Udako musika jaialdiak abian dira

Bizkaie! 2013-06-27 12:16   Musikea

Musikaz ganezka dator astegoiena, han eta hemen danetariko jaialdiak daukaguz egunotan Euskal Herrian: Musikaire, Elorrion; Euskal Herria Zuzenean, Lekornen; Azkena Rock Festival, Gasteizen; eta Tolosandblues, Tolosan.

Musikaz ganezka dator astegoiena, han eta hemen danetariko jaialdiak daukaguz egunotan Euskal Herrian: Musikaire, Elorrion; Euskal Herria Zuzenean, Lekornen; Azkena Rock Festival, Gasteizen; eta Tolosandblues, Tolosan.

Tolosandblues jaialdiak abiatuko dau asteburua, eguenean, Soraluzeko Zuhaitz Zatitxuak taldearen eskutik, 22:30ean, Orbela tabernan. Domekara arte, beste bost kontzertu izango dira Tolosan, The Back Tracks, Ñaco Goñi, Iker Piris Trio, Eugene Hideway Bridges eta Big Mama. Euskal Herriko blues jaialdien zirkuituan sartu da aurten Getxo, Gasteiz eta Hondarribiako egitasmoekaz batera. Egitarau osoa, hemen.

Barikuan, bagilak 28, Euskal Herria Zuzenean eta Azkena Rock Festivalek ekingo deutse egitarauari. Lapurdira bueltauko da aurten EHZ, Lekornera hain zuzen be. Euskal talde ugarik joko dabe, besteak beste, Belako, Fermin Muguruza, Capsula, Herri Oihua, Anestesia, Zuloak, Itziarren Semeak eta Aguxtin Alkhat izango dira oholtza ganean. Kanpoko bandek be hitzordua daukie Garroako gaztelu ondoan, Black Lips, Jimmy Cliff eta Keny Arkana musikariek, berbarako. Urtero lez, musikeaz aparte, bestelako eskaintzea izango da EHZn; Euskal Herriko auzolanean topagunea, jantza ikuskizunak (Ertza, Urtsuko xoriak, Ziganteak, Capoeira Libertade), antzerkia, zirkua, mahai-inguruak, eta umeentzako joko eta tailerrak. Egitaraua osoa, hemen.

Azkena Rock Festivalek egun bat gitxiago eukiko dau aurten, bi egun, bagilaren 28a eta 29a. Halanda be, Gasteizko Mendizabala guneak kalidadezko musikea hartuko dau 12. edizino honetan be. Barikuan joko dabe kartelburu biek, The Black Crowes eta The Smashing Pumpkins bandek. Horrezaz gan, bariku-zapatuan M Clan, Alberta Cross, The Sword, The Sheepdogs, The Gaslight Anthem, Gov´t Mule, Rocket Fom The Crypt, Los Enemigos eta Walking Papers taldeez gozetako aukerea eukiko dogu ARFen. Egitaraua osoa, hemen.

Elorrioko Musikaire domekan hasiko da, bagilak 30, eta garagarrilaren 28an amaituko da. Garikoitz Mendizabal txistulari zestoarrak estreinauko dau egitaraua, Lariz jauregian, 20:00etan. Txistuaren inguruan sortu diran estereotipo eta aurreretxiak apurtu gura ditu Mendizabalek. Domekako emonaldian eszenatokian lagun izango ditu Kepa Junkera (trikitixa), Pello Ramirez (biolontxeloa), Mariano Santamaria (pianoa), Xabier Zabala (tekladuak, eskusoinua), Oihane Igerabide (harpea) eta Iñaki Telleria (perkusinoak). Antonia Font, Benito Lertxundi, Hasier Oleaga Quintet, Alondra Bentley, Vieux Farka Toure eta Diouke musikariek osotuko dabe Musikaireren kartela. Egitaraua osoa, hemen.

Garagarrilean be makinatxu bat hitzordu eukiko dogu Euskal Herrian zehar, tartean, Getxoko Jazzaldia, Mendebala Jaialdia, Bilbao BBK Live, Hondarribia Blues, Getxo Blues eta abar.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu