Crystal Fighters eta Belako taldeak, 2014ko Bilbao BBK Live jaialdian
2013-12-23 17:14 MusikeaBilbao BBK Live jaialdiaren 2014ko kartela badoa apurka-apurka beteten. Daborduko, hogei talderen barri emon dabe antolatzaileek, azkenengoak, Crystal Fighters, Belako, Izal, Chet Faker, Shaka Ponk eta La M.O.D.A. Datorren urteko Bilbao BBK Live garagarrilaren 10, 11 eta 12an egingo da.
Bilbao BBK Live jaialdiaren 2014ko kartela badoa apurka-apurka beteten. Daborduko, hogei talderen barri emon dabe antolatzaileek, azkenengoak, Crystal Fighters, Belako, Izal, Chet Faker, Shaka Ponk eta La M.O.D.A. Datorren urteko Bilbao BBK Live garagarrilaren 10, 11 eta 12an egingo da. Aitatutako bandez gan, The Black Keys, Franz Ferdinand, Phoenix, Jack Johnson, Imagine Dragons edo The Lumineers be Bilbon izango dira garagarrilean.
Crystal Fighters boskotea Londresen sortutakoa bada be, Euskal Herria dau inspirazino iturri. VIII. mendeko euskal folklorea eta egungo jantza musika batzen ditu, gitarra elektriko, sintetizadore eta bateriekaz batera, txalapartea, txistua eta danbolina erabilten ditue. Taldearen izena Laure Stockley taldekidearen aititak bere azkenengo urteetan Nafarroan eukan etxean idazten ebilen (eta amaitu barik itxi eban) operearen izenburua da. Talde ingelesak disko bi plazaratu ditu: Star Of Love (2010) eta Cave Rave (2013).
Belako talde bizkaitarra urte bi besterik ez ditu. Bilbao BBK Live 2012n jo eban laukoteak, Gaztea irratiaren maketen lehiaketako irabazle izateagatik. Ordutik, makinatxu bat zuzeneko emon ditue. Eurie lehenengo diskoak new wave britainiarra eta egungo musika elektroniko jantzagarria buztartzen ditu.
Madriletik datorren Izal taldearen sortzailea Mikel Izal iruñearra da. Queen, Red Hot Chili Peppers, Arcade Fire, Florence & The Machine, Standstill, Extremoduro eta Vetusta Morla taldeak gogoko ditue. Teletransporte (2010) lehenengo EPak musikearen munduan sartu zituan, baina benetako arrakasta emon deutsiena Magia y efectos especiales (2012) lehenengo diskoa izan zan. Bigarren diskoa Agujeros de gusano (2013) da.
Gehitu diran ganerako taldeak hurrengo honeek dira: Chet Faker, Shaka Ponk eta La M.O.D.A. (La Maravillosa Orquesta Del Alcohol).
Bilbao BBK Live jaialdiak hiru egunetarako bonuaren eskaintzea indarrean dauka, 96 euroko prezioan, 2014ko otsailaren 4a arte. Bonua Bizkaiko Foru Aldundiak kultur produktuen konsumoa sustatzeko sortutako Bizkaiko Kultur Txartelaren bidez be erosi daiteke.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!