Tania de Sousaren bakarkako lehenengo diskoa produziduko dau Fermin Muguruzak

Bizkaie! 2014-04-04 15:06   Musikea

Tania De Sousa, Zuloak eta The Dispositives taldeetan ibilitako abeslariak, bakarkako lehenengo diskoa grabauko dau eta produkzinoaz arduratuko da Fermin Muguruza Irungo musikaria eta dokumentalistea.

Tania De Sousa, Zuloak eta The Dispositives taldeetan ibilitako abeslariak, bakarkako lehenengo diskoa grabauko dau eta produkzinoaz arduratuko da Irungo musikaria eta dokumentalistea.

Hil honen amaieran crowfunding kanpaina bat jarriko dabe martxan diskoa finantzietako Verkami plataformearen bidez eta maiatzean Tolosako Bonbereneako estudiotan sartuko dira grabazino lanak egiten, Karlos Osinaga 'Txap' (Lisäbo) soinu teknikaria izango dalarik.

Tania De Sousaren taldean parte hartuko daben musikariak ondokoak dira: Fermín Bouza (Correos), gitarrak eta sintetizadoreak, Ander Del Sol (Kasernarat, Iam Raros), bateriagaz, eta Maitane Alonso Mai Bass (The Dispositives, Rolling Dice) baxuagaz.

Oraindino goizegi da data zehatzik emoteko baina ezustekorik ezean, aurtengo irailean argitaratu leikie diskoa.


Tania de Sousaren bideoa ikusteko klik egin hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu