Antxinako moduan grabau dau binilo bat Garik, saio bakarrean eta formatu analogikoan

Bizkaie! 2013-10-31 14:37   Musikea

Elkar studio sessions. Live analogic recording proiektuan, Garik musikearen oinarrira jo dau. Zortzi kanta grabau ditu, era analogikoan, eta tirada mugatuko biniloan argitaratu. Grabazinoa saio bakarrean egin eban, 50eko eta 60ko hamarkadako musikari handiek egiten eben moduan. Holan, soinu berezidun artisau pieza bat da oraingoan dakarrena, zintzotasunez egina. Diskoa, Bilboko BBK Salan aurkeztuko dau Garik, zemendiaren 9an.

Elkar studio sessions. Live analogic recording proiektuan, Garik musikearen oinarrira jo dau. Zortzi kanta grabau ditu, era analogikoan, eta tirada mugatuko biniloan argitaratu. Grabazinoa saio bakarrean egin eban, 50eko eta 60ko hamarkadako musikari handiek egiten eben moduan. Holan, soinu berezidun artisau pieza bat da oraingoan dakarrena, zintzotasunez egina. Diskoa, Bilboko BBK Salan aurkeztuko dau Garik, zemendiaren 9an.

Elkar argitaletxeak aspalditik euki dau era horretako egitasmo bati ekiteko asmoa. Angel Valdes diskoetxeko kideak azaldu dauenez, baina, ekinaldi bakarrean grabetea musikari handien esku baino ez dago, ezin da edonogaz honelakoetan sartu. Gari aukeratu eben ideia barria probetako eta honek berehala emon eban baiezkoa, holako proposamenak gitxitan jasoten dira eta segiduan baietz esan neban. Garagarrileko egun baten egin eben grabaketea eta, biharamunean, nahasketak egin zituen. Garigaz batera, Miguel Moyanok (gitarrea), Karlos Aranzegik (bateria) eta Charli Solanok (bajua) parte hartu eben. Saioetan grabetea musikearen muinera jotea da, dino Valdesek, grabazinoa izan arren, zuzenekoaren ezaugarriak daukaz eta musikarien artean erabateko alkar ulertzea egon behar da, musikari guztiek abestiaren zerbitzura jardun behar dabe. Izan be, era horretako grabazinoetan, talde osoak batera joten dau estudioan, ez dago tresna bakotxa aparte grabeterik eta grabau osteko konponketak be mugatuak dira. Antxina, holan grabetan zan baina, gaur egungo aurrerapenakaz, albo batera geratu da sistemea.

Garik analogikoaren muga guztiak aukera bihurtu ditu, adierazo dau Valdesek. Musikariak berak ganeratu dauenez, zintzotasunez eta konpromisoz egindako proiektua da hau, grabaketa moduak ez dau beste aukerarik ixten. Egun biko grabazinoan, ezinbestean, musikarien arteko harreman estua sortzen dala autortu dau Garik, pentsetan dot 50eko eta 60ko hamarkadan sortzen zan magia lortu genduala estudioan. Modu berean, soinua be diferentea da, sonoridade horretara ondoen egokitzen diran kantak aukeratu dodaz, ze kantak diran modura agiri dira biniloan, ez dago artifiziorako tarterik. Udabarrian argitaratutako Ez da amaiera"diskotik hartuta dagoz biniloko sei kantak eta, beste bi, aurreko lanetatik hautatu ditu. Biniloa danez, lau abesti A aldean topauko doguz, eta beste horrenbeste, B aldean.

Elkarrek biniloaren mila ale baino ez ditu atara, 15na euroan, edizino mugatua dalako. Saioetan eta formatu analogikoan grabetako sailaren lehenengo diskoa da honako hau, baina, Angel Valdesek aurreratu dauenez, bildumea osotuten joateko asmoa daukie. Oraingoz, ezin dogu ezer aurreratu, baina beste artista batzuen bila gabilz, era honetako erronka bati aurre egiteko kapaz diranak. Edozelan be, sail laburra izango dalakoan dago Valdes, modu honetara grabetako konpromiso handia behar da.

Zemendiaren 9an, zuzenean aurkeztuko dau disko barria Garik. Gabeko 9etan hasiko da kontzertua, Bilboko BBK Salan. Aurretik, egun horretako eguerdiko 12etan, umeentzako kontzertu berezia emongo dau, BBK Salan bertan. Saio berezia izango da, umeakaz musikearen oinarrizko kontzeptuak landuko dodaz eta abesti batzuk joko dodaz, akustikoan” 6 eta 11 urte bitarteko umeentzako saioa izango da. Abenduaren 3an Santurtzin izango da Gari eta, abenduaren 21ean, Agurainen, Harresi aretoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu