Abian da Rockein! musika lehiaketearen hirugarren edizinoa
2015-01-23 14:08 MusikeaHego Euskal Herriko taldeen musika-proiektuak bultzatzea dau helburu Rockein! lehiaketeak. Basauriko Udalak antolatzen dau, Galdakao eta Arrigorriagakoaren laguntzinoagaz. Martiaren 22an amaituko da izena emoteko epea, eta finala maiatzaren 9an izango da, Basauriko Social Antzokian.
Hego Euskal Herriko taldeen musika-proiektuak bultzatzea dau helburu Rockein! lehiaketeak. Basauriko Udalak antolatzen dau, Galdakao eta Arrigorriagakoaren laguntzinoagaz. Martiaren 22an amaituko da izena emoteko epea, eta finala maiatzaren 9an izango da, Basauriko Social Antzokian.
Hiru sari banatuko ditue: Talderik onena, Tokiko talde onena eta Euskerazko talde onena. Sari nagusian parte hartzeko taldekideetako bat gitxienez Hego Euskal Herrian jaio edo bizi behar da; tokiko taldeen lehiaketan, barriz, Basauri, Arrigorriaga edo Galdakaon erroldatuta egon beharko da kideetako bat.
Epaimahaiak aurkeztutako taldeen artean sei finalista aukeratuko ditu, eta maiatzaren 9an zuzenean jo ostean erabagiko ditu irabazleak. Talde irabazleak single eta bideoklip profesional bat grabauko dau, eta kontzertu bat emoteko aukerea izango dau.
Igaz 105 taldek hartu eben parte lehiaketan. The Weapons bandeak irabazi eban sari nagusia, Arrigorriagako Higlights izan zan tokiko onena, eta Larry Bird bilbotarra izan zan euskerazko nabarmendua.
Rockein! lehiaketearen oinarriak, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!