Anarik 'Bidea eta denbora' zuzeneko diskoa kaleratu barri dau
2014-01-09 11:11 MusikeaHamazazpi urteko ibilbidea bederatzi kantatan batu dau Anarik Bidea eta denbora (Bidehuts) zuzeneko diskoan. Irla Izan beharraren biran zuzenean grabetako kantak dira, gehienak Donostiako Viktoria Eugenian zezeilan emondako kontzertukoak, eta gitxi batzuk Zarauzko Putzuzulo gaztetxekoak. Zezeilean ekingo deutso kontzertuak emoteari.
Hamazazpi urteko ibilbidea bederatzi kantatan batu dau Anarik Bidea eta denbora (Bidehuts) zuzeneko diskoan. Irla Izan beharraren biran zuzenean grabetako kantak dira, gehienak Donostiako Viktoria Eugenian zezeilan emondako kontzertukoak, eta gitxi batzuk Zarauzko Putzuzulo gaztetxekoak. Zezeilean ekingo deutso kontzertuak emoteari.
1997an argitaratu eban lehenengo diskoa kantari azkoitiarrak, Anari (Esan ozenki). Ostean, Habiak etorri zan, 2000. urtean, ha be Esan ozenki etxeagaz; handik bost urtera, Zebra (Metak) kaleratu eban; eta, 2009an, Irla izan (Bidehuts). Tartean, Pettigaz be lan bat atera eban, eta zuzeneko bat. Disko bakotxetik lagin txiki bat aukeratu dau Anarik, eta ganera kronologiaren arabera antolatu ditu kantok. Holan, lehenengo diskoko lehenengo kantea da zuzeneko honetan be lehena, Gure mundua abestia, hain zuzen be.
Horrezaz aparte, ondoko kantak jaso ditu Anarik: Zubiak, Habiak, Denbora, Bihotza, Aingura hegodunak, Naufragoak, Harriak eta Amua. Zuzenean grabatu zituan lez batu ditue diskoan be, konponketa barik. Emonaldietako betiko taldeagaz egin zan grabazinoa, Mikel Abrego (bateria), Xabier Olazabal (bajua), Borja Iglesias (gitarrea), Maite Arroitajauregi (bilontxeloa) eta Mariano Hurtado (tekladua) musikariekaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!