Kalean da 'Geure kolkotik 2013' diskoa

Bizkaie! 2013-10-18 12:37   Musikea

Saioa Lizarralde, Zabaleta, Ander Malbadi, Alaitz Telletxea eta Imuntzo soinujoleen pieza barriak batu ditu Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Geure kolkotik 2013 diskoan. Soinu txikia eta perkusinoekaz osotutako hiruna kanta sortu ditue trikitilariek.

VI. Halloween Metal Fest jaialdia zemendiaren 2an izango da, Bermeoko Kafe Antzokian

Bizkaie! 2013-10-17 12:27   Musikea

Halloween Metal Fest jaialdiaren seigarren edizinoa zemendiaren 2an izango da, Bermeoko Kafe Antzokian. Skunk D.F. madrildarra da karteleko talde nagusia, eta haregaz batera joko dabe Somas Cure, Kudai eta Dark Code euskal taldeak.

Napoka Iria bikoteak 'Arnasten ikasteko berriz' disko barria zuzenean aurkeztuko dau gaur Donostian

Bizkaie! 2013-10-11 12:01   Musikea

Barruranzko bidaiaren emoitzea da Napoka Iria taldeak argitaratu barri dauen Arnasten ikasteko berriz diskoa. Miren Narbaiza eta Ander Mujikaren bigarren lan luzea da hau. Donostian, Lugaritz kultur etxean, aurkeztuko dabe zuzenean gaur bertan, 21:00etan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Izaki gardenak taldeak 'Amaieratik hasi' lehenengo lan luzea aurkeztu dau

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-10-10 15:12   Musikea

Igaz argitaratutako Itsasargiak bost kantako lanaren jarraipena da Izaki gardenak boskoteak aurkeztutako Amaieratik hasi disko barria. Taldearen lehenengo lan luzea da. Oihuka etxeagaz kaleratu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal musika talderik onenak saritzen dituan V. Banden Lehia martxan

Bizkaie! 2013-10-09 14:44   Musikea

Azkue Fundazinoak antolatzen dauen musika-lehiaketearen bosgarren edizinoari egunotan emon jako hasierea. Musika arloko lehiaketa honek euskerea eta teknologia barriak buztartzen ditu eta helburua euskal musika talde amateurrik onena saritzea da.

Berlingo Redshape Live musikariak Art After Dark saioan joko dau barikuan

Bizkaie! 2013-10-08 14:39   Musikea

Redshape Live, Miqui Puig eta Bomb Bass HiFi iznago dira urriko Art After Dark saioko protagonistak bariku honetan, Bilboko Guggenheim museoan. Emonaldiak 22:00etan hasiko dira.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Ken Zazpik disko barriaren nahasketak amaitu ditue

Bizkaie! 2013-10-07 12:50   Musikea

Diskoaren aurkezpena zemendiaren 8an izango da baina aitatu laneko lehenengo aurrerapen kantua: Bihotz izenekoa da.

'Azukre koxkorrak' kapritxozko diskoa kaleratu dau Ruper Ordorikak

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-10-04 15:46   Musikea

Hamabi azukera koskor batu ditu Ruper Ordorikak behar barrian, gustuko dituen taldeen kanta bana. Kortatu, Xabier Lete, Errobi, Mikel Laboa, Hertzainak eta abarren abestiak bere erara ekarri ditu Azukre koxkorrak (Elkar) lanean. Laster hasiko ditu zuzenekoak oñatiarrak, lehenengoa Baionan, hilaren 25ean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kantautoreak, tango eta milonga argentinarrak, folka eta popa izango dira protagonista IX. Poltsiko Musikan

Bizkaie! 2013-10-04 12:08   Musikea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Poltsiko Musika programearen bederatzigarren edizinoa abiarazoko dau gaur, urriak 4. Ekimenaren helburua, ikus-entzule guztiei, hainbat herrialdetako musika jokerak erakustea da, bertako taldeen edo gure urian bizi diran kanpoko musikarien eskutik, formatu txikiko kontzertuen bitartez.

Barricada taldeak agur esango deutso 31 urteko ibilbideari

Bizkaie! 2013-10-02 12:32   Musikea

Taldeko abeslari Enrique Villareal Armendariz El Drogasek taldea itxi ebala urte bi pasau diranean, 31 urteko ibilbidean, 24 disko argitaratu eta miloe bat disko baino gehiago saldu eta milatik gora kontzertu emon ostean, Barricada taldeak zaleei agur esatea erabagi dau.

Eskean Kristö arratiarrek irabazi dabe EH Sona Musika Lehiaketea

Bizkaie! 2013-09-30 10:51   Musikea

Eskean Kristö Arratiako bost gaztek osotutako tribua da. Musika kontuetan 70. hamarkadako rock&rollaren urrezko sasoi haretara joten dabe eta orduko taldeak ditue gidari. Bizitzaz eta heriotzaz, amodioaz eta gorrotoaz berba egiten dabe gordin eta lotsa barik.

WOP 2013 jaialdia egun bakarrean egingo da, urriaren 11n

Bizkaie! 2013-09-20 14:00   Musikea

The Walk On Project Fundazinoak antolatzen dauen WOP 2013 jaialdiaren behin betiko kartela jakinarazo dau. Egun bakarrean egingo dira kontzertuak urriaren 11n, eta La Casillan barik, Santana 27 aretoan egingo da aurten. North Mississippi Allstars, Lisa & The Lips, Capsula, Lightning Malcom, Sonic Trash eta WOP Band taldeek osotuko dabe egitaraua.

Alemaniako Rework taldeak Bilboko Guggenheim Museoan joko dau barikuan

Bizkaie! 2013-09-19 12:35   Musikea

Rework Live taldeak edegiko dau ikasturtea Art After Dark egitarauan, Bilboko Guggenheim Museoan. Joaquín Reyes eta Javi Auto DJak be oholtza ganean ikusteko aukerea izango dogu barikuan, hilak 20, 22:00etatik aurrera.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Habanera eta itsas doinuak protagonista Getxon

Bizkaie! 2013-09-12 18:36   Musikea

Habanerak eta itsas doinuak izango dira protagonista nagusi Getxon bihar, hilak 13, hasi eta domekara, hilak 15, bitartean, Getxoko 27. Habanera Jaialdiaren eskutik. Hiru egunez, Boira eta Mestre D'Aixa talde katalanak eta Biotz Alai abesbatza getxotarrak parte hartuko dabe Areetako Geltokia plazan.

77ko giroa eta egoerea dakarz Bide Ertzean taldeak lan barrian

Bizkaie! 2013-09-12 15:29   Musikea

77ko garaia hartu dogu ardatz eta abiapuntua jakinmina izanik, memoria historikoaren aldarrikapenagaz batera, transizino garaia testuinguruan kokatu eta sasoi horren ganeko hausnarketea egitea izan da asmoa. 1977an, Goardia Zibilak kontrol batean hildako Sebas osabea gogoratu eta bolada horretan ahaztuta geratu ziran biktima asko gogoan izanik etorri da diskoa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Irailaren 12an hasiko dira XXV. Bilbo Hiria Pop-rock Lehiaketarako sailkatu diran taldeen kontzertuak

Bizkaie! 2013-09-10 12:59   Musikea

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak antolatuta, 566 talde aurkeztu dira aurten eta horreetatik 40 aukeratu ditue fase finalerako. Irailaren 12tik urriaren 24ra bitartean joko dabe Bilborock aretoan XXV. Bilbo Hiria Pop-rock Lehiaketarako sailkatu diran taldeek.

Getxoko 29. Nazinoarteko Folk Jaialdiak 25.000 lagun batu ditu

Bizkaie! 2013-09-09 18:20   Musikea

Domekan amaitu zan Getxoko 29. Nazinoarteko Folk Jaialdia. Lau egunez kontzertu eta jarduera ugari antolatu dira herrian, eta danetara 25.000 lagun batu ditue, antolatzaileek adierazo dabenez. Ekimen solidarioak be izan dira jaialdian, tartean, Gune Solidarioa, Munduko Eskulangintza Azokea eta Munduko Terrazea.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Esne Beltzak 5Gora zigilu diskografiko barria sortuko dau

Bizkaie! 2013-09-05 10:59   Musikea

Datorren zemendiaren erdialdera kaleratuko dau Esne Beltzak bere laugarren diskoa izango dana. Auto produkzinoaren bidetik, 5Gora zigiluagaz argitaratuko daben lehenengoa izango da eta arlo musikalean barrikuntzak ekarriko ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hemen da Baionako Black & Basque festibala

Bizkaie! 2013-09-03 13:58   Musikea

Irailaren 6tik 8ra bitartean egingo dabe Baionan III. Black & Basque musika jaialdia. Barikuan, hilaren 6an hasiko da arratsaldeko 19:30ean, Angélique Kidjo, aurtengo edizinoko izarraren eskutik. Ondoren, Bal2vieux de Guéthary International Tourren txandea izango da.

Zuloak taldeak ekingo deutso zapatuan IV. Izar Star zikloari Bilbon

Bizkaie! 2013-09-03 10:56   Musikea

Zuloak taldea izango da datorren zapatuan, hilaren 7an, Izar & Star zikloaren laugarren edizioa hasteko ardurea izango dauena; hitzordua Bilboko Campos Eliseos Antzokiko Kupula aretoan izango da. The Runaways talde estadubatuar mitikoa omendu eta bere kantuak interpretauko ditu euskal taldeak gaueko 21:00etatik aurrera.