La Jodedera laukoteak 'Aio Kurrilo!' diskoa plazaratu dau
2015-01-09 13:21 MusikeaJenteari jantzan eginarazotea, hori da La Jodedera taldearen helburu nagusia zuzenekoetan. Aio Kurrilo! (Gaztelupeko Hotsak) hirugarren diskoa argitaratu barri dabe, hamabi kantakoa. Aurreko beharretan lez, Karibeko doinuak eta Euskal Herrikoak nahastua.
Jenteari jantzan eginarazotea, hori da La Jodedera taldearen helburu nagusia zuzenekoetan. Aio Kurrilo! (Gaztelupeko Hotsak) hirugarren diskoa argitaratu barri dabe, hamabi kantakoa. Aurreko beharretan lez, Karibeko doinuak eta Euskal Herrikoak nahastua.
Aurreko behar bien jarraipena da Aio Kurrilo!; honetan be, sona, merenguea, cumbia eta antzeko doinuak jaso ditue kantetean. Jon Txorromorro (gitarrista eta abeslaria), Mandy Cienfuegos (perkusionistea eta abeslaria), Oscar La Habana eta Jomes Bap (bajua eta koroak) dira La Jodedera taldeko kideak. 2009an sortu eben taldea.
Aio Kurrilo! diskoko kanta gehienak taldekideek sortu ditue, tartean, Mikel Laboaren omenezko Mikelen kantua eta Cerezo rosa herri kantearen moldaketea dagoz. Javier Perez jazz tronpeta-jotzaileak kanta batzutan kolaborau dau, A la vida yo le pido eta Ondartzar, berbarako: eta, Mirari Irurzun biolinisteak, Bihotz ixila eta Labadedora-n.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!