Lorerik ez urkamendian birea abiatu dau Sexty Sexers taldeak
2013-11-05 09:39 MusikeaTaldea kanta barriak lantzen dagoan bitartean, kontzertuak emoteko behar eta bizirik sentiduteko zirrareak aztoratuta, bost datako birea egiten dabilz 2013ko zemendian; hurrengo hitzordua Bilboko Kafe Antzokian izango da, hilaren 13an.
Sexty Sexers garai barrien bila dator indarbarrituta. Hondarribiako Psilocybenea aretoan Hero Mantra bireari amaierea emon eutson azken kontzertu katartiko haren ondoren talde nafarra musika panoramatik desagertu zan. Erabagi honi zazpi urteko lan deskantsu bakoak bide emon eutson, lau disko eta 200 kontzertutik gora atzean itxita. Halan da be, denbora tarte horretan, taldekideek proiektu bat baino gehiago abiarazo ditue, berbarako, Joseba B.Lenoir-en bakarkako proiektua ezagutu dogu (Instroak vol.1 eta vol.2) edota Sumisión City Blues, Mutürbeltz edo ZaKillers! bandak be nabarmendu daitekez.
Askoren sinismenaren kontra baina, Sexty Sexers ez zan sekula joan, lotan izan da bere negu partikularra pasetan eta heldua da garaia piztia lozorrotik esnatuko dana. Bandearen berrabiatze prozesuan, HeroMantra diskoa grabau eban Iñaki Fortun Gonzalez bateria joleak taldea ixteko erabagia hartu eban. Etapa barri eta zorioneko honi Inaxio Agara batu jakon, bateria jole aparta eta taldearen sortzaileetakoa. Honenbestez Sexty Sexers bere jatorrizko formazino eta esentziara itzuli da, 2001 urruti haretako lehen entseguetan finkatu zan lagun-arte horretara.
Taldea kanta barriak lantzen dagoan bitartean, kontzertuak emoteko behar eta bizirik sentiduteko zirrareak aztoratuta, bost datako birea egiten dabilz 2013ko zemendian:
Lorerik ez urkamendian Tour 2013
2013/11/01 Bartzelona - EH Sona, Rock Sound.
2013/11/02 Gasteiz, Hala Bedi 30 Urte Jaia, Gaztetxean.
2013/11/13 Bilboko Kafe Antzokian (Kafe Antzokiaren Gutiziak).
2013/11/23 Ondarroako Portuko Ranpin, RadixuIrratia Festa.
2013/11/30 Hondarribiako Psilocybenean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!