Biboko Aste Nagusiko Bertako Pop Rock Erakusketea abian da

Bizkaie! 2014-05-05 12:36   Musikea

Bertako Pop Rock Erakusketearen 28. edizinoan izena emoteko epea zabalik dagoala jakinarazo dau Bilboko Udalak. Maiatzaren 31 izango da azkenengo eguna. Taldeek gitxienez lau kanta bialdu behar ditue.

Bertako Pop Rock Erakusketearen 28. edizinoan izena emoteko epea zabalik dagoala jakinarazo dau Bilboko Udalak. Maiatzaren 31 izango da azkenengo eguna. Taldeek gitxienez lau kanta bialdu behar ditue.

Aurreko urteetan lez, parte hartu ahal izateko taldekideak Bizkaian bizi behar dira edo taldekide bat sikeran lurraldean erroldatuta egon behar da. Metal eta Pop Rock estilo guztiak onartuko dira, jazza izan ezik. Antolatzaileek jakinarazo dabenez, bandetan emakumeak izatea eta euskeraz abestea kontuan hartuko da aukereketea egiterakoan.

Taldeek gitxienez lau abesti original bialdu behar ditue, euren biografia eta datuekaz batera. Musika estiloa, erabilten daben hizkuntzea eta taldekideen izenak be azaldu behar dira. Argibide gehiago behar izan ezkero, www.bilbao.net eta izena emoteko, hemen.

Aste Nagusiko Pop Rock Erakusketea 1985ean sortu zan pop-rock musikan euren lekuaren bila dabilzan Bizkaiko taldeei bultzadea emateko asmoz. Urteotan, 1.750 maketa baino gehiago aurkeztu dira eta 278 talde ezagutzera emoteko aukerea izan dabe. Ripako kaia, Unamuno plazea, Arenala, Bailen kalea eta Bilborock izan dira ekimenaren eszenatokiak.

Gaur egun talde ezagunak diranak hartu eben parte erakusketan, besteak beste, We Are Standard, Zodiacs, Gora Japon, Zea Mays, Idi Bihotz, Atom Rhumba, Audience, Sativa, Jukebox Racket, Hash, Radio Crimen, Porco Bravo, Horn of Rhino, Eureka Hot 4, Ainara Legardon, Smile, The Riff Truckers, Rise To Fall, Eneko Moby Dick eta Rubia musikariek.

Egitasmoa La Caldera musika alkartea, Stereozona plataformea eta Metal For The Crew alkartearen lankidetzeagaz antolatu da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu