77ko giroa eta egoerea dakarz Bide Ertzean taldeak lan barrian
2013-09-12 15:29 Musikea77ko garaia hartu dogu ardatz eta abiapuntua jakinmina izanik, memoria historikoaren aldarrikapenagaz batera, transizino garaia testuinguruan kokatu eta sasoi horren ganeko hausnarketea egitea izan da asmoa. 1977an, Goardia Zibilak kontrol batean hildako Sebas osabea gogoratu eta bolada horretan ahaztuta geratu ziran biktima asko gogoan izanik etorri da diskoa.
Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu dau gaur Bide Ertzeanek 77 izenburuko diskoa, taldearen ibilbidean bederatzigarrena. Betiko lagun eta taldekide Fran Iturbe, Joserra Senperena eta Kaki Arkarazo barik, hirukote formatoan dakarre disko barria Karlos Aranzegik eta Imanol eta Joni Ubeda anaiek. Produktorea Suso Saiz izan da eta diskoari aparteko soinua emon deutson Jordi Mora soinu teknikaria. Horrexek dira nobedadeak eta ez dira gitxi.
Eduki aldetik, atzera begira jarri dira Bide Ertzeanekoak eta 2006ko Non dira diskoan 1936ko gerran oinarritu baziran be, oraingo honetan 77ko garaia hartu dogu ardatz eta abiapuntua jakinmina izanik, memoria historikoaren aldarrikapenagaz batera, transizino garaia testuinguruan kokatu eta sasoi horren ganeko hausnarketea edo kontaketea egitea izan da asmoa. 1977an, Goardia Zibilak kontrol batean hildako Sebas osabea gogoratu eta bolada horretan ahaztuta geratu ziran biktima asko gogoan izanik etorri da diskoa Imanol Ubeda abeslariak esan dauenez.
Disko kontzeptuala, naturala, artifizio bakoa eta posprodukzino bakoa, danak batera eta zuzenean grabautakoa mimo handiz egokitu eta hornidutako Urnietako Sarobe areto erraldoian, Suso Saiz produktoreak bideo bidez azaldu dauenez.
Ia 15 urteko ibilbidean, zortzi disko grabau ostean, aldaketak egiteko eta abentura barriak biziteko beharra sentidu dabe taldekideek eta hirukote formatoan, rock & roll formazino klasikoan lan egitea izan da barrikuntza nagusietakoa, erronka handia taldekideek adierazo dabenez. Era horretara, soinua garbiago, gordinago agiri da.
Danetara, 12 kantu sartu ditue 77 diskoan eta kantuen berba gehienak Imanol Ubedak sortu ditu, baina badira Gotzon Barandiaran, Jose Luis Otamendi eta Mikel Ibargurenenak be.
Diskoa Garbiñe Ubeda eta Koldo Izagirreren testuakaz osotu dabe, eta Joseba Poncek, 70eko hamarkadako estetikeagaz jantzi dau.
Bide Ertzean taldearen 77 disko barriaren zuzeneko lehenengo aurkezpena hilaren 29an izango da Lekunberriko Kantinan, 20:00retan; bigarrena, barriz, Bilboko Kafe Antzokian, urriaren 10ean, 20:30ean. Ondarroan, Marabilli Festibalaren barruan be joko dabe, urriaren 12an, 22:00etan. Edozelan be, informazino gehiago gura izan ezkero, taldearen webgune barrituan dagoz zehaztasun guztiak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!