Polonia, Danimarka eta Txekiar Errepublikako bandak izango dira Getxoko Jazzaldiaren Talde Lehiaketako finalean
2013-03-18 17:42 MusikeaGetxoko Jazzaldiaren 37. edizinoko Talde Lehiaketako finalean parte hartuko daben taldeak dagoeneko hautatu ditue. Aurten, 56 taldek parte hartu dabe lehenengo fasean eta, horreen artean, honako lau honeek hautatu ditu epaimahaiak: Michal Szkil Quintet (Polonia), Artur Tuznik Trio (Danimarka), Jan Feco Quartet (Txekiar Errepublika) eta Freeway Quintet (Polonia).
Fermin Muguruza, Klaxons eta Mark Lanegan, Bilbao BBK Liven
2013-03-14 10:58 MusikeaDatorren garagarrilean Bilbao BBK Live jaialdian joko daben beste hamasei talderen izenak iragarri ditue antolatzaileek, besteak beste, Mark Lanegan Band, Benjamin Biolay, Charles Bradley eta Fermin Muguruza.
Joseba B. Lenoirrek 'Instroak Vol.2' bakarkako bigarren disko instrumentala kaleratu dau
2013-03-12 11:31 MusikeaAEBetako folk doinuz atondu dau Joseba B. Lenoirrek Instroak Vol.2 (Gaztelupeko Hotsak) bakarkako bere bigarren diskoa. Domekan, hilak 17, Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan aurkeztuko dau lan barria zuzenean, 19:00etan.
Bilbao Ars Sacrum zikloak sei emonaldi eskainiko ditu martiaren 20tik aurrera
2013-03-11 17:37 MusikeaBilbao Ars Sacrum zikloak musikari, talde eta bakarlari ezagunak batuko ditu aurten be Bilboko Gizakunde eleizan. Egitaraua martiaren 20an hasi eta 26an amaituko da. Sei emonaldi antolatu dira, danak 20:30ean.
Wynton Marsalis, Stacey Kent eta Ignacio Berroa Getxoko Jazzaldiaren saio nagusietan
2013-03-11 14:41 MusikeaAurten garagarrilaren 3tik 7ra izango dan Getxoko 37. Nazioarteko Jazzaldiaren saio nagusietako egitarauak baditu izen bereziak. Horreen artean nabarmentzekoa da Wynton Marsalis tronpeta-jotzaile arrakastatsua. Musikari estadubatuarra Jazz Lincoln Center Orchestreagaz joko dau, egungo jazz eszenako hamabost musikari onenetariko batzuk batzen dituan taldeagaz, hain zuzen be.
Garik 'Ez da amaiera' bakarkako zazpigarren diskoa kaleratu dau
2013-03-08 14:49 MusikeaPopa, psikodelia eta poesia dira Gariren Ez da amaiera (Elkar) disko barriko hiru zutabeak. Ia-ia estudioan bertan hasi eta amaitu dau diskoa, han gauzatu da sorkuntza prozesua. Hamaika kanta, maitasunaz, eguneroko kontuez, bizitzaz azken batean. Bakarkako ibilbideko zazpigarren lana da.
Delorean DJ Set, Joan S. Luna eta DSKTT Gasteizko Gauart egitarauan
2013-03-07 17:48 MusikeaDelorean taldeak DJ Set bat aurkeztuko dau bariku honetan, martiaren 8an, Gasteizko Artium Museoak eta Jimmy Jazz aretoak sustatzen daben Gauart musika elektronikoko programan. Emonaldian Joan S. Luna eta DSKTT taldeek be parte hartuko dabe.
Bilboko Udal Musika Eskoleak 'Belarritxar' ikuskizuna estreinauko dau Campos Antzokian
2013-03-06 11:47 MusikeaBilboko Udal Musika Bandako irakasleek eguaztenean, hilaren 6an, batez be txikienei zuzendutakoa bada be, familiartean gozetako ikuskizun musikal dibertigarri barri bat estreinauko dabe Campos Antzokian. Belarritxar, musikearen bidaian Patxi Laborda jantza maisuak idatzitako eta zuzendutako kontzertu didaktikoa da eta 50 minutuko iraupena dauen euskerazko ipuin musikatu bat da.
Martiaren 21ean abiatuko da Fermin Muguruza eta Kontrakantxaren 'No More Tour'
2013-03-05 11:00 MusikeaMusikaren munduan 30 urte bete dituala ospatzeko, mundu mailako kontzertu birea egingo dau Fermin Muguruzak Kontrakantxa taldeagaz batera. No more tour izena izango dauen birea Kurdistanen hasiko da martiaren 21ean.
Igelaren Bandak 'Preguntatxo bat' hamahiru kantako diskoa plazaratu dau
2013-03-04 14:23 MusikeaDoinu tradizionalak oinarri dituan Preguntatxo bat diskoa argitaratu barri dau Igelaren Banda hirukoteak. Elkar etxeak kaleratu dau Bixente Martinezek, Hasier Oleagak eta Amaiur Cajaravillek atondutako hamahiru kantako lana. Laster hasiko dira zuzeneakoak eskaintzen.
'Konfeti kolore' jantzarako eta jairako diskoa aurkeztu dau Emon taldeak
2013-02-28 14:27 MusikeaJantzan egiteko eta eginarazoteko gogotsu dator Emon talde bergararra. Jaia eta alaitasuna zabaltzeko, hamabi kantako Konfeti kolore disko koloretsua kaleratu barri dabe Baga-Biga etxeagaz. Zapatuan, martiak 2, Sohutako kiroldegian aurkeztuko dabe jentaurrean, 21:00etan.
'3.szn' Siroka bizkaitarren hirugarren diskoa plazan dago
2013-02-28 11:57 MusikeaSiroka talde bizkaitarrak disko barria aurkeztu dau gaur Bilbon; urtarrila eta zezeilean zehar Andoaineko Garate Studiosetan grabau dabe Kaki Arkarazoren gidaritzapean eta honezkero taldearen hirugarren disko luzea da.
Fretwork biola-boskotearen eskutik hasiko dira Getxoko kontzertu klasikoak
2013-02-27 09:53 MusikeaDatorren zapatuan, martiak 2, hasiko dira Getxoko 28. Kontzertu Klasikoak, Fretwork biola-boskote britainiarraren eskutik, zango-biola musikan espezializautako taldea, hain zuzen be. Aurreko edizinoetan legez, saioak zapatuetan izango dira martiaren 2an, 9an eta 16an, hain zuzen be.
Hesian taldeak bere lehenengo zuzeneko diskoa aurkeztu dau, 'Hemen eta orain'
2013-02-22 13:56 MusikeaLau disko eukazan orain arte Nafarroako Sakana eskualdeko taldeak, danak estudiokoak eta, azkenaldion, Hesianen oihartzuna asko zabaldu dan ezkero, zuzeneko bat plazaratzeko erabagia hartu dabe. Holan, abuztuaren 14an Gernikan eskaini eben kontzertu jentetsua grabau eta CD eta DVDa egin ditue.
Gogor eta zuzen dator Kaotiko taldea 'E. H. Calling' zortzigarren diskoan
2013-02-21 14:41 MusikeaAbesti arin eta laburrak, soinu gogorrak eta berba zuzenak. Horreek dira Kaotiko taldearen E. H. Calling diskoaren osogai nagusiak. Zortzi abesti sortu ditue, eta laster grabauko dabe Londresen Presa singlearen bideoklipa. Lehenengo kontzertua zapatuan, hilak 23, daukie, Durangon, Kalera Rock jaialdian.
Carmelo Bernaola musikagile otxandioarraren argitaratu bako lau lan kaleratu ditu EOSek
2013-02-21 10:49 MusikeaEuskadiko Orkestra Sinfonikoak argitaratu barri dau Carmelo Bernaola 1929-2002, musikagile otxandioarraren lau lanez osotutako diskoa. Euskal Konpositoreen Bildumako 15. alea da, eta azkenengoa, hain zuzen be.
Anari taldeak Zarautzen amaituko dau birea martiaren 10ean
2013-02-20 13:17 MusikeaAnari taldeak joteari itxiko deutso, boladatxu baterako, taldekideetako batzuk beste proiektu batzuk burutu ahal izateko. Birea amaitu orduko, baina, lau kontzertu emongo ditue, lehenengoa zezeilaren 23an, Donostiako Viktoria Eugenian.
Xabi Aburruzagaren hirugarren lana abian da
2013-02-20 11:26 MusikeaHamalau abestik osotuko dabe Neure, danak Aburruzagak berak konposatuak, Jose Urréjolak sortutako bat izan ezik. Pieza instrumentalak zein abesturiko kantak topauko doguz lan honetan; zehatz esateko, Aburruzagak Unai Elorriaga, Iñaki Aurrekoetxea eta Kirmen Uribek idatzitako bost kantei jarriko deutse ahotsa.
Badatoz Bad Sound System taldearen zuzenekoak 'Aldaketa' lana aurkezteko
2013-02-20 10:31 MusikeaDatorren zapatuan, hilaren 23an, Kalera Rock jaialdiaren barruan, Durangoko Landakogunean kontzertua emongo dau Bad Sound System taldeak Aldaketa lana aurkezteko. Hortik aurrera Urduña, Hendaia, Arroniz, Trapagaran eta Lesaka dira hurrengo hitzorduak.
Oskorrik 'Gabriel Aresti bizsitan' egitasmo barria aurkeztuko dau Tolosan, zezeilaren 22an
2013-02-15 11:29 MusikeaHogei hamar urteren ostean, Oskorri hasierara bueltauko da Gabriel Aresti bizsitan proiektu barriaren bidez. Poeta bilbotarraren errepertorioa zein berak inspirautako kantak batu ditu taldeak. Lehenengo emonaldia zezeilaren 22an egingo dabe, Tolosako Leidor antzokian, Kilometroak jaiaren kanpainearen barruan.























Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan