Siroka taldea izango da euskal ordezkaria Liet International 2011 jaialdian
2011-11-16 14:24 Musikea2011ko zemendiaren 19an, Udinen (Friuli eskualdean) hizkuntza gitxituen Europako jaialdirik garrantzitsuena ospatuko da, Liet International 2011, hain zuzen be. Liet International 2011ko epaimahaiak aukeratutako 12 lehiakidek joko dabe festibalean, tartean Siroka taldeak.
Seiren taldeak Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan grabauko dau Urrunegi abestiaren bideoklipa
2011-11-15 12:45 MusikeaZemendiaren 19an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Urrunegi abestiaren bideoklipa grabauko dabe Seiren taldekoek Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan, 10 urtetik gorako gaztetxuentzat Ametx erakunde autonomoak eskaintzen dauen gaueko aisialdirako Gauero programearen barruan.
Blues Jazz Bizkaia Zirkuitua zemendiaren 16tik 19ra
2011-11-14 12:44 MusikeaAsteon Basauri, Zornotza, Leioa eta Ermuan Suzette Moncrief Kantari estaduabatuarra izango da protagonista bere blues errepertorioari errepasoa eginez.
Pier Paul Berzaitz kantari zuberotarrak 'Hemen' disko barria aurkeztu dau
2011-11-10 17:01 MusikeaPier Paul Berzaitz musikari zuberotarrak Hemen disko barria aurkeztu dau Elkar etxearen eskutik. Abestiz abesti, kantariaren bizitzan eta kantagintzan garrantzi handia izandako musikagileak eta idazleak agiri dira, besteak beste, Beñat Sarasola, Xabier Lete, Mikel Laboa, Joxean Artze, Bitoriano Gandiaga, Itxaro Borda eta Joan Batista Elizanburu.
'Oroimenak erretzen - 18 Urte', Leihotikan taldearen diskoa plazan
2011-11-10 13:23 MusikeaLeihotikan taldearen disko bilduma honek bi atal ditu; alde batetik, orain arteko lau diskoetako kantu batzuk dagoz, taldearen jarraitzaileek hautatuak. Bestetik, 1996ko maketako kantu jakin batzuk be topauko ditu entzuleak. Horrezaz gan, hainbat kolektibok, irratik... argitaratu zituen disko bildumetako kantuak eta bitxikeria batzuk be batu ditue.
Xabier Montoiak oinarrizkora jo dau disko barrian
2011-11-07 14:54 MusikeaXabier Montoiak disko barria aurkeztu dau, Xabier Montoiaren mundu miresgarriak, Bidehuts diskoetxeagaz. Maite Arroitajauregi (Mursego) eta Ibon Rodriguezen (Eten, Le Noise) laguntzinoa izan dau proiektu barrian. Oraingoan, elektronikea albo batera itxi eta oinarrizkora jo dau gasteiztarrak.
'Hitzetik' disko sendo eta heldua dakar Hesian talde nafarrak
2011-11-04 14:53 MusikeaDisko sendo eta heldua aurkeztu dau Hesian zortzikoteak Bilboko Elkar aretoan, gordina baina mezu positiboagaz. Elkar diskoetxeagaz argitaratu dabe hamaika kantuko Hitzetik diskoa. Prentsaurrekoan bost taldekide izan dira: Xabi, Zuriñe, Fran, Igotxo eta Eneko. Pop, rock eta punk doinuak batu ditu Sakanako taldeak, danak be indartsuak.
Banden Lehia ekimeneko talde irabazleak BBK Live jaialdian joteko aukerea izango dau aurten
2011-11-04 14:11 MusikeaEuskerea eta teknologia barriak izango dira Banden Lehiaren hirugarren edizino honetan be protagonista nagusiak. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak antolatutako musika-lehiaketearen aurkezpena Bilboko Rekalde Aretoan izan da. Aurton, irabazleek BBK Live jaialdian zuzenean joteko aukerea eukiko dabe.
2012ko Getxoko Jazzaldiko talde lehiaketan izena emoteko epea zabalik dago
2011-11-04 13:45 Musikea36. Getxoko Nazinoarteko Jazzaldiko talde lehiaketan izena emoteko epea dagoeneko hasi da. Lehiaketea 2012ko garagarrilaren 4tik 8ra egingo da eta horretan parte hartu nahi daben talde guztiek datorren urteko zezeilaren 18ra arte emon leikie izena.
Rafa Ruedak etenbako aldeketen ganeko gogoetea egin dau 'Enaren geometria' disko barrian
2011-11-03 14:45 MusikeaEtxeko garajean, urtero-urtero etorten ziran elaiak habira, baina ezin jakin udabarriro txori berberak ziran. Jazoereak gogoeta egiteko bidea emon eutson Rafa Ruedari, eta abiapuntu horretatik Enaren geometria diskoa sortu dau. Hamaika kanta sortu ditu Ruedak, berak idatziak danak, Hasier Rekondoren Inor bagina izan ezean. Atoan hasiko da diskoa jentaurrean aurkezten, zemendiaren 4an dauka lehenengo hitzordua, Tolosako Bonberenean, hain zuzen be.
Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko doinuak entzungai Getxon, Nazinoarteko Trikitixa Jaialdian
2011-11-02 12:04 MusikeaNazinoarteko Trikitixa Jaialdia Getxon egingo da aurten, Areetako Andres Isasi eskolan, zemendiaren 19an, 19:00etatik aurrera. Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko musikariek trikitixa jotzeko modu eta estilo desbardinak eskainiko ditue; horrezaz gan, trikitixa musika-tresnea bera munduko hainbat lekutan beste tresna batzuekaz zelan buztartzen dan ikusteko aukerea izango da.
Mila Musika Haria II. gitarra topaketak Bilbon
2011-11-02 11:55 MusikeaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren programea datorren barikuan, zemendiaren 4an, hasiko da, gitarra garaikidearen kontzertua eskainiko dauen Alberto Goicoecheagaz.
Ruper Ordorikak hodeien azpian eta sasien ganean kantetan dau disko barrian
2011-10-27 15:17 MusikeaHamaika kanta barri ditu Ruper Ordorikaren Hodeien azpian diskoak, berak sortuak dira ganera doinu eta berbak guztiak. Azken urte biotan egindako abestiak dira. Bakarka landu ditu oraingoan abestiak oñatiarrak, eta ordu asko emon ondoren joan zan Brooklyneko Bedford Studiora, Andy Tommasirengana, diskoa grabetan
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek euren kantarik ezagunenak grabau ditue Bonberenea txarangeagaz
2011-10-26 17:37 MusikeaPirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek euren kantarik ezagunenak Bonberenea erara atondu ditue Tolosako Bonberenea txarangeagaz batera. Diskoa urriaren 29an aurkeztuko dabe prentsaurrean, Bonberenean bertan, eta ostean, 11.00etan kalejirea egingo dabe.
Euskadiko Soinuak Womex eta Monkey Week nazinoarteko azokatan izango da
2011-10-26 15:41 MusikeaEuskadiko Soinuak ekimenak Womex nazinoarteko azokan eta Monkey Week indie topaketan parte hartuko dau egunotan. Triz3ps, Cápsula, Elkano Browning Cream, Korrontzi eta Makala taldeak izango dira euskal ordezkariak Kopenhagen eta Cadizen. Euskadiko Soinuak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren programea da, eta EAEn egindako musikea zabaltzea eta indartzea dau helburu.
Alemania, Ukraina eta Erresuma Batuko taldeak izango dira Getxoko XXXI. Aste Koralean
2011-10-26 11:23 MusikeaGetxoko XXXI. Aste Korala hasiko da eguaztenean, urriaren 26an, eta Alemaniako, Ukrainako eta Erresuma Batuko taldeak izango dira urriaren 28ra arte Algortako Erredentore eleizan. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira, eta sarrerak dobakoak dira.
Baionatik Bilbora - Iparraldea kantuz
2011-10-21 16:47 MusikeaBaionatik Bilbora - Iparraldea kantuz lanak Hegoaldera zabaldu nahi dau Iparraldeko espiritua, akaso konturatu barik, baina gure herri kantutegian oinarrizkoak izan diran, eta diran, kantuak, egileak eta interpreteak ezagutarazoz.
Leonard Cohen musikariak Letren Asturiaseko Printzea saria jasoko dau Oviedon
2011-10-21 15:23 MusikeaMusikari eta idazle kanadiarrak Letren Asturiaseko Printzea saria jasoko dau barikuan, hilaren 21ean, Oviedon. Epaimahaiak bizitzea amaiera bako balada lez kontetako gaitasuna, poesia eta musikea buztartzeko ahalmena, eta mundu osoko hiru belaunalditan eragina izan dauen lana sortzea nabarmendu ditu. Cohen, ganera, disko barria atontzen dabil.
Bilbok bertoko eta Italiako musika taldeen arteko trukea sustatzen dau
2011-10-21 15:20 MusikeaBilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, Torino eta Varese udal italiarretako gazteria-zerbitzuakaz alkarlanean, musikari gazteen trukea sustatzeko Urrutirock programa dauka martxan, eta horren barruan, talde italiarren kontzertu bat izango da Bilborock aretoan gaur, urriaren 21ean.
Erramun Martikorenak 'Gure lurretik' disko barria kaleratu dau
2011-10-20 18:19 MusikeaGure lurretik disko barria argitaratu dau Erramun Martikorenak, Elkar diskoetxearen eskutik. 2001. urtean kaleratu eban Kantuz sortu naiz diskoari jarraipena emon deutso lan barriak. Maitasuna, herrimina, Ameriketako euskal exodoa (Martikorenaren ama, Anna, Kaliforniako Stockton herrian jaio zan) gaiak landu ditu, besteak beste, Baigorriko kantariak.
Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan