Alt Sessions kontzertuen zikloaren jaialdia egingo da maiatzaren 10ean Bermeoko Kafe Antzokian
2013-04-25 11:54 MusikeaEuskal Herriko eta atzerriko bost talde izango dira protagonista: The Screamin' Targets donostiarrak, Joseba Irazoki berarra, Australia eta Zeelanda Barriko Pete Ross & Sapphire, King Automatic frantsesa, eta The Experimental Tropic Blues Band belgikarrak. Eneritz Artetxe aktore gernikarrak egingo ditu jaialdiaren gidari lanak.
Frantsezka taldeak 'BasauriON!' lan barria zuzenean aurkeztuko dau Arespalditzako jaietan
2013-04-24 15:31 MusikeaFrantzeska hirukote santurtziarrak BasauriON! diskoa zuzenean aurkeztuko dau barikuan, hilak 26, Arespalditzako jaietan, 21:00etan. Rockein talde lehiaketea irabazteari esker grabau dabe bost kantako lan laburra.
Mafalda Arnauth kantariak zabalduko dau eguaztenean Noites de Fado zikloa
2013-04-23 15:50 MusikeaBost kontzertuk osotuko dabe Noites de Fado II. BBK Zikloa, apirilaren 24tik bagilaren 19ra arte. Mafalda Arnauth, Katia Guerreiro, Joâo Braga, Custódio Castelo eta Carminho kantariak izango dira aurtengo protagonistak Bilboko BBK Salan.
Bizkaia musika industriaren erdigunea izango da zemendian, Bizkaia International Music Experience topaketeari esker
2013-04-22 15:36 MusikeaLast Tour Internationalek antolatuta eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta, zemendiaren 19tik 23ra egingo da topaketea BEC erakustazokan. Musikearen alorrean Bizkaia erreferente bihurtzea, bertoko musika industriari nazinoarteko atea zabaltzea eta ekonomiari bultzadea emotea dira helburu nagusiak.
Duncan Dhu itzuliko dala iragarri dau Mikel Erentxunek
2013-04-19 16:40 MusikeaMikel Erentxun musikari donostiarrak bere Twitter kontuan iragarri dau Duncan Dhu taldea itzuliko dala. Erentxunek berak Diego Vasallogaz eta Juan Ramon Vilesegaz batera 1984an sortu eban taldearen orain arteko azken lana Crepúsculo (2001) izan zan, bi diskotan 21 kanta batzen zituana.
‘Plethora’, bigarren diskoa dakar Mantisak
2013-04-19 14:39 MusikeaMusika estiloari jagokonez, zeozelako aldaketea dakar disko barriak, segurutik teklatuak sartu dituelako: Eboluzino naturala izan da eta oso gustura gagoz. Benetan nahi genduan bidea topau dogu hainbat urteren ostean, esan dau Gonzalez abeslariak.
Robag Wrumme alemaniar DJ eta techno produktorea, Art After Dark saioan
2013-04-19 12:37 MusikeaHemen da apirileko Art After Dark emonaldia. Robag Wrumme alemaniar DJ eta techno produktorea izango da apirilaren 19ko protagonistea Bilboko Guggenheim museoan. Lower eta Lourdes Madow Dj-ek be parte hartuko dabe gaurko saioan. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira.
100 musikaritik gora Amorebieta-Etxanon egingo dan VIII. Haizetara Kaleko Musikearen Nazinoarteko Jaialdian
2013-04-18 12:51 MusikeaBeste urte batez, Haizetara Kaleko Musikearen Nazinoarteko Jaialdia ospatuko da Amorebieta-Etxanon, bagilaren 21etik 23ra bitartean, Udalak antolatuta. Edizino honetarako 13 herrialdetako 37 taldek aurkeztu dabe euren proposamena.
Donostiako 48. Heineken Jazzaldiak badauka kartela
2013-04-17 13:56 MusikeaIruñeko Bermer&Co estudioko Ricardo Bermejok sortutako Volare kartelak irabazi dau Donostiako 48. Heineken Jazzaldiko Kartel Lehiaketea. Egileak 1.200 euroko saria jasoko dau.
Zabalik honezkero XXV. Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketan izena emoteko epea
2013-04-16 14:30 MusikeaIkusi lehiaketearen oinarriak eta izena emon apiriletik 15etik maiatzaren 31ra arteko epean ondoko webgunean.
Jamie Cullum, Elvis Costello, Belle & Sebastian eta Capsula, Donostiako 48. Heineken Jazzaldiko Agertoki Berdean
2013-04-15 11:10 MusikeaJamie Cullum, Elvis Costello, Belle & Sebastian, Capsula, !!!, Shibusa Shirazu Orchestra, King Krule eta Nothing Places taldeek joko dabe aurten Donostiako 48. Heineken Jazzaldiko Agertoki Berdean.
