Azken egunak Leioako XIV. Pop Rock Lehiaketearen kartela aurkezteko

Bizkaie! 2013-10-28 17:37   Musikea

Datorren eguaztenean, hilaren 31n, izango da azken eguna XIV. Pop Rock Lehiaketearen irudia aurkezteko. Partehartzaileak 14-35 urte bitarteko gazteak izan daitekez eta adin txikikoak, barriz, guraso edo tutoreen baimenagaz parte hartu ahal izango dabe. Egile bakotxak gehienez lan bi aurkeztu ahal izango ditu.

Datorren eguaztenean, hilaren 31n, izango da azken eguna XIV. Pop Rock Lehiaketearen irudia aurkezteko. Partehartzaileak 14-35 urte bitarteko gazteak izan daitekez eta adin txikikoak, barriz, guraso edo tutoreen baimenagaz parte hartu ahal izango dabe. Egile bakotxak gehienez lan bi aurkeztu ahal izango ditu.

Lanak jatorrizkoak izatea nahitaezkoa da eta ondoko ezaugarriak izan beharko ditue: Teknika librean landua, koloretan edo zuri-baltzean izango da. Neurriak: 30 x 40, euskarri zurrunean hobe kartoi luman eta kristal barik. Egileak CD batean kartelaren bi argazki erantsiko ditu (.jpg edo .tiff formatuan), bereizmen handian eta txikian.

Lanak Aterpe Leioa Gaztegunean entregau behar dira:

Aterpe Leioa Gaztegunea
Aldapabarrena kalea, 2.
48940 Leioa (Bizkaia)
Tel.: 94 405 58 50 // gazte@leioa.net

Epaimahaiak zemendiaren 11rako finalistak izango diran 5 kartelak aukeratuko ditu, data horretatik aurrera eta zemendiaren 24ra arte, Kultur Leioako webgunearen bitartez, ikusleek euren botoak emoteko aukerea izan deien. Kartel irabazlea epaimahaiaren eta ikusleen boto gehien jaso dauena izango da.

Sari banaketea 2013ko zemendiaren 29an, barikuan, arratsaldeko 19:30ean izango da Kultur Leioan.


Erakusketea:

Aurkeztutako lanak ikusgai egongo dira, betibe epaimahaiak zeintzuk erakutsiko diran aukeratzeko eskubidea gordez, espazio arazoakaitik eta lanen kalidadean oinarrituta. Aurkeztutako lanak zemendiaren 11tik abenduaren 11ra arte ikusgai egongo dira Aterpe Leioa Gaztegunean.

Udalak eskubidea izango dau sarituak izan ez diran lanak erakusteko eta zabaltzeko, dobaneko eskubide-emote lez ulertuz, esklusibidadeagaz, lanen erakusketea amaitu arte.

Leioako XIV. Pop Rock Lehiaketearen oinarriak ikusteko klik egin hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu