Leioako XII. Pop Rock Lehiaketeak baditu finalistak

Bizkaie! 2012-04-24 18:01   Musikea

Metal arloan, Creownless, Steel Puppets eta Frequency; Pop Rock arloan, The Pink Elephants, Krell eta The Glassphone dira finalistak. Euskerazko abestirik onena sari berezia Haxotz talde bilbotarrak eroan dau eta Leioako Udala saria, barriz, Luppulo talde leioaztarrak

Capsula taldearen lehenengo hiru diskoen berrargitalpena eta Ziggy Stardust-en grabazinoa

Bizkaie! 2012-04-19 11:48   Musikea

Maiatzaren erdialdera kalean izango dira euskal-argentinar taldearen lehenengo hiru grabazinoak: Sublime (1999), Yudoka (2000) eta Capsula (2002), azken hau euren aurkezpen gutuna izan zana gurean. Nahasketa eta masterizazino lan barriak Angel Katarainek eginak dira, eta hasiera-hasieratik erakusten deuskue taldea bere sasoirik onenean, gaztelaniaz eta ingelesez abesten. Biniloan eta CDan, diseinuak be guztiz barrituta.

Durangaldeko musika taldeen II. Greatest Hits Gaua apirilaren 20an eta 27an

Bizkaie! 2012-04-19 11:06   Musikea

Greatest Hits Gaua Durangaldeko taldeen topagune izateko asmoz sortu zan, musikarien eta zaleen arteko hartu-emonak gerturatu eta alkarren kuriosidade eta gustuak asetzeko. Lehen edizinoa 2007ko martiaren 9an eta 16an izan zan, Plateruenan, eta eskualdeko 25 talde izan ziran parte-hartzaile.

'Oinak kantuz' jantzarako diskoa aurkeztu dau Aiko taldeak

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-04-18 15:50   Musikea

Jantzan egiteko diskoa holantxe definidu dabe Aiko taldeko kideek Oinak kantuz (Elkar) disko barria. 19 abesti barri sortu ditue, danak estilo tradizionalean idatziak. Alvaro Garciak (gitarrea), Aitor Furundarenak (eskusoinua), Sabin Bikandik (txistua) eta Asier Garciak (danborra) taldekideek aurkeztu dabe diskoa Bilbon.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ondo pasau eta ondo pasarazoteko diskoa atara barri dau The Uski´s boskoteak

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-04-18 15:28   Musikea

Ondo pasetako eta ondo pasarazoteko diskoa da The Uski´s taldearen Tximinotan. Hamahiru kanta batu ditu Ibarrangelu eta Elantxobeko boskoteak, eta aurreko lanetan lez, honetan be rock´n´rolla da nagusi.

Gero eta hurrago Aitzealdenk! Zuzenean 01

Bizkaie! 2012-04-17 17:57   Musikea

Mondocane, Capsula, Antilles, We are Standard, Inoren ero ni, Willis Drummond, Santiago Latorre eta Rauelsson taldeek osotzen dabe Azpeitiko Aitzealdenk! Zuzenean 01 musikaldia. Hiru eguneko zuzeneko musika kontzertuen jaialdia, hil honen azkenengo astegoienean izango da, hain zuzen –apirilaren 27tik 29ra–.

Francisco Escudero gogoratuko dabe Gipuzkoan 50 jarduera baino gehiagogaz

Bizkaie! 2012-04-17 12:47   Musikea

Francisco Escudero oinarrizko konpositorea da euskal musikan. Concierto vasco para piano y orquesta, Illeta, Zigor! eta Gernika (operak azken bi honeek) lako obren egile, lan handia egin eban euskal gaien inguruko eta euskal testuetan oinarritutako musika sorkuntzan.

The Mars Volta, Twisted Sister, M.Ward eta Rich Robinson be Azkena Rock jaialdian izango dira

Bizkaie! 2012-04-12 15:53   Musikea

Azkena Rock jaialdiako kartelean hainbat izen barri ipini ditue, besteak beste, The Mars Volta, Twisted Sister, M.Ward eta Rich Robinson. Festibala Gasteizeko Mendizabalan izango da, bagilaren 14tik 16ra bitartean. Oraindino, beste talde bi falta dira dira konfirmetako, astegoinean jakinarazoko ditue

BilbaoMusikak garagarrileko musika-udalekuetan izena emoteko epea edegi dau

Bizkaie! 2012-04-11 15:36   Musikea

BilbaoMusikak musika-udalekuak antolatu ditu garagarrilaren 2tik 27ra bitartean, 5 eta 12 urte bitarteko umeentzako. Izena emoteko epea apirilaren 16an hasiko da, maiatzaren 4ra arte. Umeek kantua, jantzea, musikea, gorputz heziketea eta antzerkigintzea landuko ditue.

Carl Craig, Jeff Automatic eta Lourdes Madow, apirileko Art After Dark saioko protagonistak

Bizkaie! 2012-04-10 11:33   Musikea

Art After Dark saio barri izango da barikuan, hilaren 13an, Bilboko Guggenheim museoan. Oraingoan, Carl Craig, Jeff Automatic eta Lourdes Madow dira protagonistak. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira, eta erakusketetako aretoak be zabalik egongo dira.

Euskal musika taldeak atzerrian zuzenean

Bizkaie! 2012-04-04 11:40   Musikea

Gatibu talde gernikarra lehenengoz abiatuko da atzerrira eta Irlandako bireari ekingo deutso. Apirilaren 4tik 10-era Dublin, Derry, Belfast eta Corketik ibiliko dira danetara 6 kontzertu eskainiz.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Inoizko izen-emote gehien, Amorebieta-Etxanoko kaleko-musiken Haizetara jaialdian

Bizkaie! 2012-04-04 10:30   Musikea

15 herrialdetako 41 bandek emon dabe izena Haizetara jaialdian, Amorebieta-Etxanoko Udalak jakinarazo dauenez. Kale-musikearen nazinoarteko jaialdia da Haizetara, eta aurten zortzigarren edizinoa egingo da, bagilaren 22tik 24ra bitartean.

Eraso! 'Ez gara inoiz hilko'

Bizkaie! 2012-04-03 15:14   Musikea

Iluntasunetik argira, zazpi urte luze pasau dira. Halabeharrez hausi eben maiztasuna, bizibarritu eta hausnarketea egiteko. Ez Gara Inoiz Hilko bosgarren diskoa da Eraso! taldearen erabagia. Bizirik sentiduteko apustu sendoa, eta hautsak harrotzeko bildurrik ez dauena.

Musikearen alderik ezkutuenak, Bilboko Alondigako 'The side show' programan

Bizkaie! 2012-03-28 11:49   Musikea

Soinuaren modu desbardinetara hurreratzeko aukerea izango da martiaren 29tik 31ra bitartean Bilboko Alondigan, The side show: Musika ezkutuan EX programearen bigarren monografikoaren egitarauaren barruan. Soinua biziteko eta esperimentetako kontzertuak, performanceak, instalazinoak, tailerrak eta beste makina bat jarduera atondu ditue. Egitarauko ekitaldi gehienak doban izango dira.

Euskadiko Soinuak Marsellan

Bizkaie! 2012-03-27 14:57   Musikea

Babel Med Music ekimenaren 8. urtea bada be, Euskadiko Soinuak-entzako lehenengo aldia izango da. Euskal enpresa batzuek inoiz parte hartu izan daben arren, oraingoan Euskal Herriko musika sektorearen erakusleiho izango dan stand amankomuna be ezarriko da Marsellako Dock des Suds-en.

Kupela taldeak 'Gailurrak ikutuz' disko barria kaleratu dau

Bizkaie! 2012-03-23 14:59   Musikea

Kupela taldeak Gailurrak ikutuz diskoa kaleratu barri dau Elkar etxeagaz. Betiko lez, jantzarako abesti aproposak sortu ditue, baina oraingoan giro lasaian entzuteko be egokiak. Aurreko lanen aldean desbardina dala nabarmendu dabe musikariek, izan be bertsoak hartu ditue oinarria diskoa osotzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Andrew Weatherall britainiarra zuzenean, martiko Art After Dark saioan

Bizkaie! 2012-03-20 11:43   Musikea

Martiko Art After Dark saioko protagonistea Andrew Weatherall produktore britainiarra izango da. Orain dala hogei urte hasi zan acid house musikea lantzen, eta ekarpen ugari egin deutsoz musika elektronikoari. Kontzertua martiaren 23an izango da, Guggenheim museoan, 00:00etan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilbao Ars Sacrum zikloak bost kontzertu eskainiko ditu

Bizkaie! 2012-03-20 10:44   Musikea

Bilbao Ars Sacrum eleiz musikearen zikloa martiaren 26tik apirilaren 4ra bitartean egingo dala iragarri dau Bilbao 700 Fundazinoak. Aurton, bost emonaldi atondu ditue, lehenengoa Arriaga antzokian, eta ganerakoak Atxuriko Gizakundearen eleizan.

Jimmy Cobbek jasoko dau aurten Donostiako Jazzaldia Saria

Bizkaie! 2012-03-20 10:26   Musikea

1929an jaioa, urtarrilean bete zituan 83 urte, eta sasoi betean dago Jimmy Cobb. Bere ibilbide profesionalaren hasieran, eta Earl Bostic orkestran sartu aurretik (eurekaz grabau zituan bere lehen diskoak 1950eko hamarkadearen hasieran), Charlie Rouse, Leo Parker, Frank Wess, Billie Holiday eta Pearl Baileygaz egin eban lan bere jaioterrian, Washingtonen.

Dominika Etxart kantari zuberotarra joan jaku

Bizkaie! 2012-03-19 10:53   Musikea

Dominika Etxart kantari zuberotarra barikuan, hilak 16, hil zan, 79 urte zituala gaixotasun luze baten ostean. Eleizkizunak domekan izan ziran, Altzürükün. Niko Etxarten aitak lan handia egin eban Zuberoako kantak berreskuratzen eta zabaltzen; berak batutako asko eta asko ia galduta egozan.