Le Bus Rouge taldeak irabazi dau Zornotzako Haizetara VIII. Kale Musikarien Lehiaketako sari nagusia

Bizkaie! 2013-06-24 12:29   Musikea

Zornotzako kaleak musikaz bete dira astegoienean, Haizetara VIII. Kale Musikarien Lehiaketea dala eta. Frantziako Le Bus Rouge taldea izan da irabazlea, folka eta gaur egungo eritmoak nahasten dituan fanfarrea. 10.000 euroko saria jasoko dabe.

Zornotzako kaleak musikaz bete dira astegoienean, Haizetara VIII. Kale Musikarien Lehiaketea dala eta. Frantziako Le Bus Rouge taldea izan da irabazlea, folka eta gaur egungo eritmoak nahasten dituan fanfarrea. 10.000 euroko saria jasoko dabe.

Beste hiru sari emon ditu Haizetara jaialdiak. Publikoaren sari berezia, ikusleek erabagitakoa, Durangoko Sugarri taldeak irabazi dau. Durangarrek 4.000 euroko saria irabazi dabe. Tresna-joleri onenari saria Estefan Husson Frantziako Acoustel Gang taldekoak eta Arebt Tuba Holandako Blass of Glory bandakoak lortu dabe. Sari nagusia emon dauen epaimahai berak erabagi ditu musikari onenak be. Laugarren saria, Epaimahaiaren Sari Berezia Les Busiceins-ek irabazi dau. Zornotzan emonaldi bat eskaintzeko aukerea izango dau bandeak.

Kaleko musikarik onena batzen da urtero Haizetara jaialdian. Aurtengo edizinoan 13 herrialdetako 37 musika-talde aurkeztu ziran, eta horren artean epaimahaiak bederatzi aukeratu zituan lehiaketan parte hartzeko. Honeek dira Zornotzan jo daben taldeak: Sugarri (Euskal Herria), The Dixie Ticklers (Britainia Handia), Blaas of Glory (Holanda), Les Busiciens (Belgika), Mo´Better Band (Italia), Le bus rouge (Frantzia), Acoustel Gang (Frantzia), EL puntillo canalla (Espainia) eta Kar Ces Brass Band (Eslovenia). Talde konbidadu bik be parte hartu dabe, Zubiaur Bandek eta Zaparrada Batukadak.

Taldeok danetariko musikea zabaldu eben lau haizetara, Zornotzako plaza, kale eta bazterretan, dixieland estiloa, heavya, funka, 70eko musikae, Balkanetako doinuak, reggaea, jazza eta abar. Danak datoz bat, beti lez, elementu bati jagokonez, kaleko musika joten daben bandak dira, adierazo dabe antolatzaileek.

Haizetara jaialdiak aurten be Zornotzako udako egitaraua abiatu dau, izan be laster etorriko dira Zornotzan Jan Alai pintxo-ibilbidea, aire zabaleko Enrike Renteria pintura lehiaketea eta udako jaiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu