Rafa Ruedak etenbako aldeketen ganeko gogoetea egin dau 'Enaren geometria' disko barrian
2011-11-03 14:45 MusikeaEtxeko garajean, urtero-urtero etorten ziran elaiak habira, baina ezin jakin udabarriro txori berberak ziran. Jazoereak gogoeta egiteko bidea emon eutson Rafa Ruedari, eta abiapuntu horretatik Enaren geometria diskoa sortu dau. Hamaika kanta sortu ditu Ruedak, berak idatziak danak, Hasier Rekondoren Inor bagina izan ezean. Atoan hasiko da diskoa jentaurrean aurkezten, zemendiaren 4an dauka lehenengo hitzordua, Tolosako Bonberenean, hain zuzen be.
Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko doinuak entzungai Getxon, Nazinoarteko Trikitixa Jaialdian
2011-11-02 12:04 MusikeaNazinoarteko Trikitixa Jaialdia Getxon egingo da aurten, Areetako Andres Isasi eskolan, zemendiaren 19an, 19:00etatik aurrera. Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko musikariek trikitixa jotzeko modu eta estilo desbardinak eskainiko ditue; horrezaz gan, trikitixa musika-tresnea bera munduko hainbat lekutan beste tresna batzuekaz zelan buztartzen dan ikusteko aukerea izango da.
Mila Musika Haria II. gitarra topaketak Bilbon
2011-11-02 11:55 MusikeaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren programea datorren barikuan, zemendiaren 4an, hasiko da, gitarra garaikidearen kontzertua eskainiko dauen Alberto Goicoecheagaz.
Ruper Ordorikak hodeien azpian eta sasien ganean kantetan dau disko barrian
2011-10-27 15:17 MusikeaHamaika kanta barri ditu Ruper Ordorikaren Hodeien azpian diskoak, berak sortuak dira ganera doinu eta berbak guztiak. Azken urte biotan egindako abestiak dira. Bakarka landu ditu oraingoan abestiak oñatiarrak, eta ordu asko emon ondoren joan zan Brooklyneko Bedford Studiora, Andy Tommasirengana, diskoa grabetan
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek euren kantarik ezagunenak grabau ditue Bonberenea txarangeagaz
2011-10-26 17:37 MusikeaPirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek euren kantarik ezagunenak Bonberenea erara atondu ditue Tolosako Bonberenea txarangeagaz batera. Diskoa urriaren 29an aurkeztuko dabe prentsaurrean, Bonberenean bertan, eta ostean, 11.00etan kalejirea egingo dabe.
Euskadiko Soinuak Womex eta Monkey Week nazinoarteko azokatan izango da
2011-10-26 15:41 MusikeaEuskadiko Soinuak ekimenak Womex nazinoarteko azokan eta Monkey Week indie topaketan parte hartuko dau egunotan. Triz3ps, Cápsula, Elkano Browning Cream, Korrontzi eta Makala taldeak izango dira euskal ordezkariak Kopenhagen eta Cadizen. Euskadiko Soinuak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren programea da, eta EAEn egindako musikea zabaltzea eta indartzea dau helburu.
Alemania, Ukraina eta Erresuma Batuko taldeak izango dira Getxoko XXXI. Aste Koralean
2011-10-26 11:23 MusikeaGetxoko XXXI. Aste Korala hasiko da eguaztenean, urriaren 26an, eta Alemaniako, Ukrainako eta Erresuma Batuko taldeak izango dira urriaren 28ra arte Algortako Erredentore eleizan. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira, eta sarrerak dobakoak dira.
Baionatik Bilbora - Iparraldea kantuz
2011-10-21 16:47 MusikeaBaionatik Bilbora - Iparraldea kantuz lanak Hegoaldera zabaldu nahi dau Iparraldeko espiritua, akaso konturatu barik, baina gure herri kantutegian oinarrizkoak izan diran, eta diran, kantuak, egileak eta interpreteak ezagutarazoz.
Leonard Cohen musikariak Letren Asturiaseko Printzea saria jasoko dau Oviedon
2011-10-21 15:23 MusikeaMusikari eta idazle kanadiarrak Letren Asturiaseko Printzea saria jasoko dau barikuan, hilaren 21ean, Oviedon. Epaimahaiak bizitzea amaiera bako balada lez kontetako gaitasuna, poesia eta musikea buztartzeko ahalmena, eta mundu osoko hiru belaunalditan eragina izan dauen lana sortzea nabarmendu ditu. Cohen, ganera, disko barria atontzen dabil.
Bilbok bertoko eta Italiako musika taldeen arteko trukea sustatzen dau
2011-10-21 15:20 MusikeaBilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, Torino eta Varese udal italiarretako gazteria-zerbitzuakaz alkarlanean, musikari gazteen trukea sustatzeko Urrutirock programa dauka martxan, eta horren barruan, talde italiarren kontzertu bat izango da Bilborock aretoan gaur, urriaren 21ean.
Erramun Martikorenak 'Gure lurretik' disko barria kaleratu dau
2011-10-20 18:19 MusikeaGure lurretik disko barria argitaratu dau Erramun Martikorenak, Elkar diskoetxearen eskutik. 2001. urtean kaleratu eban Kantuz sortu naiz diskoari jarraipena emon deutso lan barriak. Maitasuna, herrimina, Ameriketako euskal exodoa (Martikorenaren ama, Anna, Kaliforniako Stockton herrian jaio zan) gaiak landu ditu, besteak beste, Baigorriko kantariak.
Doinu fresko eta bat batekoak jaso ditu Su ta Gar taldeak 'Ametsak pilatzen' diskoan
2011-10-20 15:38 MusikeaGaur eguneko gaiei eta inguruko arazoei heldu deutsie oraingoan eibartarrek, hamaika abestiko bilduman. Gaiak geure ikuspuntutik azaldu doguz, errealidadea sentiduten dogun moduan erakusten ahalegindu gara, azaldu dau Aitor Gorosabel Su ta Gar-eko kideak.
Trikitixea eta biolina izango dira Nazinoarteko Trikitixa Jaialdiko protagonistak Andoainen eta Oñatin
2011-10-19 12:32 MusikeaNazinoarteko Trikitixa Jaialdiaren hamargarren edizinoa atontzen dabilz egunotan Andoainen eta Oñatin Euskal Herriko Trikitixa Alkarteko arduradunek, izan be horreetan herrietan egingo dira aurtengo ekitaldiak. Urriaren 28an, Andoaineko Bastero kulturunean, eta, hilaren 30ean, Oñatiko Institutuan, Euskal Herriko eta kanpoko musikariek emonaldi ederrak eskainiko ditue. Eta zapatuan, Oñatin bertan, berbaldiak, kontzertuak eta kalejirak antolatu ditue.
Ze Esatek! taldea disko barria atontzen dabil estudioan
2011-10-18 18:53 MusikeaZe Esatek! talde gipuzkoarrak laster atarako dau disko barria Elkar diskoetxeagaz. Egunotan Usurbileko Hi-Gain estudioan dabilz beharrean. Daborduko badakigu zein izango dan lanaren izenburua: Rock & Ron. Ska, reggaea, funkya, rocka... eta beste makina bat estilo lantzen ditue
'Musika hizpide, musika lanbide' Euskadiko Soinuak jardunaldiak Bilbon
2011-10-18 14:15 MusikeaEuskadiko Soinuak ekimenak, Euprel eta Ehde alkarteakaz lankidetzan, musika sektoreari zuzendutako jardunaldiak antolatu ditu urriaren 19, 20 eta 21ean Bilboko Alondigan.
Alaitasuna eta itxaropena nagusi, Lain taldearen 'Leihoak' disko barrian
2011-10-14 15:38 MusikeaLain taldeak bigarren diskoa argitaratu dau, Leihoak, Elkar diskoetxeagaz. Martian sartu zan bandea Elkarren estudioetan lan barria grabetako asmoz. Hamar kantako diskoa prestau dabe, eta alaitasuna itxaropena dira nagusi bai doinuetan bai berbetan. Aurreko lanaren aldean, personalagoa eta bereziagoa dala adierazo eben aurkezpenean.
Bilboko Merkataritza Ganbareak, Koral Alkarteak eta Deustuko Unibersidadeak, kontzertu bategaz ospatuko dabe 125. urteurrena
2011-10-13 14:58 MusikeaBilboko Merkataritza Ganbareak, Bilboko Koral Alkarteak eta Deustuko Unibersidadeak aurtengo urtean bete dabe mende eta laurena, eta efemeride horretan bat egin nahi izan dabe. Holan, urriaren 21ean, kontzertua antolatu dabe Bilboko Euskalduna Jauregian, BBCren orkestra sinfonikoagaz.
Brian Finnegan, Nino Galissa, Skerryvore eta Xabi Aburruzaga, X. Galdames Folk jaialdian
2011-10-13 14:36 MusikeaGaldameseko San Pedro plazea, beste behin be, mundu osoko folk doinuen eszenatoki bihurtuko da Galdames Folk jaialdiari esker. Festibalak hamar urte beteko ditu aurten. Urriaren 14an eta 15ean Irlanda, Eskozia, Afrika eta Euskal Herriko folkaz gozetako toki parebakoa izango da Galdames.
'Hiri hartan izan zen' izenburukoa da Mikel Markezen lan barria
2011-10-07 16:45 MusikeaHiri hartan izan zen, oso lan beroa eta atsegina da, kantariaren ofizioa duintzen dauen disko bikaina. Grabazinoan, besteak beste, Pello Ramirez eta Arkaitz Miner, Erramun Martikorena, Eñaut Elorrieta eta Uxue Alberdi izan ditu lagun.
Brasil eta Arabiako erritmoak zein jazzagaz fusionautako popa eta tangoa VII. Poltsiko Musika ekimenean
2011-10-06 15:07 MusikeaFormato txikiko kontzertuen bitartez, ekimenaren helburua, ikus-entzule guztiei, hainbat herrialdetako musika jokerak erakustea da, bertoko taldeen edo gure urian bizi diran kanpoko musikarien eskutik.
Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan