Enrike Solinisek 'Colores del Sur' bere bakarkako lehenengo diskoa kaleratu barri dau

Bizkaie! 2014-01-03 11:12   Musikea

Hamasei kantaz osotu dau Enrike Solinis musikari bilbotarrak Colores del Sur (Glossa Platinum) bere bakarkako lehenengo diskoa. Barrokoko musika europarra landu dau, batez be Espainia eta Italiako doinuak, baina bada Euskal Herrikoren bat bere, Errekaxilo fandangoa hain zuzen be. Zezeilean hasiko da behar barria jentaurrean aurkezten.

Hamasei kantaz osotu dau Enrike Solinis musikari bilbotarrak Colores del Sur (Glossa Platinum) bere bakarkako lehenengo diskoa. Barrokoko musika europarra landu dau, batez be Espainia eta Italiako doinuak, baina bada Euskal Herrikoren bat bere, Errekaxilo fandangoa hain zuzen be. Zezeilean hasiko da behar barria jentaurrean aurkezten.

Antxinako musikea sasoian joten zan lez interpretau dau Solinisek bere gitarra barrokoagaz, dana dala piezen partiturak oso-osorik ez dagozanez, zati batzuk inprobisau egin behar izan ditu derrigor. Espainia eta Italiako VII. mendeko eta XVIII. hasierako gitarrarako errepertorioa jaso dau, musika kultua eta herrikoia nahastean. Hamasei kantak instrumentalak dira.

Solinisen bakarkako beharra izan arren, lagun ditu diskoan Euskal Barrokoensemble taldeko kide David Jiménez Chupete eta Dani Garay (perkusinoa), Miren Zeberio (biolina), Josetxu Obregon (biolontxeloa), Pablo Martín Caminero (kontrabajua), Iñaki Aranegui (tiorba) eta Vicente Parrilla (flautea). Fahmi Alqhai produkzino-lanetan ibili da.

Glossa Platinum diskoetxe alemaniarrak argitaratu dau lana. Antxinako musikan espezializautako zigilu inportantea da, eta mundu mailako distribuzino oso ona dauka, niretzat oso garrantzitsua da hori, dino Solinisek berak. CDaren liburuskea euskeraz, gazteleraz, frantsesez, alemanez eta inglesez atera dabe. Euskal Herrian baino kanpoan sarriago joten dau musikari bilbotarrak.

Bilboko J. C. Arriaga konserbatorioan egin zituan lehenengo ikasketak Solinisek, eta ostean Catalunyako Escola Superior de Musican antxinako musikako goi mailako ikasketak egin zituan. 2006an sortu eban Euskal Barrokoensemble taldea.

Diskoko kantea entzungai, hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu