Ken Zazpik eta EOSek zemendian aurkeztuko dabe alkarregaz egindako diskoa
2013-06-21 15:08 MusikeaZemendiaren 8an aurkeztuko dabe Ken Zazpi taldeak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak alkarregaz sortutako diskoa. Bost kontzertu emongo ditue, lehenengoa abenduaren 3an, Donostiako Kursaalen.
Zemendiaren 8an aurkeztuko dabe Ken Zazpi taldeak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak alkarregaz sortutako diskoa. Bost kontzertu emongo ditue, lehenengoa abenduaren 3an, Donostiako Kursaalen.
EOSen Miramongo egoitzan grabauko dabe diskoa, abuztuaren amaieran, Elkar diskoetxeko iturriek jakinarazo dabenez. Lo Imposible, Mamá, El Orfanato eta beste hainbat filmetako soinu-banden egile Fernando Velazquezek moldatu eta zuzendudako dau proiektua. Ken Zazpiren kantutegiko abesti ezagunak eta kanta barriaak jasoko ditue bilduman. Hauxe izango da bandearen lehenengo lan sinfonikoa.
Abenduan abiatuko dabe diskoa aurkezteko birea, KlasikAT EOSek bere lana musika klasikoaz harago doan musikeagaz buztartzeko sortutako zikloaren barruan. Ekimen honen bidez, musika klasikoaz urrun geratzen diran eta orkestra baten ibilbide sinfonikoan arrotzak diran errepertorioak lantzen ditue. EOSek artista ezagunekaz egin dau lan KlasikAT-en, Kepa Junkera trikitilariagaz, berbarako.
Ken Zazpik eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bost kontzertu emongo ditue abenduan; hilaren 3an, Donostiako Kursaalen; 4an, Iruñeako Baluarten; 5ean, Bilboko Euskaldunan; 12an, Gasteizko Printzipal; eta, 13an, azkenengoa, Donibane Lohitzuneko Jai-Alaien.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!