EH Sukarrak 'Uhinak' zortzigarren diskoa aurkeztu dau
2013-04-12 15:45 MusikeaErditze naturala izan da Uhinak (Oihuka) diskoa, EH Sukarra taldearen zortzigarrena, Mikel Gorosabel Norton-ek beraren esanetan. Hamar kanta barri, punk-rock melodikoa nagusi, baina pop eta hardcore ikutuekaz. Laster hasiko da hirukotea diskoa jentaurrean defendiduten, apirilaren 27an, Arkotxako Gaztegunean, hain zuzen be.
Musikagile gazteen aldeko ‘Musikaren Atarian’ lehen zikloa antolatu dabe Musikenek eta Campos Antzokiak
2013-04-09 10:59 MusikeaMusikeneko ikasleek osotutako talde desbardinen lau kontzertu egingo dira, apirileko hiru domeka eta maiatzeko domeka batean. Musikaren Atarian I. Zikloa apirilaren 14an hasiko da, domekan, Ciklus Ensemble taldeagaz, talde edegi eta dinamikoa, abangoardiako musikeagaz esperimentau eta berori zabaltzeko helburua dauena.
Iban Nikolai didgeridoo-jotzaileak 'Organika' diskoa kaleratu dau
2013-03-25 17:19 MusikeaBakarkako laugarren diskoa argitaratu dau Iban Nikolaik, Organika. Zortzi kanta barri sortu ditu didgeridoo-jotzaile gipuzkoarrak. Apirilaren 5ean Berako Xuga tabernan aurkeztuko dau zuzenean, 23:00etan.
Al Di Meola eta Gonzalo Rubalcaba, Getxoko 37. Nazinoarteko Jazzaldian
2013-03-25 14:48 MusikeaAl Di Meola gitarra-jotzaile estatubatuarra eta Gonzalo Rubalcaba pianista kubatarra Getxoko 37. Nazinoarteko Jazzaldiko kontzertu nagusien eskaintzeari gehitu jako. Horrrezaz gan, Wynton Marsalis eta Jazz At Lincoln Center Ochestra, Ignacio Berroa eta Stacey Kent musikariek joko dabe Algortako Biotz Alai plazan garagarrilaren 3tik 7ra.
Ewan Pearson musikagile britainiarra, martiko Art After Dark saioan
2013-03-19 10:36 MusikeaMartiko Art After Dark saioa hemen da. Ewan Pearson DJ britainiarrak bere musika eta nahastez beteko dau Guggenheim museoa barikuan, martiak 22. Lehenago, Bombastich bikotea eta Ojos pintadosek ipiniko dabe musikea. Saioak 22:00etan hasiko dira.
Polonia, Danimarka eta Txekiar Errepublikako bandak izango dira Getxoko Jazzaldiaren Talde Lehiaketako finalean
2013-03-18 17:42 MusikeaGetxoko Jazzaldiaren 37. edizinoko Talde Lehiaketako finalean parte hartuko daben taldeak dagoeneko hautatu ditue. Aurten, 56 taldek parte hartu dabe lehenengo fasean eta, horreen artean, honako lau honeek hautatu ditu epaimahaiak: Michal Szkil Quintet (Polonia), Artur Tuznik Trio (Danimarka), Jan Feco Quartet (Txekiar Errepublika) eta Freeway Quintet (Polonia).
Fermin Muguruza, Klaxons eta Mark Lanegan, Bilbao BBK Liven
2013-03-14 10:58 MusikeaDatorren garagarrilean Bilbao BBK Live jaialdian joko daben beste hamasei talderen izenak iragarri ditue antolatzaileek, besteak beste, Mark Lanegan Band, Benjamin Biolay, Charles Bradley eta Fermin Muguruza.
Joseba B. Lenoirrek 'Instroak Vol.2' bakarkako bigarren disko instrumentala kaleratu dau
2013-03-12 11:31 MusikeaAEBetako folk doinuz atondu dau Joseba B. Lenoirrek Instroak Vol.2 (Gaztelupeko Hotsak) bakarkako bere bigarren diskoa. Domekan, hilak 17, Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan aurkeztuko dau lan barria zuzenean, 19:00etan.
Bilbao Ars Sacrum zikloak sei emonaldi eskainiko ditu martiaren 20tik aurrera
2013-03-11 17:37 MusikeaBilbao Ars Sacrum zikloak musikari, talde eta bakarlari ezagunak batuko ditu aurten be Bilboko Gizakunde eleizan. Egitaraua martiaren 20an hasi eta 26an amaituko da. Sei emonaldi antolatu dira, danak 20:30ean.
Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan