Eibarko Usartza txistu taldeak 75. urteurrenea ospatuko dau Bilbon emongo dauen kontzertuagaz

Bizkaie! 2012-01-11 10:12   Musikea

75. urteurreneko ospakizunetan sartuta, taldea osotzen daben hamar musikarik, errepertorio tradizional bat eskainiko deutsie bilbotar publikoari. Hitzordua gaur, eguaztena, hilak 11, 20:00etan, Euskalduna Jauregiko A3 aretoan. Sarrerea librea da edukierea bete arte. Usartza Txistu Taldea, Bilboko Udal Txistularien neguko denporaldiko kontzertuen egitarauan, urteko lehen talde konbidatua da, BilbaoMusikak antolatuta.

The Doors taldearen 'L.A. Woman' diskoaren berrargitalpena, argitaratu bako materialagaz

Bizkaie! 2012-01-10 10:45   Musikea

The Doors taldeak orain 40 urte grabau eban bandaren estudioko azken diskoa izan zan L.A. Woman. Rhino zigiluak lana berrargitaratu egingo dau, urteurrena gogoratzeko, Warner Music etxeko iturriek jakinarazo dabenez. Urtarrilaren 24an kaleratuko dabe.

Johnny Cashen omenezko 'Beltza' diskoa kaleratu dau Gaztelupeko Hotsak etxeak

Bizkaie! 2012-01-09 17:49   Musikea

Beltza. Bye, bai, Cash Johnny Cash musikariaren omenezko diskoa kaleratu dau Gaztelupeko Hotsak etxeak. Hogei talde batu dira baltzezko gizonaren kanta ezagunak jasoteko, tartean Zarama, Ratzinger, Petti eta Carniceros del Norte. Euskal Herrian kantari estatubatuarrari egin jakon lehenengop omenezko diskoa, diskoetxeko iturriek adierazo dabenez.

Gozategi taldea Txotx!! 2012 sagardaoaren estreinaldiko programan

Bizkaie! 2012-01-05 17:07   Musikea

Gozategi taldeak garai barri bat estreinauko dau aurten. Alkarregaz joten hasi ziranetik 20 urte beteten diranez, bere errepertorioko abestirik gogoangarrienak barriro grabau ditue eta udagoienerako prest izango dira diskoan aurkezteko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskeria abesbatzak popeko klasikoak joko ditu Izar & Star zikloaren lehenengo emonaldian

Bizkaie! 2012-01-05 16:45   Musikea

Izar & Star zikloaren bigarren edizinoa urtarrilaren 12an abiatuko da Campos antzokian, Bilboko Koral Alkarteko Euskeria abesbatzaren eskutik. Euskeriak popeko klasiko handien irakurketa polifonikoa egingo dau. Danetara zortzi emonaldi izango dira, urtarrilean hasi, eta apirilera arte.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Doctor Deseok disko barria kaleratuko dau zezeilaren 15ean

Bizkaie! 2012-01-04 13:46   Musikea

Doctor Deseok disko barria kaleratuko dau zezeilaren 15ean, Al amanecer... seguir soñando izenburupean, taldeak webgunean bertan jakinarazo dauenez. Ganera, diskoak liburu berezia ekarriko dau, hainbat euskal idazle eta pintoreren lanakaz. Daborduko lan barria aurkezteko kontzertuen datak argitaratu ditue. Lehenengo zuzenekoa martiaren 16an egingo dabe, Elorrioko Arriola antzokian

The Pains of being Pure at Heart taldea, urteko lehenengo Art After Dark saioko protagonistak

Bizkaie! 2012-01-03 16:48   Musikea

Urteko lehenengo Art After Dark saioa egingo dabe barikuan, hilaren 6an, Bilboko Guggenheim Museoan, eta The Pains of being Pure at Heart, Alexander Kowalski eta DJ Kinki izango dira Errege eguneko protagonista nagusiak. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira, eta 01:00ak inguru, amaitu.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'3 kolpetan Freedom', Esne Beltzaren hiru urteotako emoitzea

Bizkaie! 2011-12-28 10:51   Musikea

Esne Beltza taldeak azken hiru urteotan egindako ibilbidea batu dau 3 kolpetan Freedom (Baga biga) lanean. Hamabost kanta eta hiru kontzertu jaso ditue CD-DVD barrian. Kanten artean, zortzi barriak dira, eta ganerakoak abesti zaharren bersinoak.

Ganbara 'Eguntto batez' disko barriagaz dator, hamasei urteren ostean

Bizkaie! 2011-12-27 17:56   Musikea

Hamasei urteren ostean, Ganbara talde atzera batu da eta Eguntto batez (Agorila) diskoa kaleratu barri dau. Taldearen zazpigarren lana da; kanta zaharren moldaketez eta abesti barriz osotua. Lehengo taldekide izandako Maria Eugenia Etxeberria, Josean Martin, Alex Blasco eta Juan Ezeizaz gan, Xabi Aburruzaga trikitilaria batu da.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Kepa Junkera, alkarregaz KlasikAT kontzertu-zikloan

Bizkaie! 2011-12-26 13:48   Musikea

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak KlasikAT ekimenaren kontzertu-ziklo barri atondu dau 2012ko martirako. Danetara, bost emonaldi izango dira, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean. EOSek Kepa Junkera trikitilaria izango dau lagun kontzertuotan.

'The Tree' diskoa plazaratu dau Xu Jun eta Beñat Fuentes bikoteak

Bizkaie! 2011-12-23 11:22   Musikea

Zortzi pistako grabagailuan grabau eban bikoteak; Xujun da kantaria eta perkusino jotzailea, eta Fuentesek gitarrak, baxua, sintetizadorea, mandolinea eta ukelelea jo ditu, musika eta berbak sortzeaz gan. Kantuak ingelesez abesten ditu bikoteak, baina diskoan bada euskeraz abesturiko kantu bat (Venus dago ederren) eta txinerazko esaldiak tartekatzen ditue beste zenbaitetan.

Charles Chaplinen 'City Lights' filma, Euskal Herriko Gazte Orkestrearen neguko topaketearen ardatz

Bizkaie! 2011-12-22 09:56   Musikea

Charles Chaplinen City Lights film mutua izango da Euskal Herriko Gazte Orkestrearen neguko topaketen ardatz nagusia, abenduaren 22tik urtarrilaren 5era. Eibarreko hezkuntza-esparruan egingo da topaketea. 2012ko lehenengo kontzertua urtarrilaren 2an egingo dabe, Bilboko Euskalduna Jauregian; hurrengoa, hilaren 3an, Gasteizeko Principal Antzokian; eta, azkenengoa, 4an, Donostiako Kursaal Jauregian.

Sonny Rollins, Joe Lavano eta Joshua Redman saxofoi-jotzaileak, Gasteizeko 36. Jazzaldian

Bizkaie! 2011-12-21 14:11   Musikea

Gasteizeko 36. Jazzaldiko antolatzaileak datorren urteko jaialdiaren egitaraua atontzen hasi dira, eta daborduko bertan joko daben hiru musikariren izenen barri emon dabe: Sonny Rollins, Joe Lavano eta Joshua Redman saxofoi-jotzaileak. 2012ko Gasteizeko Jazzaldia garagarrilaren 15etik 21era bitartean egingo da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

John Talabot, urteko azkenengo Art After Dark egitarauko protagonistea

Bizkaie! 2011-12-20 17:39   Musikea

Sound Djak, Luiminilik eta John Talabotek itxiko dabe 2011ko Art After Dark musika egitaraia Bilboko Guggenheim Museoan, barikuan, hilaren 23an. Kontzertuak 22:00etan hasi eta 01:00etan amaituko dira; entzuleek, musikaz gozeteaz gan, erakusketak ikusteko aukerea be izango dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Erramunen soinua', umeei trikitixea zer dan azaltzeko istorioa

Bizkaie! 2011-12-15 11:03   Musikea

Bizkaiko Tritikitixa Alkarteak Unai Elorriagak idatzitako umeentzako Erramunen soinua liburua eta diskoa kaleratu barri ditu. Idazle algortarrak personai xelebre batzuei buruzko istorioa sortu dau, trikitixearen nondik-norakoak azaltzeko; nondik datorren, zelan joten dan, zeintzuk erritmo erabilten diran eta abar.

Bilboko 8 eleizatan abesbatzen kontzertuak izango dira abenduaren 15etik 30era

Bizkaie! 2011-12-14 11:13   Musikea

Basurtu, Abando, Santutxu, Indautxu, Castaños eta Atxuriko zortzi eleizatan Gabonetako Abesbatzen Kontzertuak izango dira abenduaren 15etik 30era. Programea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen dau urtero, Bizkaiko Abesbatzen Alkarteagaz alkarlanean. Aurtengo edizinoan, ekimenak 21 talde alkartuko ditu.

Areetako Ondarreta abesbatzak 'Gabonak munduan' diskoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2011-12-13 14:57   Musikea

Getxoko Areetako Ondarreta abesbatzak Gabonak munduan-La Navidad en el mundo izeneko diskoa aurkeztu barri dau, Getxoko Udalaren laguntzinoagaz. Diskoan igaz abesbatzak Algortako Salbatzailearen eleizan egindako kontzertua jaso dabe.

Pantxoa eta Peio bikoteak etena iragarri dau

Bizkaie! 2011-12-13 11:29   Musikea

Pantxoa Carrere eta Peio Ospital bikoteak euren ibilbide musikalean etena egitea erabagi dabe. Dana dala, hurrengo asteetan kontzertu bi eskainiko ditue, oholtzak itxi orduko: bata, domekan, abenduaren 18an, Itsasun, eta, hilaren 20an, Bilboko Euskaldunan. Bikote lapurtarrak ez dau esan etenaldia noiz arte izango dan.

Cicatriz talde mitikoaren disko guztiak berrargitaratu ditue

Bizkaie! 2011-12-13 10:42   Musikea

Zika records zigiluak argitaratutako disko guztiak eskuragarri ipini barri ditu Oihuka-Elkar etxeak, bai euskarri fisikoan bai euskarri digitalean (spotify, i-tunes eta abar). Natxo Cicatrizek sustatutako diskoetxeak 1990eko hamarkadan kaleratutako lau diskoak deskatalogauta egon dira; orain, berreskuratu, birmasterizau eta berrargitaratu egin ditue

'Rapherria', lehen Euskal Rap Bildumea plazaratu dau infozazpi irratiak

Bizkaie! 2011-12-02 14:30   Musikea

Euskeraz egiten dan rap musikeari oihartzuna emon eta euskal kulturearen bilakaereari ekarpena egiteko asmoz sortu dau bilduma hau infozazpi irratiak. Euskal Herriko herrialde guztietako 17 taldek parte hartu dabe bilduma honetan. Guztiek euskerazko rap musikea egiten dabe