XXIX. Getxo Folk BBK Jaialdia irailaren 5etik 8ra bitartean

Bizkaie! 2013-08-28 15:41   Musikea

29. Folk Getxo BBK Jaialdiak 12 saio hartuko ditu. Clannad banda irlandarra, Kepa Junkera trikitilaria, Budiño gaita-jotzaile galiziarra, Yacine & The Oriental Groove fusino mediterraneoko taldea eta Kukai & Lagunak musika eta jantza ikuskizuna izango dira aurten protagonista.

'Gabrielen lekua: Bilbaoko kaleak' disko-liburua ia-ia prest

Bizkaie! 2013-08-28 14:17   Musikea

Gabriel Aresti Kultura Alkartearen ekinbidez, urrian argitaratuko da Gabrielen lekua disko-liburua. Diskoan Rafa Ruedak sortutako 9 kantu, zazpi Arestiren poema musikatuak eta beste biak Andoni Egañak idatzitako bi bertso-sorta barri eta Oier Guillanek deklamatutako bi poema izango dira entzungai.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Donostiako Urrezko Dominea jasoko dau barikuan

Bizkaie! 2013-08-27 11:02   Musikea

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) Donostiako Urrezko Dominea jasoko dau datorren barikuan, hilak 30, Donostiako uriaren setioa eta erretzearen berrehungarren urteurrenaren oroimenaren harira.

Ken Zazpi eta EOS bat eginik

Bizkaie! 2013-08-26 11:12   Musikea

Pop-rocka eta musika sinfonikoa buztartu daitekezala erakutsiz, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Ken Zazpi taldeak diskoa grabau eta kontzertu bira txikia eskainiko dabe. Honezkero ensaioak hasi ditue eta kalinarazo dabenez, Ken Zazpiren zazpi kantu ezagunen moldaketak ez eze, hiru kantu barri be izango dira lan barri horretan.

Udal Txistularien Bandeak datorren domekan Aste Nagusia agurtuko dau Niko Etxartegaz batera

Bizkaie! 2013-08-22 16:20   Musikea

Bilboko Udal Txistularien Bandeak Aste Nagusiari agur esango deutso bere ohiko alarde tradizionalagaz eta tartean euskal rockaren aitzindari eta izar Niko Etxart izango da.

Bilboko Kafe Antzokiak eta Algara konparseak musika egitarau zabala eskainiko dabe Aste Nagusian

Bizkaie! 2013-08-13 13:05   Musikea

Egitarau zabala prestau dabe Bilboko Kafe Antzokiak eta Algara konparseak Aste Nagusirako. Musika izango da nagusi gune bietan, rocka, reggaea, funka, kantaldiak... danetariko estiloak, abuztuaren 17tik aurrera.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Atom Rhumba, Guadalupe Plata eta Willis Drummond zuzenean, Psilocybe musika alkartearen 20. urteurrenean

Bizkaie! 2013-08-09 14:52   Musikea

Hogei urte bete dituala eta, Hondarribiko Psilocybe musika alkarteak kontzertu-jaia antolatuko dau abuztuaren 24an, Hondarribiko Zumardian.

The Offspring, Berri Txarrak, The Toy Dolls eta Within Temptation, Bilboko En Vivo jaialdian

Bizkaie! 2013-08-08 11:14   Musikea

Bilboko En Vivo jaialdiak zehaztu ditu daborduko kontzertuen ordurtegi eta eszenatokiak. Abuztuaren 30ean eta 31n izango da festibala, Kobetamendin. Besteak beste, ondoko taldeek joko dabe, The Offspring, Berri Txarrak, Potato, The Toy Dolls, Lendakaris Muertos eta Soziedad Alkoholikak.

'Faborez' saileko zazpigarren diskoa kalean dago

Bizkaie! 2013-08-06 10:56   Musikea

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Faborez bildumako ale barria argitaratu dau, pieza zaharrez osotua. Lau bikotek hartu dabe parte diskoan, Mamen Maltzeta eta Nerea Ugarte, Barrenola Anaiak, Zabale Anaiak, eta Jauregi eta Andere trikitilariek, hain zuzen be

Danetariko egitaraua, Bermeoko XXVIII. Nazinoarteko Musika Astean

Bizkaie! 2013-08-01 12:12   Musikea

Bermeoko XXVIII. Nazinoarteko Musika Astean makinatxu bat estilotako musikea entzuteko aukerea izango da, abuztuaren 5etik 9ra, Andra Mari eleizan. Emonaldi guztiak 20:00etan hasiko dira, eta sarrerea doban da.

WOP jaialdiak North Mississippi Allstars, Lisa and The Lips, Capsula eta Sex Museum batuko ditu urrian Bilbon

Bizkaie! 2013-07-24 18:32   Musikea

The Walk On Project mobimentuak antolatzen dauen III. Wop jaialdia egingo dau urriaren 11n eta 12an Bilboko La Casilla pabilioian, eta dagoeneko iragarri ditu parte hartuko daben lehen taldeak: North Mississippi Allstars eta Lisa & The Lips estadubatuarrak, Capsula argentinar-bilbotarrak, Sex Museum madrildarrak, Money For Rope australiarrak eta Zodiacs eta Sonic Trash bizkaitarrak.

X. Urdaibaiko Organoak. Joxe Mari Eguileor kontzertu zikloak euskal musikarien parte-hartze nabarmena dakar

Bizkaie! 2013-07-24 15:21   Musikea

Benantzi Bilbao mundakar musikariak sustatuta, aurten bere hamargarren urteurrena beteko dau zikloak, kontzertu egitarau zabalagaz, garagarrilaren 25etik abuztuaren 15era. Aurten nabarmena da euskal musikarien partaidetzea eta baita musika-tresnen garrantzia.

Hemen da Lekeitioko XXXV. Itxas Soinua Musikaldia

Bizkaie! 2013-07-22 14:41   Musikea

Lekeitioko XXXV. Itxas soinua Musikaldia abuztuaren 14tik abuztuaren 18ra bitartean izango da. Lau egunez punta puntako musikariak izango dira Lekeitioko kultur kaian. Kontzertu guztiak 22:00etan hasiko dira Santa Maria eleizan.

Herri Oihua boskote barakaldarrak 'Ez' bigarren diskoa aurkeztu dau

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-07-18 15:50   Musikea

Abesti gordinez eregi dau Herri Oihua boskoteak Ez (Baga-biga) bigarren diskoa. Banden Lehia lehiaketea irabazi, Bilboko BBK Live jaialdian jo, disko barria argitaratu, denpora gitxian egin dabe bidea.

Euskalbarrokensemble antxinako musikako taldeak 'Azken euskal printzesa' aurkeztuko dau Pragan

Bizkaie! 2013-07-17 18:19   Musikea

Euskalbarrokensemble antxinako musikako taldea Pragan izango da garagarrilaren 29an, Azken euskal printzesa ikuskizunagaz, Montrealen (Kanada) joandako bagilean eta garagarrilaren 11n Gijonen kontzertua eskaini ostean, Enrike Solinís musikariak zuzenduta, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Korrontzi taldeak zemendiaren 8an aurkeztuko dau 'Tradition 2.1' disko barria Basaurin

Bizkaie! 2013-07-16 15:40   Musikea

Korrontzi folk talde bizkaitarrak (Mungia, 2004) 2013ko zemendian argitaratuko dau lan barria, Tradition 2.1 izenburukoa. Taldearen laugarren diskoa izango da. Korrontzik tradizinoa eta folklorea gaurkotasunagaz lotuko dau. Herrialde askotan egin dira grabazinoak eta bertako kulturak txertatuko dira disko barrian.

Musiketxeak sareak euskal musika talde barriei zuzendutako deialdiaren azken egunak

Bizkaie! 2013-07-16 12:48   Musikea

Sareak 3 helburu nagusi ditu: Zuzeneko musikako aretoetan proiektu soziokulturalak sustatu eta garatzea; Euskal Herriko musikari barrien harrobi sendo bat eratzea; eta artista horreen egitasmoak zabaldu eta ikusgai egitea. 2013ko deialdian izena emoteko epea garagarrilaren 22an amaituko da.

Erabagi dira Bilboko Udalak antolatutako 2013ko XXV. Bilbainada Lehiaketearen irabazleak

Bizkaie! 2013-07-16 11:49   Musikea

2013ko XXV. Bilbainada Lehiaketako epaimahaiak, Txaro San Juanen eta Fernando Ibarraren Patrimonio botxero lanari emon deutso gaztelaniazko bilbainada onenaren saria. Euskeraz idatzitako bilbainadarik onenari emoten jakon saria, barriz, José María Larrazabalek idatzitako Bilbo sorleku berezia lanak jaso dau.

Bilbao BBK Livek 105.000 lagun batu zituan astegoienean Kobetamendin

Bizkaie! 2013-07-15 15:47   Musikea

Ia 105.000 lagun batu ziran astegoienean Bilbao BBK Live jaialdian, 104.405, hain zuzen be. Antolatzaileek balorazino oso positiboa egin dabe, eta bederatzigarren edizinoaren datearen barri be emon dabe, 2014ko garagarrilaren 10etik 12ra bitartean.

38 taldek joko dabe Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketan

Bizkaie! 2013-07-15 14:59   Musikea

Bilborock aretoan izango da aurten be Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketea, eta musikearen arloko espezialistek osotutako epaimahaiak daborduko aukeratu ditu zuzenean joko daben 38 taldeak. Zuzeneko emonaldiak uda ostean hasiko dira.