Euskeria abesbatzak popeko klasikoak joko ditu Izar & Star zikloaren lehenengo emonaldian
2012-01-05 16:45 MusikeaIzar & Star zikloaren bigarren edizinoa urtarrilaren 12an abiatuko da Campos antzokian, Bilboko Koral Alkarteko Euskeria abesbatzaren eskutik. Euskeriak popeko klasiko handien irakurketa polifonikoa egingo dau. Danetara zortzi emonaldi izango dira, urtarrilean hasi, eta apirilera arte.
Doctor Deseok disko barria kaleratuko dau zezeilaren 15ean
2012-01-04 13:46 MusikeaDoctor Deseok disko barria kaleratuko dau zezeilaren 15ean, Al amanecer... seguir soñando izenburupean, taldeak webgunean bertan jakinarazo dauenez. Ganera, diskoak liburu berezia ekarriko dau, hainbat euskal idazle eta pintoreren lanakaz. Daborduko lan barria aurkezteko kontzertuen datak argitaratu ditue. Lehenengo zuzenekoa martiaren 16an egingo dabe, Elorrioko Arriola antzokian
The Pains of being Pure at Heart taldea, urteko lehenengo Art After Dark saioko protagonistak
2012-01-03 16:48 MusikeaUrteko lehenengo Art After Dark saioa egingo dabe barikuan, hilaren 6an, Bilboko Guggenheim Museoan, eta The Pains of being Pure at Heart, Alexander Kowalski eta DJ Kinki izango dira Errege eguneko protagonista nagusiak. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira, eta 01:00ak inguru, amaitu.
'3 kolpetan Freedom', Esne Beltzaren hiru urteotako emoitzea
2011-12-28 10:51 MusikeaEsne Beltza taldeak azken hiru urteotan egindako ibilbidea batu dau 3 kolpetan Freedom (Baga biga) lanean. Hamabost kanta eta hiru kontzertu jaso ditue CD-DVD barrian. Kanten artean, zortzi barriak dira, eta ganerakoak abesti zaharren bersinoak.
Ganbara 'Eguntto batez' disko barriagaz dator, hamasei urteren ostean
2011-12-27 17:56 Musikea Hamasei urteren ostean, Ganbara talde atzera batu da eta Eguntto batez (Agorila) diskoa kaleratu barri dau. Taldearen zazpigarren lana da; kanta zaharren moldaketez eta abesti barriz osotua. Lehengo taldekide izandako Maria Eugenia Etxeberria, Josean Martin, Alex Blasco eta Juan Ezeizaz gan, Xabi Aburruzaga trikitilaria batu da.Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Kepa Junkera, alkarregaz KlasikAT kontzertu-zikloan
2011-12-26 13:48 MusikeaEuskadiko Orkestra Sinfonikoak KlasikAT ekimenaren kontzertu-ziklo barri atondu dau 2012ko martirako. Danetara, bost emonaldi izango dira, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean. EOSek Kepa Junkera trikitilaria izango dau lagun kontzertuotan.
'The Tree' diskoa plazaratu dau Xu Jun eta Beñat Fuentes bikoteak
2011-12-23 11:22 MusikeaZortzi pistako grabagailuan grabau eban bikoteak; Xujun da kantaria eta perkusino jotzailea, eta Fuentesek gitarrak, baxua, sintetizadorea, mandolinea eta ukelelea jo ditu, musika eta berbak sortzeaz gan. Kantuak ingelesez abesten ditu bikoteak, baina diskoan bada euskeraz abesturiko kantu bat (Venus dago ederren) eta txinerazko esaldiak tartekatzen ditue beste zenbaitetan.
Charles Chaplinen 'City Lights' filma, Euskal Herriko Gazte Orkestrearen neguko topaketearen ardatz
2011-12-22 09:56 MusikeaCharles Chaplinen City Lights film mutua izango da Euskal Herriko Gazte Orkestrearen neguko topaketen ardatz nagusia, abenduaren 22tik urtarrilaren 5era. Eibarreko hezkuntza-esparruan egingo da topaketea. 2012ko lehenengo kontzertua urtarrilaren 2an egingo dabe, Bilboko Euskalduna Jauregian; hurrengoa, hilaren 3an, Gasteizeko Principal Antzokian; eta, azkenengoa, 4an, Donostiako Kursaal Jauregian.
Sonny Rollins, Joe Lavano eta Joshua Redman saxofoi-jotzaileak, Gasteizeko 36. Jazzaldian
2011-12-21 14:11 MusikeaGasteizeko 36. Jazzaldiko antolatzaileak datorren urteko jaialdiaren egitaraua atontzen hasi dira, eta daborduko bertan joko daben hiru musikariren izenen barri emon dabe: Sonny Rollins, Joe Lavano eta Joshua Redman saxofoi-jotzaileak. 2012ko Gasteizeko Jazzaldia garagarrilaren 15etik 21era bitartean egingo da.
John Talabot, urteko azkenengo Art After Dark egitarauko protagonistea
2011-12-20 17:39 MusikeaSound Djak, Luiminilik eta John Talabotek itxiko dabe 2011ko Art After Dark musika egitaraia Bilboko Guggenheim Museoan, barikuan, hilaren 23an. Kontzertuak 22:00etan hasi eta 01:00etan amaituko dira; entzuleek, musikaz gozeteaz gan, erakusketak ikusteko aukerea be izango dabe.
'Erramunen soinua', umeei trikitixea zer dan azaltzeko istorioa
2011-12-15 11:03 MusikeaBizkaiko Tritikitixa Alkarteak Unai Elorriagak idatzitako umeentzako Erramunen soinua liburua eta diskoa kaleratu barri ditu. Idazle algortarrak personai xelebre batzuei buruzko istorioa sortu dau, trikitixearen nondik-norakoak azaltzeko; nondik datorren, zelan joten dan, zeintzuk erritmo erabilten diran eta abar.
Bilboko 8 eleizatan abesbatzen kontzertuak izango dira abenduaren 15etik 30era
2011-12-14 11:13 MusikeaBasurtu, Abando, Santutxu, Indautxu, Castaños eta Atxuriko zortzi eleizatan Gabonetako Abesbatzen Kontzertuak izango dira abenduaren 15etik 30era. Programea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen dau urtero, Bizkaiko Abesbatzen Alkarteagaz alkarlanean. Aurtengo edizinoan, ekimenak 21 talde alkartuko ditu.
Areetako Ondarreta abesbatzak 'Gabonak munduan' diskoa aurkeztu dau
2011-12-13 14:57 MusikeaGetxoko Areetako Ondarreta abesbatzak Gabonak munduan-La Navidad en el mundo izeneko diskoa aurkeztu barri dau, Getxoko Udalaren laguntzinoagaz. Diskoan igaz abesbatzak Algortako Salbatzailearen eleizan egindako kontzertua jaso dabe.
Pantxoa eta Peio bikoteak etena iragarri dau
2011-12-13 11:29 MusikeaPantxoa Carrere eta Peio Ospital bikoteak euren ibilbide musikalean etena egitea erabagi dabe. Dana dala, hurrengo asteetan kontzertu bi eskainiko ditue, oholtzak itxi orduko: bata, domekan, abenduaren 18an, Itsasun, eta, hilaren 20an, Bilboko Euskaldunan. Bikote lapurtarrak ez dau esan etenaldia noiz arte izango dan.
Cicatriz talde mitikoaren disko guztiak berrargitaratu ditue
2011-12-13 10:42 MusikeaZika records zigiluak argitaratutako disko guztiak eskuragarri ipini barri ditu Oihuka-Elkar etxeak, bai euskarri fisikoan bai euskarri digitalean (spotify, i-tunes eta abar). Natxo Cicatrizek sustatutako diskoetxeak 1990eko hamarkadan kaleratutako lau diskoak deskatalogauta egon dira; orain, berreskuratu, birmasterizau eta berrargitaratu egin ditue
'Rapherria', lehen Euskal Rap Bildumea plazaratu dau infozazpi irratiak
2011-12-02 14:30 MusikeaEuskeraz egiten dan rap musikeari oihartzuna emon eta euskal kulturearen bilakaereari ekarpena egiteko asmoz sortu dau bilduma hau infozazpi irratiak. Euskal Herriko herrialde guztietako 17 taldek parte hartu dabe bilduma honetan. Guztiek euskerazko rap musikea egiten dabe
Igor Otxoak agur esan deutso Oreka Tx proiektuari Quebecen
2011-12-02 11:30 MusikeaHarkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa Oreka Tx-eko kideak Quebecen dagoz egunotan txalapartea eta euskal kulturea bertan ezagutarazoteko asmoz. Bertan emon dau Igor Otxoak Oreka Tx-gaz egingo dauen azkenengo kontzertua.
Bruce Springsteenen Donostiako kontzertuko sarrerak salgai
2011-12-02 10:36 MusikeaBruce Springsteenek 2012ko bagilaren 2an joko dau Donostian, eta gaur, goizeko hamarretan ipiniko ditue salgai sarrerak. Kontzertua Anoetako estadioan izango da. Sarrerak erosteko hainbat bide dagoz: www.ticketmaster.com gunean, 902 150 025 telefonoan, edo Fnac eta Carrefour dendetan.
Kaotikok kalean dauka Bilboko Aste Nagusian grabautako 'X' zuzeneko lana
2011-12-01 17:38 MusikeaKaotiko taldeak zazpigarren diskoa plazaratu dau, X zuzeneko lana, Baga-biga diskoetxeagaz. Aurtengo Bilboko Aste Nagusian grabau eben diskoa, abuztuaren 24an. Orain arte argitaratutako disko guztietatik abesti esanguratsuenak batu ditue, 28 kanta danetara.
Oihan Vegak 'Olentzero&Co' aurkeztu dau Bilbon, euskerazko lehenengo musikal originala
2011-12-01 17:03 MusikeaMusikal moderno eta apurtzailea da Broadway estiloan, oso bizia eta rock-pop doinuakaz. Familia osoarentzako ikuskizuna. Igaz jasotako arrakastearen ostean, (5.000 personatik gora ikusi eben) aurten Bilbon eta Iruñean izango da. Abenduaren 8an, Bilboko Arteria Campos Eliseos antzokian eta abenduaren 27an, barriz, Iruñeako Baluarte auditorioan.
Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan