Napoka Iria bikoteak 'Arnasten ikasteko berriz' disko barria zuzenean aurkeztuko dau gaur Donostian

Bizkaie! 2013-10-11 12:01   Musikea

Barruranzko bidaiaren emoitzea da Napoka Iria taldeak argitaratu barri dauen Arnasten ikasteko berriz diskoa. Miren Narbaiza eta Ander Mujikaren bigarren lan luzea da hau. Donostian, Lugaritz kultur etxean, aurkeztuko dabe zuzenean gaur bertan, 21:00etan.

Barruranzko bidaiaren emoitzea da Napoka Iria taldeak argitaratu barri dauen Arnasten ikasteko berriz diskoa. Miren Narbaiza eta Ander Mujikaren bigarren lan luzea da hau. Donostian, Lugaritz kultur etxean, aurkeztuko dabe zuzenean gaur bertan, 21:00etan.

Zortzi kantak osotzen dabe bikote gipuzkoarraren behar barria, 30 minutu inguru, danetara. Honen aurretik maketa bi atera zituen. Lehenengo diskoaren antzeko bidea segidu dabe bigarrenean be, oinarri bera erabili dabela azaldu eben aurkezpenean. Gitxiagogaz gehiago adierazo dabela dinoe, sinpleago egin dabela.

Felix Buff, Iban Urizar eta Ibai Gogortza izan ditue lagun diskoaren grabazinoan, eta halan perkusinoa, tronpetea, harmoniuma eta kontrabajua gehitu dira. Zuzenekoak bereziak izango dirala aurreratu eben Narbaiza eta Mujikak, izan be grabazinoan parte hartu daben musikariak izango ditue lagun.

Grabazinoa Saran egin dabe, Iñigo Irazokiren esanetara. Produkzinoa Ibai Gogortzaren ardurea izan da. Bonberenea Ekintzak etxeak kaleraru dau diskoa.

Oraingoan bideoklipa be egin dabe, Dani Zabala zuzendari ebela. Nik ere abestiaren bideoa ikusgai dago sarean.

Donostian aurkeztuko dabe diskoa, barikuan, hilak 11, eta ostean beste hainbat hitzordu ditue, Tolosan, Markinan, Gasteizen eta Beran.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu