Keu Agirretxeak ahotsagaz eta gitarreagaz osotu dau 'Behe presioaren erdigunean' disko barria
2013-10-23 15:37 MusikeaDisko barriaren izenburuak berak, Behe presioaren erdigunean, argi adierazoten dauen lez, beste hainbat proiekturen zurrunbiloaren erdian ibili da konposatzen Keu Agirretxea musikari ondarroarra. Etxean grabautako laugarren beharra da, eta Mauka etxeak kaleratu dau. Lehenengo kontzertua etxean izango da, Ondarroako Kofradian, zemendiaren 2an.
Disko barriaren izenburuak berak, Behe presioaren erdigunean, argi adierazoten dauen lez, beste hainbat proiekturen zurrunbiloaren erdian ibili da konposatzen Keu Agirretxeak. Etxean grabautako laugarren beharra da, eta Mauka etxeak kaleratu dau. Lehenengo kontzertua etxean izango da, Ondarroako Kofradian, zemendiaren 2an.
Orain hiru urte argitarau eban aurreko diskoa, Denbora vs kantuak, ordutik Gorvernos taldeagaz ibili da, Gazta zati bat proiektuaren soinu-bandan parte hartu dau, musika-eskolak emoten ditu, eta familia be hasi da, ganeratu dau. Ahal dan moduan denporea aterata atondu dau diskoa etxean, etxeko egongelan.
Eta, holan, martitik aurrera, apur-apurka, buruan eukazan ideak formea hartzen joan dira. Disko naturala eta freskoa gura eban. Etxean grabau eta nahastau arren, masterizazinoa Madrilen egin dabe, Jose M. Rosilloren Audiomatics Recordsen. Ez da erraza izan, erronka bat be izan da, autortu dau.
Ahotsa eta gitarrea dira Behe presioaren erdigunean diskoaren zutabe nagusiak. Kolorea emon deutsat konponketakaz, baina lar jantzi barik. Edozelan be zuzenean ahotsa eta gitarreagaz beste barik defendatzeko modukoa da, azaldu dau. Ganerako lanen aldean, sintetizadore eta erritmo-kutxak agiri dira honetan.
Eguneroko bizitzan sentidutakoak kontetan ditue Inork ez digu esaten, Bakoitzean, Indar galaktikoa, Bi izan, Olatu bakoitzeko, Inperfektu eta hauskor, Zazpi itsasoak, Bidean galduta eta Zubian kantek. Aurrera egiteko gogoa azaltzen dabe -dino- alboan daukagun jenteak emoten deuskun indarra. Abestien berbetan kolaboratzaile izan ditu Leire Bilbao, Mikel Etxaburu, Eneko Garmendia eta Aiert Goenaga. Musikariei jagokionean, ondoan izan ditu Xabi Solano, Eneko Mobydick, Isusko Ramon, Esteban Valcarcel, Carlos Noain eta Mikel Arakistain.
Zemendian eta abenduan zuzeneko ugari ditu Agirretxeak: Ondarroan zemendiaren 2an ;17an, Azpeitiko San Agustin aretoan; 22an, Alegria-Dulantziko kultur etxean; abenduaren 5ean, Aretxabaletako kultur etxean; 6an, Durangoko Azokako Ahotsenea espazioan; 27an, Mutrikun; eta, 28an, Urretxun.
Indar galaktikoa entzuteko, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!