bus Rouge taldea izan da irabazlea, folka eta gaur egungo eritmoak nahasten dituan fanfarrea. 10.000 euroko saria jasoko dabe.

Ken Zazpik eta EOSek zemendian aurkeztuko dabe alkarregaz egindako diskoa

Bizkaie! 2013-06-21 15:08   Musikea

Zemendiaren 8an aurkeztuko dabe Ken Zazpi taldeak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak alkarregaz sortutako diskoa. Bost kontzertu emongo ditue, lehenengoa abenduaren 3an, Donostiako Kursaalen.

Bilbaomusikak Musikearen Europako Eguna ospatuko dau

Bizkaie! 2013-06-21 11:03   Musikea

BilbaoMusikak bilbotar zein kanpotar guztiak animau nahi ditu aurten be Musikearen Europako Eguneko ospakizunetan parte hartu deien gaur, barikua, hilak 21, kontinenteko beste 250 uriburutan egiten diran ospakizunakaz bat eginez.

Dave M. Allen-ek, The Cure taldeko produktoreak, Zea Maysen disko barria produziduko dau

Bizkaie! 2013-06-20 14:13   Musikea

Zea Mays taldeak jakinarazo dauenez, datorren garagarrilaren 15ean, Urdulizko Tio Pete estudioan sartuko dira euren zazpigarren diskoa grabetan. Produktorea, barriz, Dave M. Allen izango da.

Sopuertako Mendebala folk jaialdiaren azkenengo edizinoa

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-06-19 15:51   Musikea

Mendebala jaialdiak agur dino, aurtengoa izango dau azkenengo edizinoa. Egun bakarreko jaialdia atondu dabe aurten, garagarrilaren 6an, Sopuertako Santa Ana zelaian. Halan da be, aurten be Kantauri aldeko eta inguruko folk eskaintza onena batuko dabe, Celtas Cortos, Xabi Aburruzaga eta Aira Pedra taldeak, tartean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Getxoko Jazzaldiak garagarrilaren 3an abiatuko dau udako jazz denporaldia

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-06-18 15:33   Musikea

Aurten be, Getxok abiatuko dau udako jazzaldien denporaldia, garagarrilaren 3an. Bertoko eta kanpoko 15 talde batuko ditu Getxoko XXXVII. Nazinoarteko Jazzaldiak, tartean Stacey Kent, Al Di Meola, Gonzalo Rubalcaba eta Wynton Marsalis.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Mistress games' zazpi kantako disko eklektikoa kaleratu dau Audience taldeak

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-06-13 15:21   Musikea

Audience taldearen zazpi aleko lagina da Mistress games diskoa, boskotearen ibilbide naturalaren bildumea, hain zuzen be. Abiatu barri daben proiektuaren lehenengo emoitzea da. Bermeoko Kafe Antzokian joko ditue lehenengoz abesti barriak zapatuan, hilak 15.

VIII. Haizetara prest dauka Amorebieta-Etxanoko Udalak

Bizkaie! 2013-06-13 14:53   Musikea

Aurten 13 nazinotako 37 musika-taldek aurkeztu ditue euren proposamenak eta horreen guztien artean, VIII. edizinoan lehiatuko diran 9 taldeak aukeratu ditue antolatzaileek: Sugarri, The Dixie Ticklers, Blaas Of Glory, Les Busiciens, Mo´Better Band, Le Bus Rouge, Acousteel Gang, El Puntillo Canalla eta Kar Ces Brass Band.

Londresko Ben Sims DJa, bagileko GauaArt saio berezian

Bizkaie! 2013-06-12 11:44   Musikea

Ben Sims Londresko DJa izango da Gasteizko Artium Museoak eta Jimmy Jazz alkarteak alkarlanean antolatzen daben GauArt gau elektronikoaren ekitaldi bereziaren protagonistea barikuan, bagilaren 14an.

Hemen da jazz-jaialdien denporaldia

Bizkaie! 2013-06-07 15:53   Musikea

Laster da hemen jazz-jaialdien denporaldia. Getxoko, Gasteizko eta Donostiako jazzaldiak gaur aurkeztu ditue Bilbon. Urtero lez, Getxokoa izango da lehenengoa, garagarrilaren 3tik 7ra; ostean, Gasteizkoa, 16tik 20ra; eta, Donostiakoa azkenengoa, 24an hasi eta 28an amaitu.

»» Ikusi argazki guztiak (3)