'Faborez' saileko zazpigarren diskoa kalean dago
2013-08-06 10:56 MusikeaEuskal Herriko Trikitixa Elkarteak Faborez bildumako ale barria argitaratu dau, pieza zaharrez osotua. Lau bikotek hartu dabe parte diskoan, Mamen Maltzeta eta Nerea Ugarte, Barrenola Anaiak, Zabale Anaiak, eta Jauregi eta Andere trikitilariek, hain zuzen be
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Faborez bildumako ale barria argitaratu dau, pieza zaharrez osotua. Ikerketea eta dokumentazinoa dira sailaren oinarriak.
Zazpigarren lan honetan, belaunaldi baten isla izan diran jotzaileak eta errepertorio tradizionala batu gura izan ditu alkarteak. Kide guztiak plazarik plaza ibilitakoak badira be, batzuentzat esperientzia barria izan da diskoa grabetea. Bilduma oso garrantzitsua da alkarteko ardunen esanetan, han eta hemen, erromeriaz erromeria, hainbat urtetan entzundako piezak batzeko aukerea emoten dauelako. Lau bikotek hartu dabe parte Faborez 07 diskoan, Mamen Maltzeta eta Nerea Ugarte, Barrenola Anaiak, Zabale Anaiak, eta Jauregi eta Andere trikitilariek, hain zuzen be.
Bildumako ganerako lanek lez, zazpigarren ale honek be aurkezpen erromeria izango dau. Aurkezpena Azkoitian egingo da, abuztuaren 14an, 22:30ean Balda plazan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!