Larregi talde lemoarrak irabazi dau Banden Lehiaren 6. edizinoa
2014-12-02 11:18 MusikeaAurten Banden Lehiako lau finalistak bizkaitarrak izan dira; Crazy Chaos bilbotarrak, Gorliz, Plentzia eta Urdulizeko Late to Scream taldea, Bilbo eta Getxotik etorritako Aizkorak Zorroztu, eta Larregi irabazleak, lemoaztarrak. Barikuan jokatu zan finala Bilborock aretoan. Larregik disko bat produzidu eta Bilbao BBKLive eta Bartzelonako EH Sona jaialdietan joko dau, sari lez.
Ruper Ordorikak 'Lurrean etzanda' argiz betetako diskoa kaleratu dau
2014-11-27 14:55 MusikeaHamar kanta barri eta egokitzapen bat dakarz Ruper Ordorikak lan barrian, Lurrean etzanda (Elkar). Argiak garrantzi berezia dauka abestietan, eguneroko bizitzeari aurre egiteko tresnak dira, Elkarreko Anjel Valdesen ustez. Leo Abrahams gitarristea, Simon Edwards baju-jolea eta Kenny Wollesen bateria-joleagaz grabau dau, zintan. Bilbon aurkeztuko dau diskoa zuzenean, Kafe Antzokian, abenduaren 20an, 22:00etan.
Morauk eta Beñardo Goietxek 'Arrainentzako himnoak' diskoa kaleratu dabe
2014-11-27 10:57 MusikeaHamasei kanta sortu ditue Andoni Tolosa Morauk eta Beñardo Goietxe musikariek, eta tartean bersino bi, Enarak taldearen Ama eta The Smiths bandearen There Is A Light That Never Goes Out. Diskoak eskuz montau ditue, 500 besterik ez, eta euren emonaldietan bakarrik ahalko dira erosi. Arrainentzako himnoak aurkezteko hurrengo zuzenekoa zemendiaren 30ean izango da, 19:00etan, Andoaingo gaztetxean, Anarigaz batera.
Kepa Junkerak 'Trikitixaren historia txiki bat' disko-liburua aurkeztu dau Errekalden
2014-11-25 14:52 MusikeaRekalde auzunean, gurasoen etxe-aurrean, hortxe aurkeztu dau Kepa Junkerak, Sorginak taldeagaz batera, Trikitixaren historia txiki bat liburu-diskoa. Musika munduan daroazan 35 urteak behar barri honegaz ospatu gura dituela esan dau aurkezpenean, lagun, ezagun eta auzokoez inguratuta. Bihar kontzertu akustikoa eskainiko dau Bilboko Elkar dendan, 18:30ean.
'Sortuko dira besteak' emonaldia domekan, Bilboko Arriagan
2014-11-24 17:25 MusikeaHirugarren urtez, hainbat euskal musikari ezagun Sortuko dira besteak emonaldian alkartuko dira zemendiaren 30an, Bilboko Arriaga antzokian. Mixel Ducau, Alex Sardui, Mikel Urdangarin eta Petti kantariak agertuko dira, besteak beste, oholtzan. Abenduaren 27an, Donostiako Kursaalen izango dira.
Berri Txarrak, hiru disko eta hiru estilo lan bakarrean
2014-11-24 14:45 MusikeaBuruan 20 urte 20 abesti lemea sartuta eukela, ekin eutsien Gorka Urbizuk, Galder Izagirrek eta Dabid Gonzalezek Denbora da poligrafo bakarra (Only In Dreams) diskoari. Hiru disko, hiru estilo eta hiru produktore, Ross Robinson, Ricky Falkner eta Bill Stevenson. Aurreretxi eta bildurrak estudioko atean itxi ditu Berri Txarrakek.
V. BBK Jazz Erakusketeak sei talde batuko ditu zemendiaren 27tik 29ra bitartean
2014-11-21 11:43 MusikeaRising Circus taldeak, Musikene Big Bandek, Raul Vera Groupek, Iñaki Arakistain Jazz Funk Projectek, Alberto Arteta Groupek eta Juan Sebastián 4tet taldeek joko dabe Biilboko BBK Aretoan.
Pedro Maria Unanue Nazinoarteko Kantu Lehiaketeak mundu osoko 88 kantari batuko ditu Bilbon
2014-11-19 14:18 MusikeaZemendiaren 22an hasi eta 29an amaituko da kantu lehiaketearen hamabosgarren edizinoa. Kanporaketa eta finalaurrekoak Juan Crisostomo de Arriaga Konserbatorioan egingo ditue, finala, ostera, Euskalduna Jauregian. Hainbat herrialdetako parte-hartzaileak izango dira, gehienak emakumeak, 54 danetara. Irabazleek 12.000na euro jasoko ditue.
Neska senegaldar bat izan da Otxandategi taldearen inspirazinoa 'Abby Potxola' diskoa sortzeko
2014-11-14 14:46 MusikeaAbby Potxola nobedadea izango da Durangoko 49. Azokan, eta Elkarren standean egongo da salgai. Lanaren zuzeneko lehenengo aurkezpena Ahotsenea gunean izango da, abenduaren 6an (barikuan). Saldutako kopia bakotxeko euro 1 bideratuko dau Otxandategik Jammu taldeko familientzat (hamabi lagunez osatutako familia senegaldar batek 600 eurogaz pasau leike urte osoa).
Demode Quartet taldeak 'Epa!' diskoa kaleratu dau
2014-11-14 14:42 MusikeaUmorea dau osogai nagusi Demode Quartetek, bai euren zuzenekoetan bai diskoetan arin igarten da. Epa! taldearen bigarren lanean, hainbat euskal kanta guztiz aldatu ditue, berbarako, Xalbadorren heriotzean bolero bihurtu dabe. Zemendiaren 23an, Uharten, aurkeztuko dabe zuzenean.
Zemendiko Art After Dark saioak Âme, Los Altos eta La Indiateca taldeak izango ditu protagonista
2014-11-14 13:59 MusikeaGaueko hamarretan hasiko da gaur Bilboko Guggenheim museoan Art After Dark kontzertua. Fever aretoko La Indiatecak abiauko dau saioa. Bien bitartean musikazaleek museoan ikusgai dagozan erakusketak bisitetako aukerea eukiko dabe.
Naroa Gaintzak 22M² bakarkako proiektu barria aurkeztu dau
2014-11-12 14:32 MusikeaMezu enkriptau ugari ei daukaz HogeitaBiMetroKoadro taldearen Karratura (Elkar) lehenengo lanak, misterioz beteta dago diskoa, Naroa Gaintza kantariaren esanetan. David Nanclares gitarristea eta produktorea izan dau lagun bere bakarkako lehenengo behar honetan. Abenduaren 8an, Durangoko Azokako Ahotsenea gunean aurkeztuko dabe zuzenean, 19:00etan.
Muse talde ingelesak 2015eko Bilbao BBK Live jaialdian joko dau
2014-11-12 09:50 MusikeaJoan dan urriaren 3tik, barriz, Muse taldea buru belarri lanean dago estudioko zazpigarren diskoa grabetan, AC/DCren 1980ko Back In Black lan ospetsuko produktore izandako Robert John 'Mutt' Langeregaz batera.
Pettik 'Astirtitan' disko barria zuzenean aurkeztuko dau gaur Bilboko Kafe Antzokian
2014-11-11 11:04 MusikeaBost kanta barrik osotzen dabe Petti Berako kantariaren Astirtitan diskoa. Harkaitz Cano eta Beñardo Goietxe izan ditu lagun kantak idazten, eta Igor eta Iñigo Telletxea anaiak musikan. Kontzertua 20:00etan hasiko da.
The Saurs, The Wizards eta Music Komité taldeak dira Bilbao Hiria 26. Pop Rock Lehiaketako irabazleak
2014-11-11 09:47 MusikeaBilbao Hiria Pop Rock Lehiaketearen 26. edizioa amaitu da honezkero, eta The Saurs (Bartzelona), The Wizards (Bizkaia) eta Music Komité (Cadiz) izan dira Pop Rock, Metal eta Elektronika eta Beste Joera Batzuk modalidadeetako irabazleak, hurranez hurran.
'Les Voix Basques. Ongi Etorri' diskoa kaleratu dabe Anne Etxegoienek eta Aizkoa abesbatzak
2014-11-10 13:32 MusikeaIgaz argitaratutako Les Voix Basques diskoak ezagun egin ditu Anne Etxegoien eta Baionako Aizkoa abesbatza Frantzian. 60.000 diskotik gora saldu ditue. Aurten, lehenengo lan horren bigarren zatia plazaratu dabe, eta orain, Elkar diskoetxeak disko bi horreetatik aukeratutako hamahiru kantagaz Les Voix Basques. Ongi Etorri atera barri dau. Zemendiaren 14an, Donostiako Kursaalen aurkeztuko dabe zuzenean, 20:00etan.
Lurra taldeak 'Akatsa sisteman' diskoa kaleratu dau
2014-11-06 17:45 MusikeaHamabi kanta batu ditu Lurra laukoteak Akatsa sisteman (5Gora) bigarren diskoa. Blues, reggae, ska, jazz, indiefolk, dub eta ragtime doinuekaz atondu ditue abestiok. Kolaboratzaile zerrenda luzea izan dabe: Petti, Xabi Solano, Sergio Patxuko, Maite Neighbor eta Jon Elizalde, besteak beste. Zemendiaren 8an, Oreretako Mikelazulon joko dabe, 20:30ean.
'Joseba Irazoki eta lagunak' diskoa kalean da
2014-11-04 12:11 MusikeaZortzi kanta ditu Joseba Irazokik zazpi lagunegaz batera argitarau dauen lanak. Musika guztiak Irazokik berak egin ditu, Felix Buffek sortutako Neretzat ote haiz? izan ezik. Johannes Buff arduratu da produkzinoaz.
Kurt Elling kantariak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak amaierea emongo deutsie 365 Jazz Bilbao zikloari
2014-11-03 17:53 MusikeaKurt Elling abeslariak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) kontzertu bi eskainiko ditue denporaldi honetako 365 Jazz Bilbao zikloari amaierea emoteko. Euskalduna Jauregian izango dira Jazz Gaua izeneko kontzertuok, zemendiaren 6an eta 7an, arratsaldeko 19:30ean.
Crazy Chaos, Late to scream, Larregi eta Aizkorak zorroztu dira VI. Banden Lehiako finalean joko daben taldeak
2014-10-31 10:08 MusikeaAzkue Fundazinoak antolatzen dauen Banden Lehia lehiaketako 2014ko edizinoko finalerako sailkatu diran lau taldeak erabagita dagoz. On line jasotako botoei esker, Crazy chaos eta Late to Scream sailkatu dira; Crazy Chaos taldeak 3.467 puntu jaso ditu eta Late to Scream taldeak, barriz, 3.322.















Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan