Walter Thompson musikagileak 'soundpainting' tailer bat emongo dau astegoienean ZawpBilbaon

Bizkaie! 2014-07-04 11:06   Musikea

Walter Thompson musikagileak soundpainting dalakoari buruzko mintegia emongo dau zapatuan eta domekan, garagarrilaren 5ean eta 6an, ZawpBilbao gunean, Deustuko Erriberan, ZawpKlem proiektuagaz alkarlanean. Tailerrean oinarrizko teknikak erakutsiko ditu, soinu, irudi eta mobimentuaren bidez, taldean sortu eta inprobisetako.

Walter Thompson musikagileak soundpainting dalakoari buruzko mintegia emongo dau zapatuan eta domekan, garagarrilaren 5ean eta 6an, ZawpBilbao gunean, Deustuko Erriberan, ZawpKlem proiektuagaz alkarlanean. Tailerrean oinarrizko teknikak erakutsiko ditu, soinu, irudi eta mobimentuaren bidez, taldean sortu eta inprobisetako.

ZawpKlem ikerketa eta sormen elektroakustikoan oinarritutako proiektua da, zientzia eta artea buztartzen dituana. Musikea, ikus arte eta diziplina guztien (performance, jantza, pentsamendu, ikus-entzunezko, soinu instalazinoa eta abar) batuketearen bidez, diziplina anitzeko sormenera bideratua dago, ZawpBilbaoko iturriek jakinarazo dabenez.

Oraingoan, ZawpKlem proiektuak mundo osoan ezaguna dan Walter Thompson musikagile eta soundpainting dalakoaren sortzailea ekarriko dau Bilbora. Thompsonek nazinoarteko ospea lortu dau musikagile legez eta soundpaintiga sortu dauelako. 2002an, Thompsonek Artes Parateatralseko Premis FAD Sebastià Gaschko Aplaudiment saria jaso eban, Bartzelonan soundpainting teknikeagaz egindako lanagaitik. Era berean, National Endowment for the Arts, Meet the Composer, Mary Flagler Cary Charitable Trust, ASCAP, Rockefeller Foundation, Mid Atlantic Arts Foundation, New York State Council of the Arts eta La Fundación Jeromeko sariak jaso ditu.

Soundpaintinga lengoaia bizia da eta gaur egun hazten doa, 1.200 keinu ditualarik. Berba egiten diran hizkuntzak aldatzen eta hazten dagoz eten barik, bai beharrezkoa dabelako, bai denporea pasetearen ondorioz, gizakiak kontzeptu barriak sortzen eta zaharrak aldatzen ditualako, gaur egunera moldatzeko.

Berba barriak sortzen dira, zaharragoak diranak zaharkitu egiten dira, laburdurak eta argotak garatzen doaz eta abar. Soundpaintingak hazkunde patroi bera alkarbanatzen dau, eta hazkunde horren beharrei erantzuteko helburuagaz, urtero eskarmentudun soundpainterak batu egiten dira lengoaia garatzeko, Soundpainting Think Tank izena dauen ekitaldian, azaldu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu