Dave M. Allen-ek, The Cure taldeko produktoreak, Zea Maysen disko barria produziduko dau
2013-06-20 14:13 MusikeaZea Mays taldeak jakinarazo dauenez, datorren garagarrilaren 15ean, Urdulizko Tio Pete estudioan sartuko dira euren zazpigarren diskoa grabetan. Produktorea, barriz, Dave M. Allen izango da.
Zea Mays taldeak jakinarazo dauenez, datorren garagarrilaren 15ean, Urdulizko Tio Pete estudioan sartuko dira euren zazpigarren diskoa grabetan. Oso zirraragarria da guretzat esatea oraingo honetan produktore bategaz lan egitea erabagi dogula eta lan hori egiteko Dave M. Allen produktore ingelesa geugaz egoteko subertea izan dogula. Dave M. Allen oso ezaguna da The Cure taldeko lanik arrakastatsuenak produzidu ditualako, berbarako, Disintegration eta Kiss me, Kiss me, kiss me diskoak. Beragaz lan egin daben beste talde batzuk ondokoak dira: Depeche mode, The sisters of mercy, Neneh Cherry eta gaur egungo taldeen artean Danimarkako Reptile youth adibidez.
Zea Maysen disko barriaren grabazino lanak amaitu ostean, Londresen egingo ditue nahasketa eta masterizazino lanak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!