Irailaren 12an hasiko dira XXV. Bilbo Hiria Pop-rock Lehiaketarako sailkatu diran taldeen kontzertuak
2013-09-10 12:59 MusikeaBilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak antolatuta, 566 talde aurkeztu dira aurten eta horreetatik 40 aukeratu ditue fase finalerako. Irailaren 12tik urriaren 24ra bitartean joko dabe Bilborock aretoan XXV. Bilbo Hiria Pop-rock Lehiaketarako sailkatu diran taldeek.
Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak antolatuta, 566 talde aurkeztu dira aurten eta horreetatik 40 aukeratu ditue fase finalerako. Irailaren 12tik urriaren 24ra bitartean joko dabe Bilborock aretoan XXV. Bilbo Hiria Pop-rock Lehiaketarako sailkatu diran taldeek. Finalak atalka egingo dira, danak zemendian. Kontzertuak 20:00retan hasiko dira eta sarrerea dobanekoa izango da.
Euskal Herriko eta Espainiakoez gan, Erresuma Batuko, Suediako eta Belgikako taldeek joko dabe lehiaketan. Hemengo taldeetako batzuk Educados, James Room, Larry Bird, Joseba B. Lenoir, Meido, Niebla eta The Dispositives izango dira.
Pop-rock sailaren barruan, kontzertuak 12an (Joseba B. Lenoir + Al Berkovitx + The Raveling), 13an (Gimnastica + Camille + Meido), 19an (D-River + El Bueno, El Feo y el Mena + The March) eta 26an (Cro! + Larry Bird + Neon Lights) izango dira. Urrian, barriz, 3an (Milk-it + Aurora + John Bolduan), 10ean (Los News + Queen Bitch + Niebla), 17an (The Dispositives + Luggoni + James Room) eta 24an (Educados + Mikel Uraken + Lemy River) izango dira hitzorduak.
Metal esparruari jagokonean, irailaren 20 (Baxtards +Jolly Joker) eta 27an (Sanctrum + Silence Equals Death) eta urriaren 4 (Tight Leash + 13 Left To Die), 11 (Soldier + Reo) eta 18an (Unbreath +The Mercy House) izango dira kontzertuok.
Hasierako faseko kontzertuen ostean, Bestelako Joeren finala zemendiaren 7an (Las Casicasiotone + Compact Disk Dummies) izango da, Metalekoa 8an eta Pop-Rockekoa 9an.
Aurten 25. urteurrena danez, kontzertu berezi bi antolatu ditue: batetik, zemendiaren 15ean, Metal taldeek joko dabe: Ost, Rise to Fall eta Ero; eta 16an, barriz, Las Culebras, Mobydick eta The Great Barrier.
Sarien atalean, edozein modalidadetan, lehenengo saridunak 5.000 euro eroango ditu; bigarrenak 2.500 eta hirugarrenak 1.000 euro. Beste Joerak sailean, 2.700 euro banatuko dira. Beste aldetik, 1.000 euro gehiago egongo dira ezusteko maila ona emango duen talde errebelazioarentzat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!