Lou Reed musikaria hil da

Bizkaie! 2013-10-28 10:44   Musikea

Lou Reed musikaria eta The Velvet Underground taldeko liderra hil da bart New Yorken 71 urte zituala. Ez dabe heriotzearen zergaitiaren ganeko zehetasunik zabaldu baina Andrew Wylie, musikariaren agenteak baieztatu dau albistea eta gauza jakina zan joandako maiatzean gibeleko transplantea egin eutsienetik makalik egoala.

Lou Reed musikaria eta The Velvet Underground taldeko liderra hil da bart New Yorken 71 urte zituala. Ez dabe heriotzearen zergaitiaren ganeko zehetasunik zabaldu baina Andrew Wylie, musikariaren agenteak baieztatu dau albistea eta gauza jakina zan joandako maiatzean gibeleko transplantea egin eutsienetik makalik egoala.

Abeslari, gitarrista eta konposatzaile lanak egin ditu, eta azken 50 urteetako musika panoraman sano entzutetsua eta eredu izan da askorentzat. Lou Reed barik sano gatxa da glam, punk eta rock alternatiboa ulertzea. Musika eremutik kanpo pop artearen izar Andy Warholegaz be kolaborau izan eban.

Lewis Allan Reed 1942an jaio zan, New Yorkeko Brooklyn auzoan, eta ikasketak amaitu orduko musika talde batean joten hasi zan. Talde hori aldatuz joan zan, gero The Velvet Underground taldea izango zana sortu arte. 1967 eta 1970 artean, lau disko grabau zituen, eta bere garaian kritikearen eta publikoaren autorpena izan ez baeben be, ondorengo belaunaldientzat inspirazino iturri izan dira. The Velvet Underground & Nico estreineko diskoa (1967) musikearen historiako erreferentzietako bat da.

1970ean, Lou Reedek The Velvet Underground taldea itxi, eta bakarkako bideari ekin eutson. Rockaren mito bihurtu zan, eta alkoholagaz eta drogakaz arazoak izan zituan. Bakarlari lez, Transformer (1972), Berlin (1973), Metal Machine Music (1975) eta New York (1989) diskoak argitaratu zituan, eta guztiek be kritikearen babesa jaso eben.

Aurrerago, 1994an, The Velvet Underground taldeagaz bira bat egin eban Europan zehar.

2007an, Hudson River Wind Meditations diskoa argitaratu eban, eta Metallicak 2011n argitaratu eban Lulu diskoan kolaborau eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu