Alemaniako Saschienne taldeak zarratuko dau barikuan Art After Dark egitaraua

Bizkaie! 2013-06-06 11:39   Musikea

Saschienne bikoteak Unknown disko barria aurkeztuko dau barikuan, bagilak 7, Bilboko Guggenheim Museoan, Art After Dark zikloaren barruan. Horixe izango da aurtengo ikasturteko azkenengo saioa, irailera arte.

Saschienne bikoteak Unknown disko barria aurkeztuko dau barikuan, bagilak 7, Bilboko Guggenheim Museoan, Art After Dark zikloaren barruan. Horixe izango da aurtengo ikasturteko azkenengo saioa, irailera arte.

Saschienne alkarte artistiko baten emoitzea da, Sascha Funke Alemaniako tekno egile ezagunenetakoa eta Julienne Dessagne abeslari hainbat musika-tresna klasiko joten dituanaren artekoa, hain zuzen be. Ganera, andra-gizonak dira. Kontzertua 00:00etan hasiko da, Museoko Atrioan.

Lehentxuago, 23:00etan, The Cherry Boppers DJ Set-ek girotuko dau gaualdia. Bilboko Santutxu auzonean sortu zan taldea, 2004an. Musika instrumental hutsa dabe gogokoen. Jazz funk musikea zabaltzeko asmoz batu ziran, jantza-erritmo zahar eta baltz kutsukoak zabaltzeko. Art After Darken, dj set formatuan etorriko dira, K-Billy bateria-jotzailea lagun.

Gaueko lehenengo proposamena Mimoloco Fever klubeko DJ polifazetikoak ekarriko dau, 22:00etatik aurrera. Adult pop, disco eta rock doinuak betiko musika ezagunekaz nahastauko ditu. Bere alde sofistikatu eta esperimentalena erakutsiko dau. Musika estilo ugariz osotuko dau saioa, dubstep, nu disco, electro swing, ambient eta abar.

Bagilaren 7 gauean Guggenheimera hurreratzen diranek DJn saioak entzuteaz gan, ondoko erakusketok ikusteko aukerea izango dabe, 22:00etatik 1:00etara: L’Art en guerre. Frantzia, 1938—1947: Picassotik Dubuffetera eta Guggenheim Bilbao Museoaren aukeraketak III.

Sarrerok 12 euroan dagoz salgai, eta Museoaren Laguna izan ezkero, 8 euroan.

Eta, betiko lez, Art After Dark saioa Bilboko Fever klubagaz lankidetzan antolatu dau Guggenheimek; holan emonaldiaren ostean Boluetako aretora doazenek sarrerea doban eukiko dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu