Kaotikoren seigarren diskoak gazteria mobiduarazo gura dau

Bizkaie! 2010-02-24 14:45   Musikea

Taldeak orain dala hamar urte hasi eban ibilbidea musikearen munduan eta, gaur, seigarren diskoa, 'Reacciona' izenekoa aurkeztu dabe Bilboko Bilborock aretoan, Baga-biga diskoetxearen eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal Herriko Musika Industriaren Plataformea (EHMIP) sortu dabe kultur industriaren krisia salatzeko

Bizkaie! 2010-02-23 14:47   Musikea

Krisiaren eragina, lehenago edo geroago, sektore danetara ailegau da eta kultur arloan izandako diru-laguntzinoen murrizketea nabarmena izan da. Egoereari urtenbidea emon guran eta erakunde publikoen babesa eskatzeko, Euskal Herirko Musika Industriaren Plataformea sortu dabe musika arloko berrogeta hamar bat ekintzailek eta manifestu batean jaso ditue euren aldarrikapenak.

Habana Sessions, Kepa Junkeraren lan barria, salgai

Bizkaie! 2010-02-19 11:07   Musikea

Lan horretan, musikari bizkaitarrak egindakoak diran eta lehendik ezagunak doguzan kanta batzuen 11 zati dagoz. Soinu txiki eta piano baten soinua baino ez dira entzuten lan barrian. Diskoa Kubako Habana urian grabau zan 2009ko apirilean. 'Kalidadea eta freskotasuna ganezka dituan album honek Kepa Junkeraren soinu txikia eta doinuak ditu'.

Natural Project taldearen 'Discontinuidad' disko barria plazan

Bizkaie! 2010-02-18 17:50   Musikea

Andoaindarren lan barria 11 abestiz osotuta dago. Taldearen bilakaerea atzemoten da kantu barriotan eta konposino prozesuan zuzeneko emonaldiak oso kontuan izan dituela igarten da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

ACB Koparen harian, Bilbok hainbat kontzertu hartuko ditu

Bizkaie! 2010-02-18 13:22   Musikea

Eguenetik domekara bitartean, Betagarri, Akatz, Los Coronas, The Nu Niles, La habitacion roja, DePedro, Chaco Brodas eta Tote King taldeek joko dabe Kafe Antzokian San Miguel ACB Music Festival ekimenaren barruan.

Lady Gaga izan da erregina hiru Brit sari jasota

Bizkaie! 2010-02-17 14:49   Musikea

Lady Gagak nazinoarteko disko onenaren saria 'The Fame' diskoagaitik, nazinoarteko musika emonaldi apurtzaileenaren garaikurra eta nazinoarteko emakume bakarlari onenaren saria irabazi ditu.

Fito&Fitipaldis taldeak hiru garaikur lortu ditu Espainiako Musikaren XIV. Sarietan

Bizkaie! 2010-02-17 13:53   Musikea

Musikearen Arteen eta Zientziaren Akademiak emoten dituan sarietan, musikari bizkaitarrak Kanta eta Disko Onenaren garaikurrak eta Produkzino Artistiko Onenaren saria eskuratu ditu 'Antes de que cuente diez' lanagaz eta izen bereko kanteagaz.

Barrence Whitfield & Petti alkarregaz kantuan

Bizkaie! 2010-02-16 14:39   Musikea

Kanpotik gurera eta guretik kanpora, zubilana egitea ardatz dauen BloodyHotsak ekimenaren beste emoitza bat aurkeztu dabe gaur Bilbon. Oraingoan, Petti eta Barrence Whitfiled alkartu dira, Bera eta Boston.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Auto, Kiki eta Sascha Funkeren erritmoak Art After Dark saioan

Bizkaie! 2010-02-16 10:31   Musikea

Ohikoa dan legez, hilebetean behin, barikuetan 'Art After Dark izenpean, gaueko saio batzuk eskaintzen ditu Guggenheim Bilbao Museoak, Fever aretoagaz lankidetzan. Musika emonaldiak izaten dira Museoko Atrioan, eta aldi berean erakusketak bisitetako aukerea 18 urtetik gorakoentzat.

Bilboko Udal Musika Bandeak Julen Ramos pianistea lagun dauela ospatuko dau San Balentin

Bizkaie! 2010-02-12 14:18   Musikea

Egun berezi honetarako, Bandako Zuzendari Titularrak, Rafael Sanz-Espert maisuak, zinema giroko errepertorioa aukeratu dau, George Gershwin eta Leonard Bernstein musikagileek doinuak tartekatuz.

Getxoko kontzertu klasikoen 25. urteurrena aurten, nazinoarteko talde ospetsuak tartean dirala

Bizkaie! 2010-02-12 10:07   Musikea

Zezeilaren 16tik 20ra arte bost saio egongo dira Areetako Andres Isasi Musika eskolan, zezeilaren 19an izan ezik, egun horretako kontzertua Algortako El Redentor eleizan izango baita. Saio guztiak 20:00etan hasiko dira.

Manic Street Preachers eta Slayer be Kobetamendin izango dira

Bizkaie! 2010-02-10 17:34   Musikea

Manic Street Preachers hirukote galesa Journal For Plague Lovers (2009) diskoko kantak zuzenean aurkeztera etorriko da jaialdiaren hirugarren egunean, garagarrilaren 10ean. Slayer trash metal talde kaliforniarrak jaialdiko doinu gogorrenetakoak eskainiko ditu lehenengo egunean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Udal Musika Eskoleak aurtengo formazino tailerrak aurkeztu ditu

Bizkaie! 2010-02-09 13:03   Musikea

Ikastaroen matrikula epea zezeilaren 8tik aurrera zabalik izango dabe kurtso bakotxeko plaza kopurua bete arte eta eskoletako ikasle zein irakasle eta interesauta dagoan publiko zabalarentzat dira. Ikastaroak, BilbaoMusikako egoitzan emongo dira, Bilboko Sorkunde kaleko 8. zenbakian.

Elgoibarreko Udal Musika Bandearen 125. urteurreneko ekitaldiak martxan

Bizkaie! 2010-02-04 14:12   Musikea

1885eko garagarrilaren 1ean sortu zan Elgoibarko Udalaren Musika Bandea eta, beraz, 2010ean Udal Musika Bandearen 125. urteurrena da. Urte horreetan guztietan, egoera gatx eta goxo ugari bizi izan ditu taldeak.

Pello Ramirezek 'Eskuz lurrari' izeneko bakarkako bigarren lana kaleratuko dau martian

Bizkaie! 2010-02-04 13:11   Musikea

Pello Ramirez musikari eta konposatzaileak bakarkako bigarren diskoaren grabazino-lanak amaitu ditu Elkarreko estudioetan. Bigarren lan honen izenburua Eskuz lurrari izango da eta diskoa martiaren 25ean aurkeztuko da. Orain dala bost urte kaleratu eban Ramirezek bere lehenengo diskoa: Haize oihalak.

Keu Agirretxearen disko barria, doban

Bizkaie! 2010-02-04 09:40   Musikea

Hilero abesti bana zabaltzea da asmoa, urtarrilean hasi eta urria bitartean. Abesti bakotxa eskuragarri ipiniko da Keu Agirretxea eta Hotsak webgunetan eta grabazinoari buruzko barriak Keu Agirretxea blogean jarraitu ahal izango dira testu, argazki, audio eta bideoaren bidez.

Jose Antonio Echeniquek eta Itziar Larrinaga musikologoak jasoko dabe Donostiako Orfeoia-EHU Saria

Bizkaie! 2010-02-03 14:04   Musikea

Musika-ikerkuntzea sustatu eta musika-sorkuntza arloan jarduera nabarmenak omendu gura dituan sari honek bederatzigarren edizinoa beteko dau aurten.

Mariella Devia sopranoak errezitaldia emongo dau Bilboko Arriaga Antzokian

Bizkaie! 2010-02-01 14:47   Musikea

Nazinoarteko opera eta kontzertuen zirkuituan bakarlari ezaguna da Devia sopranoa, eta munduko agertoki nagusietan abestu dau; ohiko konbidatua da Milango Alla Scala Antzokian, Londresko Covente Garden-en, New Yorkeko Metropolitan-en eta Carnegie Hall-en, Pariseko Opera Nazionalean edo Amsterdameko Concertgebown-en.

Beyoncek marka guztiak hausi eta 6 Grammy irabazi ditu

Bizkaie! 2010-02-01 13:45   Musikea

Grammy sarien ibilbidean, Grammy gehien irabazi dituan emakumea da Beyonce. Hamar izendapen zituan eta 6 sari eskuratu ditu: Urteko Kantu Onena, Pop Musikako Emakumezko Interpretazino Onena, R&B Musikako Emakumezko Interpretazino Onena, R&B Musikako Interpretazino Tradizional Onena eta R&B Musikako Disko Garaikide Onena.

Ken Zazpi eta Josu Bergararen kontzertuakaz abiatuko da Jam Aretoaren denporaldi barria

Bizkaie! 2010-01-29 10:57   Musikea

Urtarrilaren 30ean, zapatua, izango da zuzenekoa, gaueko 22:45etik aurrera. Bergarako Jam aretoak Eñaut Elorrieta eta bere taldekideen disko barria entzuteko aukerea eskainiko deutse Ken Zazpiren zaleei.

Jaialdiari Josu Bergarak ekingo deutso 'Nora zoaz' diskoko kantuakaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)