Gustuko kantuen bersinoak jaso ditu Txapelpunkek 'Krem de la Krem' disko barrian
2012-01-26 14:53 MusikeaIndartsu dator Txapelpunk Krem de la krem lan barrian, hainbat talderen bersinoak euren erara eskainiz. Hamalau kanta jaso ditue, euren gustukoak danak. Guri markau deuskuen abesti edo taldeak dira. Bakotxak hiru bat aukeratu ditu, danok gustura egoteko, azaldu dau aurkezpenean taldeko abeslari Iñigitok.
Euskadiko Soinuak programeak bederatzi enpresa eroango ditu aurten Midem azokara
2012-01-26 10:23 MusikeaEuskadiko Soinuak programeak aurten be Midem musika eta teknologia azokan parte hartuko dau, urtarrilaren 28tik 31ra. Euskadiko Soinuakek bertoko musikea indartzera eta zabaltzea dau helburu. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatutako ekimena da, eta sektoreko enpresekaz alkarlanean hainbat egitasmo antolatzen ditu. Midem munduko musika azokarik handiena da.
Gerd Albrecht alemanak lehenengo aldiz zuzenduko dau Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
2012-01-25 12:02 MusikeaEuskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertuen programa barria hasiko dau urtarrilaren 26an, izan be, Gerd Albrecht zuzendari alemanaren gidaritzapean, bost kontzertu eskainiko ditu zezeilaren 1era bitartean. Hain zuzen be, James Dillonen White Numbers obrea estreinauko dau EOSek, bere 30. urteurrena ospatzeko antolatutako Tesela proiektuaren barruan
Zuzen-Zuzenean zirkuituak 80 euskal musikari batu ditu hirugarren edizinoan
2012-01-24 17:33 MusikeaAmaitu barri da Zuzen-Zuzenean zirkuituaren hirugarren edizinoa. Danetara, Euskal Herriko 18 aretotan jo dabe 80 bat euskal musikari edo taldek. 15.000 ikusletik gora batu dira zuzenekoetan. Kontzertuez han, bestelako ekintza paraleloak antolatu ditue edizino honetan. Zuzen-Zuzenean ekimenaren helburu nagusia bertako musikariek bertako aretoetan zuzeneko gehiago eskaintzea da.
Ivan Smagghe, Nacho Canut eta OjosPintados izango dira Guggenheim Bilbao Museoko 'Art After Dark' hurrengo saioan
2012-01-24 10:42 MusikeaIvan Smagghe Parisko giroko DJen arteko DJa izango da zezeilaren 10eko Art After Dark saioaren izarra Guggenheim Bilbao Museoan. Nacho Canut eta OjosPintados be bertan izango dira, musika elektronikoa, diskoa eta popa jarteko, museoko iturriek jakinarazo dabenez.
'Neguko Bidaia' eta 'Kontzertu Klasikoak' zikloak Getxon
2012-01-23 11:27 MusikeaGetxoko Udalak, Andres Isasi Musika Eskolearen eta Kultur Etxearen bitartez, 2012ko lehenengo hiruhilekorako udalerrian musika klasikoko zortzi kontzertuen eskaintza egin dau. Urtarrilaren 21tik martiaren 17ra arte (urtarrilaren 28an izan ezik), Musika Eskolako Areto Nagusiak IV. Neguko Bidaia zikloa eta XXVII. Kontzertu Klasikoak emonaldiak hartuko ditu.
Larregi, Nabil, Boys os Birle, Basaki eta Ion Barrokal eta The Uskis taldeak Ibilaldiaren abestia egiteko lehiaketearen azken txanpan
2012-01-20 13:17 Musikeawww.ibilaldia.net webgunean Abestia atalean sartu, aukeratutako 5 abestiak entzun eta edozeinek dauka botoa emoteko aukerea. Botoak urtarrilaren 30era arte emon ahal izango dira, urtarrilaren azken egunean dana antolatu eta zezeilaren 1ean ezagutarazoko da irabazlearen izena.
Capsula: Bilbotik Bogotá-ra euren rock gordina erakusten
2012-01-20 09:36 MusikeaBidaia aprobetxatuz taldearen hurrengo diskoa izango dana grabauko dabe, hau da, The Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars, David Bowieren kantuen interpretazino personala. Lan horretan barriro be John Agnello izango dabe produkzino lanetan. Grabazinoa, New Yorken, WaterMusic estudioan egingo dabe.
'Lur gorrian barrena' disko-liburua aurkeztu dau Xabi Strubellek
2012-01-17 14:47 MusikeaLur gorrian barrena disko-liburua aurkeztu dabe Xabi Strubell musikariak eta Eneko Haritza idazleak Donostian. Diskoak bederatzi abesti eta hamar ipuin ditu. Liburuagaz batera egingo daben umeentzako tailerraren barri be emon dabe Maluta argitaletxeko arduradunek.
Barrutirock musika zirkuituan izena emoteko epea edegi dabe
2012-01-17 12:02 MusikeaBarrutirock zirkuituan izena emoteko epea zabaldu barri dau Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak. Bilboko musika taldeek eta bakarlariek euren lanak zuzenean aurkezteko aukerea izango dabe uriko hainbat aretotan, zezeilaren 17tik aurrera.
Joxe Mari Soraluze Balentziaga 'Epelde' soinu-jotzailea hil da
2012-01-17 10:07 MusikeaJoxe Mari Soraluze Balentziaga Epelde soinu-jotzailea zapatuan hil zan. Epelde 1914an jaio zan Azkoitiko Martirieta bailarako Muno baserrian. Musikarako zaletasuna familiatik etorkon; aita eta aitita dultzaineroak izan ziran, baina berak soinu txikia aukeratu eban.
2012ko Ibilaldiko abestia aukeratzeko 25 lehiakide
2012-01-16 10:54 MusikeaAurtengo Ibilaldiko abesti lehiaketan parte hartzeko epea amaitu barri, 25 kanta jaso dituela jakinarazo dabe Trapagaraneko Itxaropena ikastolako arduradunek. Orain, epaimahaikideek abestiotatik bost aukeratuko ditue, Interneten ipini, eta gura dauenak botoa emon ahal izango dau.
Snow Patrol, Vetusta Morla, The Gift eta Noah & The Whale, Bilbao BBK Liven
2012-01-13 13:11 MusikeaAurtengo Bilbao BBK Live jaialdiko taldeen izenak jakinarazo ditue antolatzaileek: Snow Patrol, Vetusta Morla, The Gift, Noah & The Whale, Klaxons, Band Of Skulls eta Lori Meyers. Orain arte, Radiohead zan baieztatutako banda bakarra. Jaialdia Bilboko Kobetamendin egingo da, garagarrilaren 12tik 14ra.
Lehenengorako sarrerak agortu ostean, Berri Txarrak taldeak bigarren kontzertu bat emongo dau Bilbon
2012-01-13 10:50 MusikeaZezeilaren 4ko kontzerturako sarrerak salgai dagoz honezkero Musikaze eta Kulturalive webguneetan 13 euroko salneurrian (+ gastuak) eta txarteldegian 17 euroren truke erosi ahal izango dira.
Donostiako 47. Heineken Jazzaldian joko daben tokiko taldeak hautatzeko kontzertuak gaur hasiko dira
2012-01-12 14:27 MusikeaDonostiako 47. Heineken Jazzaldian joko daben tokiko taldeak aukeratzeko hautaketa prozesua aurrera doa, eta gaur hasiko da behin betiko zerrendea osotzeko baliogarriak diran jentaurreko kontzertuak, Kike Mora Quartet taldearen saioagaz.
Bilboko Udal Musika Eskoleak bost prestakuntza tailer eskainiko ditu urteari hasierea emoteko
2012-01-12 13:23 MusikeaEskolan emoten diran edukien prestakuntzea hobetzeko eta publiko guztiarentzat zabalik dagozan ikastaroek, oraingo honetan, bost ikasgai eskainiko ditue, bateriaren perfekzinoa landuko dan master class batetik hasi eta txalaparta, biola eta pianoa izango dira ikasgaiak. Eta jantza mintegian, Errenazimendu eta Barrokoko jantzearen garapena aztertuko da.
Eibarko Usartza txistu taldeak 75. urteurrenea ospatuko dau Bilbon emongo dauen kontzertuagaz
2012-01-11 10:12 Musikea75. urteurreneko ospakizunetan sartuta, taldea osotzen daben hamar musikarik, errepertorio tradizional bat eskainiko deutsie bilbotar publikoari. Hitzordua gaur, eguaztena, hilak 11, 20:00etan, Euskalduna Jauregiko A3 aretoan. Sarrerea librea da edukierea bete arte. Usartza Txistu Taldea, Bilboko Udal Txistularien neguko denporaldiko kontzertuen egitarauan, urteko lehen talde konbidatua da, BilbaoMusikak antolatuta.
The Doors taldearen 'L.A. Woman' diskoaren berrargitalpena, argitaratu bako materialagaz
2012-01-10 10:45 MusikeaThe Doors taldeak orain 40 urte grabau eban bandaren estudioko azken diskoa izan zan L.A. Woman. Rhino zigiluak lana berrargitaratu egingo dau, urteurrena gogoratzeko, Warner Music etxeko iturriek jakinarazo dabenez. Urtarrilaren 24an kaleratuko dabe.
Johnny Cashen omenezko 'Beltza' diskoa kaleratu dau Gaztelupeko Hotsak etxeak
2012-01-09 17:49 MusikeaBeltza. Bye, bai, Cash Johnny Cash musikariaren omenezko diskoa kaleratu dau Gaztelupeko Hotsak etxeak. Hogei talde batu dira baltzezko gizonaren kanta ezagunak jasoteko, tartean Zarama, Ratzinger, Petti eta Carniceros del Norte. Euskal Herrian kantari estatubatuarrari egin jakon lehenengop omenezko diskoa, diskoetxeko iturriek adierazo dabenez.
Gozategi taldea Txotx!! 2012 sagardaoaren estreinaldiko programan
2012-01-05 17:07 MusikeaGozategi taldeak garai barri bat estreinauko dau aurten. Alkarregaz joten hasi ziranetik 20 urte beteten diranez, bere errepertorioko abestirik gogoangarrienak barriro grabau ditue eta udagoienerako prest izango dira diskoan aurkezteko.
Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan