Joseba B. Lenoirrek lau kantako 'Tenpesta' diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2013-12-30 13:59   Musikea

Hirugarren diskoa aurkeztu dau oraintsu Joseba B. Lenoirrek, lau kantako Tenpesta (Gaztelupeko Hotsak). Oraingoan bere ahotsa entzun ahal izango dogu, izan be hirutan kantetan dau eta. Biniloan kaleratu dabe bakar-bakarrik.

Hirugarren diskoa aurkeztu dau oraintsu Joseba B. Lenoirrek, lau kantako Tenpesta (Gaztelupeko Hotsak). Oraingoan bere ahotsa entzun ahal izango dogu, izan be hirutan kantetan dau eta. Biniloan kaleratu dabe bakar-bakarrik.

Berako musikaria Izaki Gardenak, SextySexers, Mugaldekoak eta Sumision City Blues taldeetako kidea be bada. Joseba Baleztenaren izen artistikoa JB Lenoir bluesman mitikoari egindako omenaldia da. 2012an Instroak Vol. 1 autoproduzidu eban, eta ostean, Instroak Vol. 2 etorri zan Gaztelupeko Hotsak etxeagaz. Horreek behar biak instrumentalak ziran, folk estadubatuar estilokoak. Tenpesta aurkeztu barri dauen diskoan, ostera, blues-rock soinudun lau pieza sortu ditu: Tempesta, Erraietatik erran, Ez zaitut behar eta Itsu eta biluzik. Lehenengoa izan ezean, beste hiruretan bere ahotsa sartu dau Joseba B. Lenoirrek.

Tresna guztiak (gitarrea, tekladua, bajua, nakoa eta pinoa) berak jo ditu, bateria izan ezik. Aitor Goikoetxea (Berri Txarrak ohia) eta Willis Drummondeko Felix Buff izan ditu lagun lanean. Saran, Iñigo Irazokiren diskoan grabau ditue lau kantak. Masterra Jonan Ordorikaren ardurea izan da.

Gustura ibili da Lenoir kantetan, hasierako bildurra behion gaindittuta. Halanda ze, hurrengo disko abestua luzeagoa buruan daukala daborduko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu