Ruede Hagelstein, DJ D-Beam eta Dj L. S. D. izango dira urteko azkenengo Art After Dark saioko protagonistak
2013-12-09 10:42 MusikeaAbenduaren 13an egingo dabe 2013ko azkenengo Art After Dark saioa. Berlingo Ruede Hagelstein, Bartzelonako DJ D-Beam eta Dj L. S. D. izango dira gau horretako protagonistak Bilboko Guggenheim museoan, 22:00etatik aurrera.
Abenduaren 13an egingo dabe 2013ko azkenengo Art After Dark saioa. Berlingo Ruede Hagelstein, Bartzelonako DJ D-Beam eta Dj L. S. D. izango dira gau horretako protagonistak Bilboko Guggenheim museoan, 22:00etatik aurrera.
Ruede Hagelstein izango da konbidau berezia. Berlinetik datorren musikariak 00:00etatik aurrera, elektrodisko eta techhouse soinuz beteko dau museoko Atrioa. Alemaniako uriko underground azpikulturearen burutzat daukie, eta haren nahasketek harrera sano ona izan dabe, zerrenda guztietan buru izan da, besteak beste, Output, Kitsune eta Upon You Records diskoetxeekaz argitaratutako lanei esker. Ruede Hagelstein musikari eta DJ autodidaktea da, Watergate klubeko DJ egoiliarra.
Lehentxuago, 23:00etan, DJ D-Beamek estilo ugari batzen dituan saioa eskainiko dau, elektroa, glitch-hop/rocka eta abangoardiako dubstepa. Gaztetatik parte hartu dau ekitaldi eta lehiaketetan, eta sari ugari jaso ditu. Igaz, Go-mag aldizkariak estadu espainiarreko hamar DJ onenen zerrendan sartu eban. Laster, binilo bi argitaratu ditu.
Baina, gaua Dj L. S. D.-ek hasiko dau, 22:00etan. Luis Solísek lotura handia dauka underground rockagaz, kontzertuak antolatzen ditu, horma-irudiak egin, diskoen azalak diseinau eta abar. Besteak beste, Chuck Berry, The Clash, Black Sabbath, Tame Impala, B52’s eta Yeah Yeah Yeahs taldeen musikea ipinten dau emonaldietan. Hard rocka, punk rocka, 1960ko garajea, noisea eta power popa buztartzen ditu.
Betiko lez, Guggenheimera doazenek museoko erakusketak bisitetako aukerea eukiko dabe, 22:00etatik 01:00era arte. Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964—2009), Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa eta Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak IV (Bilduma Iraunkorra) diran orain ikusgai dagozan erakusketak.
Art After Dark saioa Bilboko Fever klubagaz antolatu da, eta sarrerearen truke areto horretara sartzeko txartela jasoko dabe ikusleek, gau horretan bertan 00:00etik aurrera erabilteko.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!