Mursegok 'Hiru' disko barria aurkeztuko dau barikuan, Bilbon

Bizkaie! 2013-12-11 10:56   Musikea

Hamaika abestiko beharra da Mursegoren Hiru (Bidehuts), danetariko doinuak dituena, afrikarrak, cumbia, hardcorea, folka, popa eta elektronikoa, esaterako. Maite Arroitajauregiren hirugarren diskoa da, eta barikuan, hilak 13, Deustuko Udaltegian aurkeztuko dau, Bilbon. Kontzertua debalde da.

Hamaika abestiko beharra da Mursegoren Hiru (Bidehuts), danetariko doinuak dituena, afrikarrak, cumbia, hardcorea, folka, popa eta elektronikoa, esaterako. Maite Arroitajauregiren hirugarren diskoa da, eta barikuan, hilak 13, Deustuko Udaltegian aurkeztuko dau, Bilbon.

2009an argitaratu eban lehenengo diskoa, Bat, eta ostean, Bi etorri zan. Kaleratu barri dauen Hiru lanak aurrekoen bidea segidu arren, produkzino lan handia egin dau oraingoan. Ibonrg musikaria izan da diskoaren produktore artistikoa. Aldaketea garapen personal eta musikalaren emoitzea be badala adierazo dau Arroitajauregik.

Udabarrian grabau zituen kantak, Azpeitiko Elektrika Grabaketak estudioan, Ander Barriusoren zuzendaritzapean. Orduak eta orduak emon ditu musikari eibartarrak etxean esperimentetan, eta horri zuzenekoetan ikasitako guztia gehituta eregi dau egitasmo barria. Arroitajauregik berak jo ditu musika-tresna guztiak, eta ez dira gitxi, besteak, beste, pianoa, ukelelea, txeloa, xilofonoa, kalimbea eta stylophonea.

Mursegok idatzi ditu ia kanta guztietako berbak, Victor Iriarte eta Harkaitz Canorenak be badagoz eta. Xabier Montoiak eta Ibonrgek kanta batzuetan parte hartu dabe, ganera.

Abenduaren 13an, Bilboko Deustuko Udaltegian emonaldia eskainiko dau Mursegok Hiru aurkezteko, 19:30ean. Kontzertua debalde da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu