Euskal Herriko Gazte Orkestreak hasi barri ditu Neguko topaketak Eibarren

Bizkaie! 2013-12-26 10:54   Musikea

Abenduaren 27an, barikua, Euskal Herriko Gazte Orkestreak (EGO) ate edegien jardunaldia egingo dau, Eibarko egoitzan. Musikari gazteen lanaz gozetako aukerea izango dabe bertara doazenek, eta ikasle zein irakasleekaz berba egin ahal izango da ganera. EGOren neguko topaketak abenduaren 26an hasi eta urtarrilaren 5ean amaituko dira.

Hogeita hamahirugarren aldiz aurkeztu ditue lan-topaketok. Euskadiko musikari gazteen artea kalidadezo prestakuntzea sustatzeko apostua egin dau Eusko Jaurlaritzeak, adierazo dau EGOk prentsa ohar bidez. Jardunaldien barritasun handiena bakarlari gazte biren parte-hartzea izango da.

Topaketen ostean, hiru kontzertu emongo ditue musikari gazteek. Lehenengo emonaldia Gasteizko Printzipal antzokian izango da, urtarrilaren 2an; bigarrena, Bilboko Euskalduna Jauregian, 3an; eta, azkenengoia, Donostiako Victoria Eugenian, 4an. Kontzertu guztiak 20:00etan izango dira.

Lau bakarlari gazteren laguntzinoa izango dau EGOk, Lourdes Alonso (biolina), Mikel Urdangarin (biolina), Maria Rallo Muguruza (biola) eta Jorge Alvarez (biolontxeloa). Ralph Vaughan Williamsen eta Piotr Ilich Tchaikovskiren lanak eskainiko ditue.

Euskal Herriko Gazte Orkestrea 1997an sortu zan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren ekimenez, eta BBK, Kutxa eta Vital Kutxa fundazinoen babesagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu