Indartsu dator Governors taldearen 'Morphinapolis' disko barria

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-11-05 14:53   Musikea

Rock indartsua, pisu handikoa, metalagaz nahastean. Soinu hori dauka Governors taldearen Morphinapolis (Baga-biga) laugarren diskoak. Hamaika kanta barri sortu ditue, eta laster hasiko dira zuzenean defendiduten, izan be zemendiaren 30ean Donostian daukie birako lehenengo kontzertua.

Rock indartsua, pisu handikoa, metalagaz nahastean. Soinu hori dauka Governors taldearen Morphinapolis (Baga-biga) laugarren diskoak. Hamaika kanta barri sortu ditue, eta laster hasiko dira zuzenean defendiduten, izan be zemendiaren 30ean Donostian daukie birako lehenengo kontzertua.

Diskoa entzunez, morfinearen eragina baino, bestelakoa igarten dala esan dau Baga-bigako Ritxi Aizpuruk. Kantek dinamika baten sartzen zaitue, entzulea aktibo bihurtzen dabe. Rockak lagundu leike jentea aktibo egoten. Hasieran esku artean eukiezan hogei abestietatik hamaika aukeratu zituen, eta horreek dira Morphinapolis-en entzungai dagozanak. Usurbilgo Higain estudioan grabau eta nahastau eben diskoa, garagarrilean eta abuztuan, Haritz Harreguy teknikari zala.

Hasieratik Governors taldeko Jsang (ahotsa), Jorge (bajua), Pako (gitarrea), Heloy (bateria) eta Urtzi (gitarrea) kideek argi euken laugarren beharra bigarrena eta hirugarrenaren arteko nahastea izan behar zala. Frenetikodrome lanaren gogortasuna eta College lasaiagoa batu ditue, bietatik hartu dogu, bien ezaugarriak nahi genduzan.

Aurreko hiru beharretan antzera, gai politikoak eta sozialak dira nagusi Arrasateko taldearen kantetan. Kolaborizino ugari izan ditue abestiak idazteko. Eider Zumaldek Harresia kantea idatzi dau; Aier Goenegak, Paradisu bailara, Morphinapolis, Reset, Baneki eta Garai berri hori; Mikel Etxaburuk, Zuloan eta Kresalezko zaurietan; eta, Iñaki Viñasprek, Ahaztuen abestia. Governors taldeko abeslari Jsang-enak Uneak eta Hienaren irribarrea dira.

Kolaboratzaileen berbek diskoa hobetu egin dabela pentsetan dau Jsang-ek. Jo eta jo ibili gara, ezertarako asti barik. Kantak nik konposau eta idatzi izan dodaz, baina hainbeste kontzertugaz ezinezkoa da. Nik uste dot kolaboratzaileek hobetu egin dabela diskoa.

Berbetan ez eze, ahotsetan be izan dabe konbidaua, Napoka Iria taldeko Miren. Ahots oso personala dauka, eta 'Hienaren irribarrea' abestian oso ondo emoten eban, azaldu dabe. S.A. taldeko Jimmy be alboan izan dabe, gitarren produkzinoan, hain zuzen be.

Donostiako Altza auzoko kultur etxeko kontzertua baino, Durangoko Plateruenan abenduan egingo dabena askoz ikusgarriagoa izango da. Ion Mentxaka dabil kontzertuak prestetan. Zuzeneko oso erakargarriak izango dira, ikusgarriak. Kontzertuak emoteko gogotsu gagoz, esan dabe Governors taldekoek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu