'Giovanna d´Arco' Verdiren operea, OLBEren 62. denporaldiko lehenengo emonaldia

Bizkaie! 2013-06-05 14:20   Musikea

Giuseppe Verdiren Giovanna d´Arco lanak edegiko dau OLBE Opera Lagunen Bilboko Alkartearen 62. denporaldia, irailaren 21ean. Danetara, zazpi obra taularatuko ditue Bilboko Euskalduna jauregian. OLBE Txikiren denporaldia, ostera, urtarrilean abiatuko da.

Verdiren Giovanna d´Arco ostean, ondoko opera lanak ikusteko aukerea izango da Bilbon: Giuseppe Verdiren Rigoletto eta La forza del destino, Tutto Verdi zikloaren barruan; Francesco Cilearen Adriana Lecouvreur; Georges Bizeten Carmen; Vicenzo Belliniren I puritani; eta, Giacomo Pucciniren Turandot.

Umeei zuzendutako Opera Txiki egitarauak hiru lan estreinauko ditu, Alí Baba y los cuarenta ladrones, Opérame, ¿qué diablos es la opera? y El sastrecillo valiente. Euskerazko Bremengo musikariak martiaren 15ean eta 16an eszenarauko dabe.

OLBEren 62. denporaldi honetan, kantari eta musikari ezagunak be izango dira egitarauan, besteak beste, Ainhoa Arteta, Martina Serafin, Leo Nuci, Celso Albelo eta Sonioa Gannassi.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu