Juantxo Zeberio Etxetxipiak jazza eta abesbatza buztartu ditu 'Eguberri Umama. Basque Christmas Songs' diskoan
2013-12-11 10:21 MusikeaLana kaleratu ondoren, zuzenean aurkezteko txandea da orain. Holan, datorren barikuan, abenduaren 13an, Tolosako (Gipuzkoa) Leidor Antzokian izango da kontzertuan, 21:00etan; abenduaren 15ean, Hondarribiko Itsas Etxea Antzokian izango da, 19:00etan; eta urtarrilaren 2an, azkenik, Donostiako Antzoki Zaharrean, 20:00etan.
Juantxo Zeberio Etxetxipiak jazza eta abesbatza buztartzen dituan hirugarren diskoa kaleratu dau, Eguberri Umama. Basque Christmas Songs izenburupean, 2003an Umama! eta 2007an Umama2 argitaratu ondoren. CDa kaleratu barri da eta laster zuzeneko emonaldietan be izango da entzungai, abenduan eta urtarrilean egingo diran kontzertuetan, Donostian egindako aurkezpen prentsaurrean azaldu dabenez.
Egitasmoan parte hartu daben musikariak honakoak izan dira: Gonzalo Tejada kontrabaxuan, Mikel Andueza saxoetan, Hasier Oleaga baterian eta Juantxo Zeberio Etxetxipia pianoa eta konposizinoetan. Eurekaz batera, Sustraien Ahotsa abesbatza (Migel Zeberio da zuzendaria), Lask umeen abesbatza (Tolosa) eta Orkatz Txiki umeen abesbatza (Zegama).
Abeslari bakarlariak, Ainara Ortega, Arantxa Irazusta, Xabier Ormazabal, Elene Arandia eta Jesus Mari Jauregi izan dira, eta Et Incarnatus Orkestreak be parte hartu dau grabazinoan, Xabier Zeberio (biolina) eta Iraide Ansorena (perkusinoak) musikari konbidaduakaz batera.
Lana kaleratu ondoren, zuzenean aurkezteko txandea da orain. Holan, datorren barikuan, abenduaren 13an, Tolosako (Gipuzkoa) Leidor Antzokian izango da kontzertuan, 21:00etan; abenduaren 15ean, Hondarribiko Itsas Etxea Antzokian izango da, 19:00etan; eta urtarrilaren 2an, azkenik, Donostiako Antzoki Zaharrean, 20:00etan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!