Getxoko 29. Nazinoarteko Folk Jaialdiak 25.000 lagun batu ditu

Bizkaie! 2013-09-09 18:20   Musikea

Domekan amaitu zan Getxoko 29. Nazinoarteko Folk Jaialdia. Lau egunez kontzertu eta jarduera ugari antolatu dira herrian, eta danetara 25.000 lagun batu ditue, antolatzaileek adierazo dabenez. Ekimen solidarioak be izan dira jaialdian, tartean, Gune Solidarioa, Munduko Eskulangintza Azokea eta Munduko Terrazea.

Domekan amaitu zan Getxoko 29. Nazinoarteko Folk Jaialdia. Lau egunez kontzertu eta jarduera ugari antolatu dira herrian, eta danetara 25.000 lagun batu ditue, antolatzaileek adierazo dabenez. Ekimen solidarioak be izan dira jaialdian, tartean, Gune Solidarioa, Munduko Eskulangintza Azokea eta Munduko Terrazea.

Urtero lez, saio nagusiak Areetako Geltokia plazako karpan egin ziran. Aurtengo protagonistak Kepa Junkera trikitilaria, Budiño gaita-jotzailea, Yacine & The Oriental Groove taldearen fusio mediterraneoa, Kukai konpainiaren jantza eta musika ikuskizuna eta Clannand banda irlandarra izan dira. Clannand taldearen kontzertuak bnatu eban jenterik gehien, eta sarrerak agortu egin ziran.

Arrastiko saioak agertoki nagusiaren ondoko aparkalekuko agertokian egin ziran. Bertan Katalunia-Andaluziako Thalassa hirukotearen fusino erritmoez eta Mariahi Imperial Elegancia Mexicanaren corridoez gozetako aukerea izan zan. Jaialdiaren atal horretan lehenengo aldiz entzun ahal izan zirar hebrear jatorrizko doinuak, Trivium Klezmer taldearen eskutik, eta Ana Alcaide biola-jotzailearen antxinako musikea, hain zuzen be. Saio bietan entzule ugari izan zan.

Munduko Terrazako kontzertuek bariku eta zapatuko egitaraua zarratu eben. Lehenengoan, Tazzuff seikote kataluniarrak erritmo tradizionalen eta jazz, flamenko eta rumba estiloen nahasketea eskaini eban eta, bigarrenean Dead Bronco getxoztarrek broncobilly dalako soinuak jo zituen. Umeek be euki eben zer entzun, halan Titiriteros de Binéfar taldeak A tapar la calle musika eta txotxongilo ikuskizuna aurkeztu eban eta Garik eta Miguel Moyanok Txikiak eraikitzen kontzertu didaktikoa emon eben.

Kale bandek oostu eben aurtengo musika eskaintzea. Lau egunetan Eskoziako, Mexikoko eta Euskal Herriko bandak jardun eben jaialdian.

Gune Solidarioan, GKEek eta beste alkarte batzuek euren lana eta proiektuak emon ditue ezagutzera. Bidezko Merkataritzako produktuen salmentea egon zan, ganera. Hainbat herritako eskulanak batu zituen Munduko Eskulangintza azokeak eta Munduko Terrazan jatorri anitzeko jakiak dastatzeko aukerea izan zan, besteak beste, Filipinak, Bolivia, Argentina, Maroko, Libanoeta Mexikoko jatekoa.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu