Gitarrea eta harizko beste musika tresna batzuk protagonista Bilboko IV. Mila Musika Haria ekimenean

Bizkaie! 2013-12-10 14:14   Musikea

Gitarra zale guztiek Mila Musika Haria zikloaren laugarren edizinoaz gozau ahal izango dabe abenduan. Egitaraua, gitarrearen eta harizko musika tresnen inguruan sortzen diran musikei eskainita egongo da, mundu osoan ikus daitekezan adierazpen eta bariedade guztietan.

Gitarra zale guztiek Mila Musika Haria zikloaren laugarren edizinoaz gozau ahal izango dabe abenduan. Egitaraua, gitarrearen eta harizko musika tresnen inguruan sortzen diran musikei eskainita egongo da, mundu osoan ikus daitekezan adierazpen eta bariedade guztietan.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako egitaraua abenduaren 10etik 20ra eskainiko da, Barrainkuako Udaltegian. Emonaldi guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira.

Edizino honetan, Mila Musika Haria programeak protagonista nagusi gitarra klasiko garaikidea eta baxu elektrikoa izango diran kontzertuak eskainiko ditu, eta baita autore musika eta sustrai iberoamerikarreko emonaldiak be.

Musika zikloa abenduaren 10ean hasiko da, Bilboko Udal Musika Eskolako gitarra musika tresna taldearen kontzertuaren eskutik, ikastetxe horretako irakasle dan David Ekairen zuzendaritzapean. Taldea bederatzi gitarrek osotzen dabe, txirulak, biolinak, tronpetak, txeloak, akordeoiak eta ahotsak lagunduta, eta klasiko herrikoien oso emonaldi personala eskainiko dau.

Programako bigarren errezitaldia abenduaren 12an izango da, eta protagonista Enrike Solinisen gitarra klasiko garaikidea izango da. Musikari ikonoklasta hori erraztasunez mobiduten da Errenazimenduko musikan zein hard rock lako estilo desbardinetan.

Autore musika, Julio Azcano musikari argentinarraren gitarrearen eta Anatoliako musika tradizinoko harizko tresnea dan eta Taylan Arikanek joten dauen baglamaren eskutik etorriko da. Bi musika tresnek euren melodiak alkartzen ditue Ayresen, musika kultura anitzek bat egiten daben soinu gune edegien.

Abenduaren 19an, gitarra iberoamerikarra izango da protagonista, Patxi Ramak (gitarra), Daniel Ortegak (baxu elektrikoa) eta Claudia Moralesek (ahotsa eta perkusinoa) osotutako Gautxo taldearen errezitaldiagaz. Gautxo, musika latinoamerikarraren eremu zabala aztertu nahi dauen musika egitasmoa da, hirukote akustiko formatuan. Zamba argentinarraren, boleroaren edo tangoaren bersinoak, jazz eta flamenko ukitu leunakaz harmonizauta dagoz.

Mila Musika Haria ekimenaren laugarren edizinoa abenduaren 20an amaituko da, Kike Mora buru dauen Kike Mora Groove Trío taldearen kontzertuagaz. Hirukoteak, ukitu elektriko indartsua dauen errezitaldia eskainiko dau, taldeak berak egindako kantetan eta funk eta groove klabe bersinoetan oinarritua, jazzaren lengoaiaren barruan. Moragaz (baxu elektrikoa) batera Kike Gutman egongo da saxoan eta Kepa Calvo baterian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu