Suediako St. Jacobs Ungdomskor abesbatza irabazle Tolosan
2013-11-04 10:32 MusikeaTolosako 45. Abesbatza Lehiaketeak Suediako St. Jacobs Ungdomskor izan dau irabazle. Michael Wedarrek zuzentzen dauen taldeak Polifonia eta Musika Herrikoiaren sailetan nagusi izan da. Holan, talde suediarrak 2014an Hungarian egingo dan Europako Abesbatzen Sari Nagusirako txartela lortu dau, eurak izango dira Tolosaren ordezkari.
Tolosako 45. Abesbatza Lehiaketeak Suediako St. Jacobs Ungdomskor izan dau irabazle. Michael Wedarrek zuzentzen dauen taldeak Polifonia eta Musika Herrikoiaren sailetan nagusi izan da. Holan, talde suediarrak 2014an Hungarian egingo dan Europako Abesbatzen Sari Nagusirako txartela lortu dau, eurak izango dira Tolosaren ordezkari.
Euskal Obra baten interpretazino onenaren saria be suediarrek irabazi dabe. Oskorri taldeak sortu eta David Azurzak egokitutako Biolin musikaz lana kantau eben. Bigarren saria AEBetako Carolinako Unibersidadeko abesbatzak lortu dau, eta hirugarrena, Alemaniako KammerChor Saarbrüken taldeak. Haur Abesbatzen Lehiaketan Pragako Abesbatza Filarmonikoa nagusitu da.
Aurtengo Abesbatza Lehiaketek hamasei abesbatza hartu ditu, AEB, Alemania, Errusia, Estonia, Finlandia, Katal unia, Indonesia, Espainia, Suedia eta Txekiar Errepublikako abesbatzak, hain zuzen be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!